7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARGOTA

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 2/2006 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 27/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

_Kreditu gehikuntzak: 11.122,77 euro.

_Kreditu bereziak: 7.755,46 euro.

Guztira: 18.878,23 euro.

Diruzaintzako gerakinen kargura: 18.878,23 euro.

Bargotan, 2006ko abenduaren 12an._Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García.

Iragarkiaren kodea: L0619696