7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Bake epaile titularra eta ordezkoa

Cintruenigoko bake epaile titularraren eta ordezkoaren agintaldia bukaturik, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 103.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da kargu horiek berritzeko izendapenak egitea.

Zehazten diren baldintzak betetzen dituzten interesatuek kargu horietarako izendatzeko eskaera egiten ahalko diote Cintruenigoko Udalari.

Baldintzak:

1._Espainiarra izatea.

2._Adinez nagusia izatea.

3._Botere Judizialaren Lege Organikoak aipatzen dituen ezgaitasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Eskaerak aurkezteko epea: honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun izanen dira eskaera orriak Cintruenigoko Udaleko Erregistroan aurkezteko.

Cintruenigon, 2006ko abenduaren 20an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0700087