7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko azaroaren 15ean egin bilkura arruntean, 3. puntuan, behin betikoz onetsi zuen Baztango Udal Planeko Erratzuko hiri lurzoruaren AR2 banaketa eremuko urbanizazio proiektua, berariaz abiarazitako espedientean baitago. Arrollaleku, S.L.k sustatu du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 29an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0700096