7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONJARDIN

Udal Plana. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2006ko azaroaren 22an egindako bilkuran, Udal Plana hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, baita lurzatitze, eraikitze, zaharberritze eta eraisteko lizentziak nahiz beste edozein jardueratakoak bertan behera uzteko ere; betiere, etxebizitzarako direnean eta gaur egun herrigunetik kanpoko lurretan, Villamayor de Monjardingo hiri-lurzoruaren mugapenaren arabera; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Villamayor de Monjardinen, 2006ko abenduaren 11n._Alkatea, Sergio Gómez Salvador.

Iragarkiaren kodea: L0700075