7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AMESKOABARREN

Udal ordenantzak. Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2006ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, ondoko ordenantza hauen ezartzea onestea erabaki zuen hasiera batean. Hona hemen:

_Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jardueretarako eta jarduera kaltegabeetarako lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Eraikinak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

_Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Halaber, aipatu bilkuran, hasiera batean onetsi ziren ondoko ordenantza hauetako aldaketak:

_Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Uraren zerbitzu integrala emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onesteko erabakia 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horiek behin betikoz onetsi dira eta osorik ematen argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ameskoabarrenen, 2006ko abenduaren 12an._Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui Martínez de G.

ORDENANTZA FISKALA, URAREN ZERBITZU INTEGRALA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(1. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko II. kapituluan, delako Foru Lege horren 12 eta 13. artikuluen indarrez, xedatutakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. Tituluko I. kapituluko 3. idatz-zatian ezarritako prozedurari eta araubide juridikoari jarraikiz.

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ezartzen diren ordainarazpenen izaera fiskala tasak dira, Ameskoabarrengo Udalaren eskumeneko zerbitzu publikoak edo jarduerak egiteagatik ordaintzen diren diru ordainetan funtsaturik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko IV. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

Aplikazio esparrua

3. artikulua. Honako ordenantza hau Ameskoabarrengo udal mugape osoan izanen da aplikagarri.

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergagaia da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak sortzen dituzte eta banan_ banan ondoko hauek dira:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzuaren mantentzea eta herriko saneamendu eta/edo estolderia sareak eskura izatea:

b) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa desberdina izaten ahal da xedeen eta erabileren arabera.

c) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota).

d) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin-uren hustuketa sareei lotzeko eskubideak. Ur hornidura eta saneamendu zerbitzua fisikoki eskura izatea sartzen da.

e) Behin-behineko horniduretarako altak.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. 1) Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera, zergadun gisa, zergagaia izaten ahal diren unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, eta entitateak, izaera juridikorik ez badute ere, baldin eta ordenantza honen xede diren zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluko a), b), c) eta e) ataletan ezarritako tasetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko d) atalean zehaztutako tasarako, hartunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

2) Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa kontagailu bakoitzeko:

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako ur kopurua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtua edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsia.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa ezarr beharreko kontagailu bakoitzeko, edo ateratzen den aldea, ezarritakoaren diametroa handitzen bada, borondatez nahiz teknikariek beharrezkoa ikusten dutenean.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, hartune bakoitzeko, edo kuoten arteko aldea, handitu bada.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako ur kopurua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtua edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsia.

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, tarifa hauek aplikatuko zaizkie tasen zerga-oinarriei:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako:

_Urteko kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 65 euro.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako:

_Kontsumitutako ur metro kubiko bakoitzeko kuota, ondotik aipatzen diren erabilera eta helburuen arabera aldatzen dena:

_Etxeko beharretarako: 0,15 euro.

_Abeltzaintzarako: 0,15 euro.

_Ureztaketarako: 0,18 euro.

_Igerilekurako: 0,30 euro.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako:

_Lotzeko kuota: 63 euro.

Alta emateak batera gertatzen badira, hornidura eta/edo saneamendu sareen berritze orokorrarengatik, erabiltzaileak zuzenean ordainduko dizkio kontratistari lotzeko lanak, Udalak lotzeko kuotarik kargatu gabe.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako:

_Kuota finkoa kontagailu bakoitzeko: 95 euro.

_Bakar-bakarrik sareari lotzeko eskubidea (hornidura nahiz saneamendu) eskatzen den kasuetan: 63 euro.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako:

_Kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko: 0,26 euro.

Instalazio partikularretan edo matxuraturiko kontagailuetan gertatzen diren ur-ihes ezkutuak.

1._Instalazio partikular batean frogatzen bada badela ur-ihesa, kontagailuan erregistratua, eta interesatuaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, ondoko tarifak aplikatuko dira:

a) Ur-ihesa, gehienez 100 m³-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

b) Ur-ihesa handiagoa bada, tarifatuko dira lehenbiziko 100 metro kubikoak, xede edo erabilerengatik ezarritako prezioan, eta ihes egindako gainerako metro kubikoen %25.

2._Kontagailua matxuraturik baldin badago, tarifatuko da aurreko urteko kontsumoaren batez bestekoa aplikatuz, edo, alta eman berrien kasuan, aurreko hilabetekoaren batez bestekoa.

Tributu kuotak

8. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako Foru Legeetan espresuki aipatzen direnak dira salbuespen eta hobari bakarrak.

Sorrarazpena

11. artikulua. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak arau hauei jarraikiz sortuko dira:

1._4. artikuluko a) ataleko tasak, sortzapena urtean behin gertatzen baita:

a) Sareetako lotunea duten erabiltzaile guztientzat, urte naturaleko lehenbiziko egunean.

b) Zerbitzura lehen aldiz sartzen diren erabiltzaileentzat, tasek sehileko natural horren lehenbiziko egunean izanen dute sortzapena; hortaz, ezin dira seihilekoa baino epe laburragoetan banatu, erran nahi baita, ordaintzera behartua dagoenak denbora tarte horri dagokion zatia ordainduko du, ez bertzerik.

2._4. artikuluko b) eta e) ataletan ezarritako tasek ur kontsumoa hasten den unean izanen dute sortzapena.

3._4. artikuluko c) atalean ezarritako tasek edateko uraz hornitzeko edo/eta hondakin-urak hustutzeko kontratua formalizatzen den unean izanen dute sortzapena.

4._4. artikuluko d) atalean ezarritako tasek ur horniduraren sarera edo/eta hondakin urak hustutzekora lotzeko baimena eskuratzen den unean izanen dute sortzapena.

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1._4. artikuluko a), b) eta e) ataletan aurreikusitako tasak urtean behin.

2._4. artikuluko c) eta d) ataletan aurreikusiak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

Dirubilketa

13. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

4. artikuluko a), b) eta e) ataletako tasek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Udaleko eta Kontzejuetako iragarki oholetan argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da, borondatezko ordainketarako errekargurik gabe.

4. artikuluko c) atalean aurreikusitako tasak sorrarazpenaren unean berean ordaindu beharko dira.

4. artikuluko d) atalean zehaztutako tasak sortzapenaren unean ordainduko dira, behin hartunerako eskubidea onarturik.

14. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahal da:

_Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

_Ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat: Udalaren gordailuzaintzan edo horretarako izendatutako banketxe edo aurrezki kutxetan.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagozkien orotan, Ameskoabarrengo Udalaren Uraren zerbitzu integrala arautzen duen Erregelamenduari, Ordenantza Fiskal Orokorrari eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeari jarraikiko zaie.

Saneamendu kanona

16. artikulua. Saneamendu saria Nafarroako Hondakin uren saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/88 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/90 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan arautua dago oso-osorik.

17. artikulua. Delako sari edo kanona 10/88 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrarekin bat ezarri da eta haren zenbatekoa Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkatua dago, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta bat datozen arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(2. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko II. kapituluan, delako Foru Lege horren 12 eta 13. artikuluen indarrez, xedatutakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. Tituluko I. kapituluko 3. idatz-zatian ezarritako prozedurari eta araubide juridikoari jarraikiz.

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ezartzen diren ordainarazpenen izaera fiskala tasak dira, Ameskoabarrengo Udalaren eskumeneko zerbitzu publikoak edo jarduerak egiteagatik ordaintzen diren diru ordainetan funtsaturik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko IV. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

Zergapeko egintza

3. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal organoek edo udal agintariek beren eskumeneko ondoko dokumentuak luzatzeagatik sortzen den udal jarduerak edo jarduerek eratzen dute zergapeko egintza:

a) Fotokopiak.

b) Fax-igorpenak.

c) Ziurtagiriak.

d) Langileak hartzeko deialdiak.

e) Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa honen xedea diren dokumentuak luzatzeko edo tramitatzeko pertsona natural edo juridikoak dira subjektu pasiboak.

Zerga oinarria

5. artikulua. Tributu honen zerga oinarria kasuko zerbitzu edo jardueraren kostu benetakoa edo ustezkoa izanen da, edo bertzenaz, hartutako prestazioaren balioaren adinakoa.

Tributu kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zenbateko finkoa izanen da, tramitatu beharreko agirien nolakotasunaren arabera, betiere hurrengo artikuluan zehazten diren tarifei jarraikiz.

Tarifak

7. artikulua. Hauek dira aplikatu beharreko tarifak:

a) Edozein agiriren fotokopia:

_DIN A4 folio bakoitza: 0,10 euro.

_DIN A3 folio bakoitza: 0,20 euro.

b) Fax-igorpenak:

_3 folio arte: 1 euro. Gainerakoak, 0,20 euro folio bakoitzeko.

c) Ziurtagiriak:

_Bertze ziurtagiri motak: 1 euro.

d) Langileak hartzeko deialdiak:

_A eta B mailetan sartzeko: 20 euro.

_C, D eta E mailetan sartzeko: 10 euro.

e) Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak:

_Txostenak eta galderen erantzunak: 15 euro edo Udalari fakturatzen dioten zenbatekoa, udal langile ez diren teknikari edo profesionalak aritu baldin badira.

Sorrarazpena

8. artikulua. Tasa agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko da, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada.

Dirubilketa

9. artikulua. Tasa eskatuko da autolikidazio bidez.

Tasak ingresatuko dira udal diruzaintzan edo Udalak halako gordailu erakunde batean irekitako kontu korrontean, eta ez da eskatutako agiria luzatuko ordainagiririk ez bada.

Udal administrazioaren dokumentu eta berriemateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten udal zigiludun agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan dirusarrerak, dagozkien likidazioekin eginen dituzte.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta bat datozen arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

ORDENANTZA FISKALA, AMESKOABARRENGO UDALEAN LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(3. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko II. kapituluan, delako Foru Lege horren 12 eta 13. artikuluen indarrez, xedatutakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. Tituluko I. kapituluko 3. idatz-zatian ezarritako prozedurari eta araubide juridikoari jarraikiz.

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ezartzen diren ordainarazpenen izaera fiskala tasak dira, Ameskoabarrengo Udalaren eskumeneko zerbitzu publikoak edo jarduerak egiteagatik ordaintzen diren diru ordainetan funtsaturik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko IV. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

Zergapeko egintza

3. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

4. artikulua. Tasa ordaintzea sortzen duten hirigintzako jarduketak dira aurretiko lizentzia behar duten egintzak, hain zuzen ere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak, bereziki, ondoko hauek:

a) Eraikin eta instalazioak altxatzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzeko obrak.

d) Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.

e) Behin-behinekoz egin beharreko obra eta erabilerak.

f) Hirigintza-lurzatiketak eta landa finken bananketa eta zatiketak.

g) Lur-mugimenduak, hala nola zelaitu, lurrerauzi, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek jadanik onetsita dagoen urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean zehaztuta eta programatuta badaude.

h) Eraikinak botatzea, salbu eta berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

i) Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

j) Eremu publikotik ikus daitezkeen afixak jartzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

k) Presa, baltsa eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

l) Finkak ixtea.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri-antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak.

Salbuespenak

6. artikulua. Obra lizentziak emateko tasak ordaintzetik salbuetsiak egonen dira:

a) Nafarroako Foru Komunitatea eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Ameskoabarrengo Udala kide bada, haiek beren helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak.

Tasa hauek direla medio Telefónica de España, S.A.U. enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Zerga oinarria

7. artikulua. Tributu honen zerga oinarria zehaztuko da eraikuntza, instalazio edo obraren egiazko eta benetako kostuaren arabera edota banandu edo zatitu behar den azalerako metro koadroen arabera.

Egiazko eta benetako kostuaren barrenean ez dira sartuko zerbitzu-sariak, industri mozkinak ez eta zergen ordainketa ere (BEZa, etab.).

Tributu kuota

8. artikulua. Tributu kuota izanen da ordenantza fiskal honen eranskineko tarifak aplikatzetik heldu den zenbateko finkoa.

Tasaren sortzapena

9. artikulua. Tasa lizentziarako eskabidea aurkezten denean sortuko da, eta ez da emanen edo tramitatuko dadokion ordainketa egiten ez bada.

Ez da ordaindu beharko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Lizentziak emateagatik eta hirigintzako jarduketak autolikidazio bidez eskatuko dira.

Subjetu pasiboak behartuak daude dagozkien tasen gaineko autolikidazioa egitera, nola eta udal administrazioak eskura dituen inprimakien bidez. Tasak ordaindu beharko dira gehienez ere hilabeteko epean, lizentziarako eskabidea aurkezten den egunetik hasita; bertzenaz, eta ordainagirik ez bada, ez da hura tramitatuko.

11. artikulua. Lizentziarako eskabidea dagoen guztietan, autolikidaziorako zerga oinarria zehaztuko da exekuzio materialaren aurrekontuaren arabera, hori interesatuek eurek aurkeztua edo udal teknikariek zehaztua, halako desadostasun handia eta arrazoitua baldin bada, betiere interesatuari entzutea emanda. Aurrekontuak dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia behar du izan, nahitaezko baldintza denean.

12. artikulua. Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin-behineko likidazioa egiteko, hala behar bada, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, udal administrazioak onartu ondotik.

Subjektu pasiboek zergaren autolikidazio osagarrria aurkeztu beharko dute, hain zuzen ere hasierako aurrekontuaren eta aldatutakoaren arteko alde positiboa edo negatiboa azalduz, eta hori ordenantza honetan ezarritako epeak, baldintzak eta ondorioak kontuan hartuta.

13. artikulua. Eraikuntza, instalazio edo obrak bukatu ondoren, eta benetan egindako obrak ikusita, haien kostu egiazko eta benetakoa hasierako autolikidaziorako zerga oinarrirako erabilitakoa ez bada, alde hori kontuan hartuta aurkeztu beharko da autolikidazio osagarria, halakorik egin behar bada. Horrelakoetan, obra bukatu edo hura behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, inguruabar horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko da, eta horrekin batera, zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin batera, eta nahitaezkoa bada, dagokion Lanbide Elkargoaren ikus-onetsiarekin.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertu ahalko dute edozein unetan, eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokituko dute eta dagokion behin betiko likidazioa eginen da.

14. artikulua. Edozein motatako obra egitearen ondorioz eremu publikoa edo izaera publikoko beste edozein elementu, instalazio edo azpiegitura kaltetu edo narriatzen bada, obraren sustatzailea beharturik egonen da hura konpontzera. Hala egin ezean, Udalak ahalmena izanen du egindako kalteak konpontzeko eta ondoren haien ordainketa obren sustatzaileari pasatzeko.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari lotuko zaio, edo bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta bat datozen arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

TARIFEN ERANSKINA

Lizentziak tramitatzea eta ebaztea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 189. artikuluaren babesean.

1) Hirigintzako lurzatiketak, landa finketako bananketak eta zatiketak egiteko lizentziak.

_600 metro koadro bitarteko azalera: 60,00 euro.

_Gainerako lurzatiketak, bananketak eta zatiketak: 80 euro.

2) Obra lizentziak, eraiki, handitu, aldatu, moldatu, behin-behinekoz egin, lur mugimenduak egin eta eraistekoak, nahiz lurrazpiko instalazioak egin, afixak paratu, presak edo idoiak eraiki eta finkak ixtekoak, baita aurreko atalean sartuta ez dauden gainerakoak ere, lizentzia behar badute.

_Exekuzio materialaren aurrekontua 0 eta 3.000 euro bitartekoa bada: 40 euro.

_Exekuzio materialaren aurrekontua 3.000 eta 15.000 euro bitartekoa bada: 60 euro.

_Exekuzio materialaren aurrekontua 15.000 eta 30.000 euro bitartekoa bada: 120 euro.

_Exekuzio materialaren aurrekontua 30.000 eta 60.000 euro bitartekoa bada: 160 euro.

_Exekuzio materialaren aurrekontua 60.000 eta 200.000 euro bitartekoa bada: 200 euro.

_Exekuzio materialaren aurrekontua 200.000 eta 400.000 euro bitartekoa bada: 400 euro.

_Exekuzio materialaren aurrekontua 400.000 eta 600.000 euro bitartekoa bada: 700 euro.

_Exekuzio materialaren aurrekontua 600.000 eta 1.500.000 euro bitartekoa bada: 1.000 euro.

_Exekuzio materialaren aurrekontua 1.500.000 eta 3.000.000 euro bitartekoa bada: 1.500 euro.

3.000.000 eurotik goiti, tasa gehigarria aplikatuko da, 100 eurokoa, exekuzio materialaren zenbaki horretatik goitiko 1.000.000 euro bakoitzeko.

ORDENANTZA FISKALA, AMESKOABARRENGO UDALEAN INGURUMENA BABESTEKO JARDUERA SAILKATUEN ETA JARDUERA KALTEGABEEN ARLOAN BAIMENAK EDO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(4. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko II. kapituluan, delako Foru Lege horren 12 eta 13. artikuluen indarrez, xedatutakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. Tituluko I. kapituluko 3. idatz-zatian ezarritako prozedurari eta araubide juridikoari jarraikiz.

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ezartzen diren ordainarazpenen izaera fiskala tasak dira, Ameskoabarrengo Udalaren eskumeneko zerbitzu publikoak edo jarduerak egiteagatik ordaintzen diren diru ordainetan funtsaturik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko IV. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

Zergapeko egintza

3. artikulua. Zergapeko egintza zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan: Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen araberako jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerak eta instalazioak ezartzea, ustiatzea, lekuz aldatzea, funtsez aldatzea, ikuskatzea, abian jartzea eta funtzionamenduaren gainekoa, baita jarduera kaltegabeetarako udal lizentziaren ingurukoak, bereziki, ondoko kasuotan:

a) Jarduera sailkaturako udal lizentzia.

b) Irekitzeko udal lizentzia.

c) a) eta b) ataletan zehaztutako lizentziak berrikustea edo aldatzea.

d) Ingurumenaren babesari lotutako jardueren gaineko ikuskapenak, betiere jarduera horiek aurreikusiak edo eskatuak badira legezko edo erregelamenduzko xedapenetan eta udal ordenantza, lizentzia eta erabakietan, eta helburu dutenak ezarritako arauak betetzen ote diren egiaztatzea, horiek urratu direla edo betetzen ez direla uste denean.

e) Udal txostenak luzatzea, alde interesatuak eskatuta.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta lizentzia euren izenean eman, aldatu eta berrikusten bada, edo ordenantza fiskal honen 2. artikuluko zergapeko egintzari lotuta ematen diren zerbitzuak edo jarduerak eskatu, edo haien onuradun bilakatu nahiz haiek ukituta suertatzen badira.

Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira instalazio edo jarduera horiek kokatuta dauden higiezinen jabeak, eta horiek, behar balitz, jardueren titularrei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga oinarria

5. artikulua. Tributu honen zerga oinarria kasuko zerbitzu edo jardueraren kostu benetakoa edo ustezkoa izanen da, edo bertzenaz, hartutako prestazioaren balioaren adinakoa.

Tributu kuota

6. artikulua. Tributu kuota izanen da kostu zuzenen eta zeharkakoen batura, hain zuzen ere tasa zein zerbitzu edo jarduerarengatik eskatzen den, bada, hura emateko beharrezkoak diren bisitaldien, txosten teknikoen, egunkarietako iragarkien eta gainerako gastuenak.

Tasaren sortzapena

7. artikulua. Tasa sortuko da ordenantza honen 3. artikuluan zehazten diren lizentziak, eman, aldatu edo berrikusten direnean, jarduerarako edo espedienterako beharrezkoak diren udal langileen ikuskapena edo esku-hartzea gertatzen denean, edo eskatutako txostena luzatzen denean.

Ez da ordaindu beharko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen.

Tasa ezartzeko, ikustalditzat edo esku-hartzetzat joko da udal langileek egindako joan-etorria, ikuskatu edo esku-hartzeko lekura iristerik ez badute ere.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Udal txostenak edo jarduteko eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Herriko Etxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta horren kokapena zehazten dituztela, arlo honetan indarra duen araudian eskatutako dokumentazioarekin batera.

9. artikulua. Lizentzia edo txostena emanda eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesatuak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

10. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien arautegian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

11. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.

12. artikulua. Ikuskapeneko bisitaldiak eta txostenak, aldez aurretiko egiaztapenetan oinarrituko dira, esan nahi baita haiek ekarri duten idazki, salaketa arrazoitu, legezko edo erregelamenduzko xedapen, edo udal ordenantza, erabaki edota egintza administratiboa azalduz.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari lotuko zaio, edo bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta bat datozen arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

AMESKOABARRENGO UDALERRIAN ERAIKINAK LEHEN ALDIZ ERABILI EDO OKUPATZEKO LIZENTZIAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

(5. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko II. kapituluan, delako Foru Lege horren 12 eta 13. artikuluen indarrez, xedatutakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. Tituluko I. kapituluko 3. idatz-zatian ezarritako prozedurari eta araubide juridikoari jarraikiz.

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ezartzen diren ordainarazpenen izaera fiskala tasak dira, Ameskoabarrengo Udalaren eskumeneko zerbitzu publikoak edo jarduerak egiteagatik ordaintzen diren diru ordainetan funtsaturik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. Tituluko IV. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

Zergapeko egintza

3. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko, eta horretarako lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia emanen du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

4. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, eraikintzat hartzen dira ondoko obrak, hirigintzako lizentzia baten babesean eginak, eta aldez aurretik eginen den proiektu teknikoari jarraikiz:

a) Etxe berriak.

b) Dauden eraikinen egiturak handitu, moldatu nola berritzetik sortzen direnak.

c) Dauden eraikinen erabilera berariazkoak aldatzea.

d) Eraikinak egin, handitu edo funtsean aldatzea edo haien barne banaketa aldatzea..

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Subjektu pasiboak dira eraikinak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia luzatu edo tramitatzeko eskatzen duten pertsona natural edo juridikoak.

Zerga oinarria

6. artikulua. Tributu honen zerga oinarria kasuko zerbitzu edo jardueraren kostu benetakoa edo ustezkoa izanen da, edo bertzenaz, hartutako prestazioaren balioaren adinakoa.

Tributu kuota

7. artikulua. Tributu kuota zenbateko finkoa izanen da, alegia, 150 euro.

Sorrarazpena

8. artikulua. Lizentzia luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko da, eta hori ez da emanen, edo ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada.

Dirubilketa

9. artikulua. Tasa eskatuko da autolikidazio bidez.

Tasak ingresatuko dira udal diruzaintzan edo Udalak halako gordailu erakunde batean irekitako kontu korrontean, eta ez da eskatutako agiria luzatuko edo tramitatuko ordainagiririk ez bada.

Udal administrazioaren dokumentuen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten udal zigiludun agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan dirusarrerak, dagozkien likidazioekin eginen dituzte.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentziak honako helburu hau baizik ez du:

a) Altxatutako eraikina eta aldi berean egin den urbanizazioa, halakorik bada, proiektu teknikoaren eta bere garaian emandako hirigintza lizentziako baldintzen arabera eta Plan Orokorraren arautegiari jarraikiz egin direla egiaztatzea.

b) Eraikitakoak bizigarritasun eta higiene baldintzak betetzen dituela ziurtatzea.

c) Eraikina erabilera jakin baterako izan daitekeela baieztatzea.

d) Eraikitzaileak, hirigintzako ekipamenduari zein elementuei kalte egin badie, berriro jarri dituela ziurtatzea.

e) Egiaztatzea urbanizazio lanak edo eraikinari hirigintzako nahitaezko zerbitzuak emateko lanak egin direla eta hirigintzako araudiak ezarritako betebeharrak, lagapenak edo kargak bete direla.

11. artikulua. Obrak amaituta, eraikinak lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentzia eskuratu nahi dutenek eskaera bat aurkeztuko dute, Ameskoabarrengo Udalari zuzendua; eskaerak hurrengo datu hauek izanen ditu betiere:

a) Interesatuaren edo, halakorik bada, ordezkatzen duenaren izen-abizenak.

b) Lizentzia zein eraikinetarako eskatzen den, huraxe adierazi beharko da zehatz-mehatz, argi eta garbi.

c) Tokia, data eta eskatzailearen edo haren ordezkariaren sinadura.

2._Interesatuek eskabidearekin batera hurrengo agiri hauek aurkeztuko dituzte:

d) Etxe berria egiteko, hura handitzeko edo egitura berritzeko obretarako aginduzko lizentziaren fotokopia.

e) Obrak burutu direla dioen ziurtagiria, eta, hala bada, urbanizazioarena, onetsitako proiektu teknikoaren arabera; hura teknikari eskudunak luzatuko du eta bertan higiezinak okupatzeko beharrezko baldintzak betetzen dituela adierazi beharko da.

f) Hirilurren gaineko zergan alta eskatu dela dioen ziurtagiria.

g) Udal tasaren ordainagiria.

12. artikulua. Lizentzia emateko eskumena Udaleko alkateari dagokio, edo hark izendatzen duenari.

Interesatuak eskaturik prozedurari hasiera emanda, Udalaren zerbitzu teknikoei edo E.E.Z.O.ri txostena eskatuko zaio, eta hartan adieraziko da: obrak aurkeztutako proiektu teknikoaren eta emandako hirigintza-lizentziaren arabera egin diren; obren ondorioz eraginen bat jasan behar izan duten hirigintzako elementuak eta hiri ekipamendua lehengoratu diren; segurtasunaren, higienearen eta apainketa publikoaren baldintzak betetzen dituen; eraikinak eman nahi zaion erabilera izaten ahal duen; hala bada, urbanizazio lanak edo eraikinari hirigintzako nahitaezko zerbitzuak emateko lanak egin diren eta hirigintzako araudiak ezarritako betebeharrak, lagapenak edo kargak bete eta eman diren.

Era berean, eraikinak bizigarritasun eta higiene baldintzak betetzen dituen zehaztuko da, ura, gasa, argindarra eta gisako zerbitzuak kontratatzeko baimena emateko baizik ez bada ere, egon litezkeen akatsak zuzentzea ukatu gabe.

Aipatu txosten horren ondorioz, onetsitako proiektuaren gaineko aldaketak daudela egiaztatzen bada, egin den arau-hauste mota eta, ahal bada, horren legeztatzea adierazi beharko dira txosten teknikoan.

13. artikulua. Argindarra banatzen duten enpresek, hornidura horri dagokionez, aplikatzen ahal zaizkien legezko arauei men eginen diete, obretarako behin-behineko kontagailuez eta etxebizitzak lehen aldiz erabili eta okupatzeko lizentzia aldez aurretik eskuratu beharraz den bezainbatean.

Hirigintzako aginduzko lizentzia eskuratu ondoan, obretarako ur-horniduraren baimena geldituko da udal zerbitzuaren esku edo zerbitzu publikoaren titularra den enpresa hornitzailearen esku, eta behin-behinekoz emanen da, hirigintzako lizentziak indarra duen bitartean bakarrik. Lizentzian obrak bukatzeko emandako epea eta, halakorik bada, bidezko luzapena edo luzapenak agorturik, alkateak edo Hirigintzako arduradunak hornidura moztuko du, betiere interesatuei hamar egun lehenagotik abisua emanda.

Obretarako eman ur-hornidura ez da bertzelako jardueretan erabiltzen ahal, etxean, batez ere.

Urez, gasez edo argindarrez hornitzen duen enpresek ezin izanen diete zerbitzurik eman lehen aldiz erabiltzeko lizentziarik ez duten eraikinei.

Arau-hausteak eta zehapenak

14. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari lotuko zaio, edo bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta bat datozen arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

AMESKOABARRENGO UDALEAN EZGAITASUNA DUTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honek pertsona ezinduei aparkatzeko txartela ematea arautu gogo du, Europako Kontseiluaren 1998ko ekainaren 4ko 98/376/CE Gomendioarekin bat, pertsona ezinduek ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondoren joan-etorri handirik egin behar izan gabe.

2. artikulua. Baldintzak.

Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa da baldintza hauek betetzea:

2.1. Baliaezintasun iraunkorra duten gidariak:

2.1.1. Elbarriak indarra duen gidabaimenaren jabe izan beharko du.

2.1.2. Mugikortasuna urritzen dion elbarritasuna izatea; xehetasun hauek frogatu beharko ditu:

_%33tik goitiko minusbaliotasuna duela egiaztatzen duen ziurtagiria, garraio publiko kolektiboa erabiltzeko ezgaitasunen bat tarteko dela dioena.

_Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak emandako osasun agiria, minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, eskumakila bat edo gehiago, edo protesiak erabiltzera behartua izanik.

_Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, alterazio organiko edo funtzionalen ondorioz.

_Aulki gurpilduna behar izateko bere joan-etorrietan.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

2.2. Behin betiko ezgaitasuna dutenen familiako bizikideak edo zaindariak:

2.2.1. Zaintzaileak edo ahaide bizikideak indarra duen gidabaimenaren jabe izan beharko du.

2.2.2. Eskatzailearen dokumentazioa, elbarriarekin duen familia lotura frogatzen duena, edo hura zaintzen duela erakusten duena; baita harekin bizi dela ere, hala denean.

2.2.3. Zaindutako ahaideak mugikortasuna urritzen dion elbarritasuna izatea; hori dela eta, honako hauek egiaztatu beharko dira:

_%33tik goitiko minusbaliotasuna duela egiaztatzen duen ziurtagiria, garraio publiko kolektiboa erabiltzeko ezgaitasunen bat tarteko dela dioena.

_Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak emandako osasun agiria, minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, eskumakila bat edo gehiago, edo protesiak erabiltzera behartua izanik.

_Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, alterazio organiko edo funtzionalen ondorioz.

_Aulki gurpilduna behar izateko bere joan-etorrietan.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

3. artikulua. Eskatzeko prozesua.

Txartelen eskariak udal bulegoetan eginen dira. Eskabideari bigarren oinarrian zehaztutako egiaztagiriak erantsiko zaizkio, indarra duen gidabaimena eta ibilgailuaren agiriak, baita bi argazki ere, koloretan eta karnet tamainakoak.

4. artikulua. Funtzionamenduko arauak.

a) Txartela erabiltzen denean, ibilgailuaren aurreko aldean paratuko da, txartelaren aurrealdea aise ikusteko moduan dela, kanpotik kontrolatzeko.

b) Aparkatzeko txartelak gehienez ere bost urteko emanen dira. Indarraldia amaituta, ez du gehiago baliorik izanen, eta Udaletxera eraman beharko da berritu beharrik badu.

c) Txartela daraman ibilgailua elbarriendako erreserbatu eta seinalizatuta dauden tokietan aparkatzen ahalko da, ordu mugarik gabe.

d) Halaber, zamalenetarako eremuan apakartzen ahalko dute, denbora mugatuan, edota aparkatzeko debeku seinalea duten eremuetan, baita aparkatzeko baimen espresua dutenetan ere.

e) Baimen hori izanda ere, ez du inolaz ere aparkatzen ahalko txartelaren titularra barruan ez bada, ezta oinezkoendako pasabideetan ere, edo espaloiaren gainean, geldialdi debekatua duten eremuetan, garraio publikoarentzat erreserbatutako erreietan eta, oro har, ibilgailuen nahiz oinezkoen joan-etorria larriki trabatzen den tokietan.

f) Txartela eskuratu zen herritik kanpo aparkatzeko, tokian tokiko arauak beteko dira.

g) Edozein arrazoi dela medio, txartela erabiltzeari utzi behar bazaio, eskuratutako udalean itzuli beharko da, horretarako arrazoiak adierazita.

h) Txartela galdu edo norbaitek ebatsiz gero, Udalari eman beharko zaio horren berri.

5. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste administratiboak dira:

5.1. Txartela lortzeko aurkezten diren datu, ziurtagiri edo bestelakoak faltsutzea, eta txartela lortzea eragotziko luketenak gordetzea.

5.2. Orobat, txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea edo beste baten txartela erabiltzea edo iruzur bidez edonola erreproduzitzea.

Faltsutu dutenak eta txartelaren eskatzaileak izanen dira arau-hausteen erantzuleak.

Arau-hausteak zehatzeko, aldez aurretik zehapen espedientea irekiko da; betiere, ebazpenaren aurretik, entzutea emanen zaie interesatuei. Zehapen ahalmenaren gaineko Erregelamenduan xedatzen denari jarraituz tramitatuko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Egun indarrean diren txartelak berritu ahal izateko, ordenantza honetako baldintzak egiaztatu beharko dira.

AMESKOABARRENGO UDALEAN EZKONDU GABEKO BIKOTE EGONKORREN ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. ZIOEN AZALPENA

Bikote egonkorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen 1. xedapen gehigarria betetzeko, non ondokoa zehazten baita: "Nafarroako Gobernuak eta Udalek Bikote Egonkorren Erregistroak sortu ahalko dituzte, bikoteen borondatezko inskripzioaren bitartez horien eraketari buruzko froga errazteko. Eta Lege horrek bikote egonkorrei ematen dizkien eskubideak erabili nahi dituzten udalerri honetako biztanleen legezko interesak defendatzeko. Ordenantza honen bidez Ameskoabarrengo udalerrian Bikote egonkorren erregistroa sortu da, tresna beharrezkoa baita aipatu helburu horiek aitzina eramateko.

Errana ukatu gabe, eta arestian aipatuden xedapen gehigarriari jarraikiz, "Estatuko legediak aurreikusten badu Foru Lege honek araututako bikoteak Erregistro Zibilean inskribatu behar direla, Foru Lege honek lotzen dizkien ondorioak inskribatzen diren bikoteei dagozkiela ulertuko da".

II

1. artikulua. Bikote egonkorren Ameskoabarrengo Udaleko erregistroak administrazio izaera du eta bertan ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzeak, baita haien iraungitzea ere, inskribatzen ahal dira ordenantza honetan ezartzen den eran eta baldintzetan.

2. artikulua. Hau da elkartze egonkorra: elkartze libre eta publikoa, adin nagusiko bi lagunek edo adingabeko bi emantzipatuk osatzen dutena, zein den ere haien sexu orientazioa, senar-emazteen gisako maitasun harremana izanik, zuzenean edo albotik bigarren maila arteko odolkidetasun edo adopzio bitarteko ahaidetasun loturarik izan gabe, baldin eta bietako inor ez badago bertze bati ezkontza bidez edo bikote egonkorra osatuz loturik.

3. artikulua. Elkartzea egonkortzat hartuko da bikotekideak, gutienez, urtebete jarraian senar-emazteen gisa bizi izan badira. Halaber, bien arteko seme-alabarik dagoenean, orduan elkarrekin bizitzea aski izanen baita, edo bikote egonkorra osatzeko nahia agiri publiko batean agertu badute.

Baldin eta bikotekide batek edo biek ezkontza-lotura bat badute, horietako azkenak ezkontza-desegitea edo, kasua bada, deuseztasuna lortzen duen unera arte elkarrekin bizitzen igarotako denbora kontuan hartuko da adierazitako urtebeteko epea zenbatzean.

4. artikulua. Bikoteek, sexua kontuan izan gabe, erregistroan inskribatzeko eska dezakete, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin aurreko artikuluan azaldutako elkartzeren bat osatzen badute.

Egiten diren eskabideak bikotekideek, biek, sinatuko dute eta ordenantza honen eranskinetan agertzen diren eredu ofizialen bidez aurkeztu beharko dira.

Halaber, eskabideekin batera, frogagiriak aurkeztu beharko dira, honako baldintza hauek egiaztatzeko:

_Bikotekide bakoitzaren nortasun agiri nazioanalaren fotokopia, jatorrizkoarekin batera aurkeztu beharko dena, behar bezala alderatzeko. Espainiar ez direnek euren herrialdeko agiri horren baliokidea aurkeztu beharko dute.

_Erroldako udal ziurtagiria, elkartze egonkorraren kide batena bederen.

_Ezkontzaz kanpoko elkartze horretako kideetako batek, guttienez, izan beharko du Nafarroako hiritartasun zibila.

_Behar diren frogagiriak, bikote egonkorra osatu eta bizikidetasuneko urte bat egin dutela eta ordenantza honen hirugarren artikuluan ezarritako gainerako inguruabarrak betetzen dituztela egiaztatzeko. (Famili Liburuaren edo horren baliokidearen fotokopia, bikotearen seme-alabak edota bikotekide baten seme-alabak daudenean, banantzeko ezkontza deuseztatzeko edo baliogabetzeko epailearen sententzia, edo ezkontzako ziurtagiri literala).

_Bi kideen zinpeko aitorpena, ez daudela ezkonduak ezta inskribatuak ere ezkondu gabeko bikote egonkorren beste erregistroren batean.

5. artikulua. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute erregistroaz arduratzen den funtzionarioaren aitzinera, haien artean ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzen dutela deklaratzeko.

Ez da inskripziorik eginen bikoteko bat emantzipatu gabeko adingabea bada, edo zuzeneko lerroan edo alboko lerroan, bigarren mailaraino, odol- edo adopzio-ahaidetasuna badute.

Bikoteko batek akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen. Halakoetan, medikuaren irizpena beharko du, ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzeko gaitasuna aitortzen diona.

Era berean, inskripzioa ukatuko da bikoteko bat ezkondua baldin bada edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.

Ezin izanen da aldi baterako bikote egonkor osatzeko itunik egin, ezta baldintzapetu ere.

6. artikulua. Lehenbiziko idazpena egitean, bikoteko kideek nahi dituzten argitasun guztiak agertarazten ahalko dituzte beren elkartzeari buruz. Orobat, idazten ahalko dira elkartutako kideen giza eta ondare harremanak arautzen dituzten hitzarmenak. Itunik ez badago, bikote egonkorreko kideek, nork bere ahalbide ekonomikoen arabera, etxebizitza eta gastu komunetan lagunduko dute, diruz nahiz norberaren lanaren bitartez.

Aurreko lerroaldean aipatutako edukiak geroago ere inskribatzen ahalko dira, bikoteko bi kideak agertuta.

7. artikulua. Ezkontzaz kanpo elkartutako bi kideek batera eskaturik eginen dira inskripzio guztiak bikote egonkorren udal erregistroan, elkartzea bukatu edo iraungitzeko idazpena izan ezik, kide batek bakarrik eskaturik egin ahal baita.

8. artikulua. Kasu hauetan, bikote egonkorra iraungitzat hartuko da:

_Bikotekide baten heriotzagatik edota heriotzaren deklarazioagatik.

_Kide bat ezkontzen denean

_Bien artean hala erabakita.

_Bikoteko kide batek bere aldetik hala nahita, bertze kideari modu frogagarrian jakinarazita.

_Urtebetetik gora elkarrekin bizitzeari utzita.

_Kideek eskritura publikoan adostutako kasuetan.

9. artikulua. Erregistroak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Inskripzioak eta anotazioak tramitatu eta ebaztea, baita, hala behar denean, haiek deuseztatzea ere.

b) Elkartze bakoitzeko edozein kidek ez bertze inork eskatuta, erregistroan dauden datuei buruzko ziurtagiriak luzatzea eta haien gaineko publizitate gisakoak ematea.

c) Izaera tekniko edo estatistikoko txostenak ematea, hori epaitegiek, auzitegiek eta behar bezala kreditaturik dauden gaineko erakunde publikoek eskatuz gero.

d) Erregistroan dauden agiri guztiak, euskarri edozein izanik, gorde eta zaintzea.

10. artikulua. Erregistroa Udalaren idazkaritza orokorrean egonen da. Idazpenak Liburu Orokorrean idatziko dira eta liburu hori orriz osaturik egonen da, zenbatu eta zigilatuez, eta irekitzeko eta ixteko eginbideak paratuko dira hasieran eta bukaeran. Halaber, bertzelako euskarriak ere erabitzen ahalko dira, egokiak badira erregistroan idatzi behar diren datu guztiak bildu eta adierazteko, ezbairik gabe.

11. artikulua. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa izanen da bere oinarrizko inskripzioa, eta haren bazterrean jarriko dira geroago elkartze horri buruz egiten diren gainerako idazpen guztiak.

12. artikulua. Egiten diren inskripzioak eta luzatzen diren ziurtagiriak doakoak izanen dira.

13. artikulua. Bikote egonkorren udal erregistroan inskribatzen diren ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartze guztiek ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute Ameskoabarrengo Udalean.

I. ERANSKINA

Bikote egonkorra inskribatzeko eskabidea

Ameskoabarrengo Herriko Etxean, ...... (urtea) ..... (hilabetea) ..... egunean, honako hauek agertu gara:

Izena: ........, jaioterria: ............, jaioteguna: ............... egoera zibila: ........ helbidea (erroldakoa): ............, adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu) NAN zenbakia: .., eta

Izena: ........, jaioterria: ............, jaioteguna: ............... egoera zibila: ........ helbidea (erroldakoa): ............, adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu) NAN zenbakia: ..............., eta

Eta adierazten dugu:

Udal honetako "Bikote egonkorren" erregistroan inskriba gaitzatela nahi dugula, horri buruzko ordenantzaren arabera, eta horretarako:

Adierazten dugu:

Lehena: Aipatu ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta, gure helbidea honako hau izanen dela: ................... (Oharra: oroitarazi behar zaio ........ jaun/andreari T.A.O.L.aren 15. artikuluari jarraituz, erroldatu beharra duela ohiko bizilekuko udalerrian).

Bigarrena: ez gaudela gu biok ezkontzaren bidez lotuak, ez eta gutako inor bertze inorekin ere.

Hirugarrena: gure artean ez dagoela lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaidetasunik ere.

Laugarrena: gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik eta ez dela ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua izan.

Bosgarrena: ez dugula nahi (nahi dugula) erregistroan inskribatzea gure arteko giza nahiz ondare mailako harremanen gaineko hitzarmenik.

Seigarrena: baimena ematen dugula Ameskoabarrengo Udal Erroldan honako datu hauek egiaztatzeko.

Zazpigarrena. urtebetez edo denbora gehiagoz elkarrekin ezkonduta bageunde bezala bizi izan garela, edo bion arteko seme-alabarik dugula, edo bikote egonkorra eratu nahi dugula agiri publiko baten bidez (ezabatu behar ez dena).

Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua maila eta xede bereko inongo erregistrotan ere.

Horiek horrela,

Bikote egonkorren Ameskoabarrengo Udal honetako udal erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugu.

Sinadura: ............................ Sinadura: ...........................

II. ERANSKINA

Bikote egonkorraren inskripzioa aldatzeko eskabidea

Ameskoabarrengo Herriko Etxean, ...... (urtea) .......... (hilabetea) ..... egunean, honako hauek agertu gara:

Izena: ..................., N.A.N.: .................., jaioterria: ..........................., helbidea (erroldakoa) ........................................

Izena: ..................., N.A.N.: .................., jaioterria: ..........................., helbidea (erroldakoa) ........................................

Adierazi dute:

1. Ezkondu gabeko bikote egonkorren Ameskoabarrengo Udaleko erregistroan inskribaturik gaudela.

2. Ameskoabarrengo Udaleko idazkaritza orokorrean Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroan inskribatu gintuztela, inskripzio zenbaki honekin ..............

3. Oinarrizko inskripzioa aldatu nahi dugula, eta horretarako agiriak ekarri ditugula datu berria sartu ahal izateko.

Sartu edo aldatu behar den agiria: ........................

Honako hau eskatzen dugu:

Agiri berriaren inskripzioa egiten da Ezkondu gabeko bikote egonkorren Ameskoabarrengo Udaleko erregistroko espedientean.

.....................(e)n, ................(e)ko ................aren ..............(e)an

Sinadura: ............................ Sinadura: ...........................

III. ERANSKINA

Bikote egonkorraren inskripziotik baja egiteko eskabidea

Ameskoabarrengo Herriko Etxean, ...... (urtea) ......... (hilabetea) .......... egunean, honako hauek agertu gara:

Izena: ..................., N.A.N.: .................., jaioterria: ..........................., helbidea (erroldakoa) ........................................

Izena: ..................., N.A.N.: .................., jaioterria: ..........................., helbidea (erroldakoa) ........................................

Eta Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu gure arteko bikote egonkorra, udal erregistroan ....... zenbakiarekin inskribaturik dagoena, bukatutzat edo iraungitzat jotzeko asmoa dugula.

Horiek horrela,

Eskatzen dut:

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Ameskoabarrengo erregistroan gure arteko bikotearen bajaren inskripzioa egin dadila, bukatutzat edo iraungitzat emanez.

.....................(e)n, ................(e)ko ................aren ..............(e)an

Sinadura: ............................ Sinadura: ...........................

Iragarkiaren kodea: L0619632