7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TXULAPAIN

2007ko karga-tasak

Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste, 2006ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,16 izanen da.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,40 izanen da.

3._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4._%3ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko, eraikuntza eta eraikin berriak direnean, eta %2 eraikinak zaharberritu eta hobetzen direnean.

5._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

6._Orobat, ondoko tasak onestea:

Usiko ur zerbitzua: hilabeteko gutxieneko kuota kontagailuko: 1,80 euro; kontsumo-kuota, 20 m³ bitarte, hilabeteko; 0,15 euro, kontsumituriko m³ bakoitzeko; 20 m³-tik goitiko kontsumoa, 0,30 euro.

Herrilurretako aprobetxamenduak: 2006ko ekitaldirako ezarritako kuotak, behar den KPI erantsita.

Ezkontzak Herriko Etxean: 100 euro ezkontza bakoitzeko, egoitzak erabiltzeagatik eta garbitzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Txulapainen, 2006ko abenduaren 28an._Alkatea, José Aldaz Gascue.

Iragarkiaren kodea: L0700073