7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintza hitzarmenaren hasierako onespena

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko abenduaren 15ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Sela Goñi Mihurak proposatutako hirigintza hitzarmena, hain zuzen ere 15. poligonoko 159. lurzatiaren barruan uzteko lurzati horren hego-mendebaldeko mugan dauden bi intxaurrondoak. Hori, behar bezala eginbideturik, berariaz abiarazitako espedientean dago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta arlo horretan indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi bezainbat alegazio aurkeztu ere.

Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 29an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0700100