7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Elizondoko UE-13 unitatea urbanizatzeko proiektua, Baztango Udal Planaren barnean, Lindutx Baztan, S.L. sustaturik.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 29an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0700097