7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa

Baztango Batzar Nagusiak ondoko herrilur hau hasiera batean desafektatzea erabaki zuen, 2006ko irailaren 29an egin bilkura arruntean:

146,38 m²-ko lurra, Elizetxeberria bordak hartzen duena, 22. poligonoko 5. lurzatiari dagokiona.

Desafektazioaren xedea da lur hori María Soledad Arraztoa Urrutia andreari zuzenean saltzea, eraikinaren eta hartzen duen lurraren jabetza finkatzeko.

Espedientean dauden peritu agirietan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 28an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0700094