7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UKAR

2007ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak 2007ko ekitaldiko aurrekontua onetsi zuen, hasiera batean, 2006ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran.

Espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ukarren, 2006ko abenduaren 13an._Alkatea, Sebastián Petrina Cía.

Iragarkiaren kodea: L0619756