7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLLOIBAR

Ordenantzak. Hasierako onespena

Olloibarko Udalak, 2006ko abenduaren 2an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza fiskala, Olloibarko Udaleko ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala eta herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aipatu ordenantzak behin betiko onetsiko dira, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ollon, 2006ko abenduaren 21ean._Alkatea, Félix Cobos Subiza.

Iragarkiaren kodea: L0700108