7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CORTES

Aurrekontuko 15/2006 aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2006ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea aurrekontuko 15/2006 aldaketa, 300.000 euroko kreditu gehikuntza egiteko 1-4412-62101 kontusailean (Edateko uraren araztegi berria). Aldaketa hori kontusail honen kontura finantzatuko da:

_1-870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 300.000 euro.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena 2006ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, azaroaren 13an, eta jendaurreko epea abiarazi zuen iragarki horrek.

Jendaurrean egoteko epea bukatu eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jotzen da, 2/1995 Foru Legeko 202.ean xedatutakoari jarraituz.

Cortesen, 2006ko abenduaren 12an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0619634