7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

190/2006 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "N-121-A errepidea, Bera-Endarlatsa tartea" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 14an emandako 91/2006 Foru Aginduaren bidez, "N-121-A errepidea, Bera-Endarlatsa tartea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zen.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa._Juan Pedro Morante Arraztoa jaunak aurkeztua, Antzuzelai, S.L. ordezkatuz.

1. Enpresa hori Berako 1. poligonoko 68. lurzatiaren parte baten jabea dela adierazi du, eta ukituen zerrenda zuzen dadila eskatu.

2. Izaten ahal diren ukipenak proiektuan zehazteko eskatu du, obrak enpresaren ohiko jarduerarekin koordinatu ahal izateko.

3. Eskatu du linea elektriko eta telefonikoak berriz jartzen direnean kontuan hartu dadila horietako batzuk bere lurretatik pasatzen direla.

4. Lurrak botatzeko, bere lurren eta oraingo errepidearen arteko eremua aprobetxatzeko aukera azter dadila eskatu du.

Erantzuna:

1. Onartu egin da alegatutakoa. Katastro eguneratuaren arabera Antzuzelai, S.L. baita lurzati horren jabea, ukituen zerrendan sartu da. Hala ere, okupazioaren aurreko aktak egiten direnean jabetzaren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

2. Proiektuaren arabera, enpresaren ohiko jarduerak jasan beharreko ukipen nagusia trafikoan tarteka eginen diren mozketak izanen dira, obrak eta ibilgailuen zirkulazioa bateragarriak izan daitezen.

Programazioko zehaztasunak obren esleipena hartzen duen enpresarekin batera emanen dira.

3. Linea elektriko eta telefonikoak berriz jartzeko proiektuak horien jabe diren konpainiekin batera egin dira. Proiektatu dena aldatzeko konpainia horien baimena beharko da.

4. Lurrak botatzeko lehenago ere aztertu zen oraingo errepidearen eta proiektatutako tokiaren arteko eremua, baina baztertu egin zen, eremu txikiak eta malda handiko ezpondak gelditzen zirenez egokia ez zelako.

2. alegazioa._Helena Santesteban Guelbenzu Berako Udaleko alkate-udalburuak aurkeztua.

1. Kontraesan bat dago jendaurrean jarri den proiektuko trazaduraren eta Endarlatsako zubiko proiektua kontratatzeko dokumentazioaren artean.

2. Berako Udalak kuartelaren eraikinek hartzen duten lurra itzultzeko eskatuko du eta, beraz, eraikin horietara iristeko bidea bermatzeko eta horiek eta ondoko lurzatiak mantenduko direla bermatzeko eskaera egin du.

3. 2+070 eta 2+510 puntuetan lurrak botatzeko eremuak aztertu direnez, zerbitzu eta aisia eremuak egiteko interesa agertu du Berako Udalak.

4. Ez da lur azpiko pasabiderik proiektatu 2+064 k.p.an, aurreikusita bazegoen ere.

5. Errepidearen trazadura berria Industrias de la Piedra-k erabiltzen dituen lurzoruetatik pasatzen da, industri lurzoru hori esleitua baitu, eta ez dira udalaren lurzoruak jendaurrean jarritako dokumentazioan azaltzen den moduan.

6. Proiektatu diren zubietan aukera teknikoak aztertu beharko lirateke, Bidasoa ibaian hain eragin zuzena ez izateko.

7. 0+850 k.p.an ez da errekarendako pasabiderik aurreikusi. Puntu horretan berean, Sarrailako bidera iristeko modua bermatu behar da, kontuan hartuz Berako Udalaren planetan ageri dela toki horretatik abiatuta egiten ahal dela Ibardingo merkataritza eremurako bidea.

8. Proiektatu den lotunearen diseinua berrazter dadila eskatu du, norabide guztietako sarrera-irteeretarako konponbidea eman dadin.

9. N-121-A errepideko Bera-Endarlatsa-Irun tartean zirkulazio egokia bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu du.

10. Berako hirigintza planeamenduarekin zerikusia duten aldaketa batzuk proposatu dira.

Erantzuna:

1. Bi proiektuak garaturik, ez dago bien arteko kontraesanik. Jendaurrean jarritako proiektuko trazadura oraingo N-121-A errepidean bukatzen da, eta Endarlatsako zubiaren proiektuko trazadurak bat egiten du horrekin.

2. Kuartelek hartzen duten eremua ez du ukitzen proiektuak. Hortaz, ezetsi egin da alegatutakoa.

3. Eremu horiek ez dira lurrak botatzeko erabiliko.

Hortaz, ezetsi egin da alegatutakoa.

4. Errepidearen trazadura, proiektuan agertzen dena, bat dator Nafarroako Gobernuak 2006ko urtarrilaren 9ko Erabakiaren bidez Udalez gaindiko Proiektu Sektorialean onetsitakoarekin. Proiektu horretan ez zen aurreikusi alegazioan aipatutako itzulbidea.

5. Alegatutakoaren parte bat onartu da. Katastroan begiratu ondoren ikusi da Berako 1. poligonoko 68. lurzatia ez dela udalarena baizik eta Antzuzelai enpresarena.

6. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 579/2005 Foru Aginduaren bidez egindako Ingurumen eraginaren adierazpenean zehaztutako aginduak bete behar ditu, eta betetzen ditu, proiektuak, eta Iparraldeko Ur Konfederazioak eman beharreko baimenak eskuratu behar ditu. Hortaz, ezetsi egin da alegatutakoa.

7. Eraikuntza proiektuan 5x2-ko esparru bat proiektatu da errekaren pasabiderako. Sarrailako bidera iristeko modua ere eman da.

8. Onartu egin da alegatutakoa. Jendaurrean jarritako dokumentuan, lotunearen diseinuak etorkizuneko industrialderako sarbideen zati bat konpontzen zuen; gainerakoan, Berako Udalak emandako informazioarekin bat, errepideko beste puntu batzuetan konpontzekoak ziren. Jendaurreko aldiaren prozesuan ikusi da ezinezkoak direla beste sarbide batzuk. Horregatik, aldatu egin da lotunea, etorkizuneko industrialdeko sarrera eta irteera guztiak lotune horretatik egin daitezen.

Lotunearen azken diseinua bat dator Berako Udalak adierazitakoarekin, industrialdeko zati baterako diren lurrak libre uzteko.

9. Obrak egiten diren bitartean, N-121-A errepideko trafikoaren ukipena gutxienekoa izanen da, eta obren exekuzioarekin bateragarria.

10. Aipatu diren aldaketak ez dira proiektuaren jendaurreko aldian aztertzekoak.

Alegazioen ondorioz ondasun eta eskubideen zerrendan izandako aldaketak eta eraikuntza proiektuan egindako egokitzapenak direla medio, behin betiko zerrenda ematen da argitara foru agindu honen eranskinean.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "N-121-A errepidea, Bera-Endarlatsa tartea" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea, foru agindu honen azalpen zatian aurkeztutako alegazioei erantzuna emanez adierazitako moduan.

2. "N-121-A errepidea egitea, tartea: Bera-Endarlatsa" izeneko proiektua behin betikoz onestea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 18.133.938,92 eurokoa da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Berako eta Lesakako Udalei eta alegaziogileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko abenduaren 27an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

"N-121-A ERREPIDEA, BERA-ENDARLATSA TARTEA" IZENEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

BERAKO UDAL MUGAPEA

BE002 LARRATXE ARRETXEA, JUAN RAMON 557 1 56 HIRI LURZORUA

ISTILLAGA, 2-IRUN (GIPUZKOA)

BE003 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK). 1.046 1 63 LEGARRA

SAN IGNAZIO ETORB., 3-IRUÑA (NAFARROA)

BE004 MUGICA MARTIARENA, MIGUEL 2.127 1 2 A ALORRA

XANTELERREKA/ELTZAURDIA, 35 18.790 1 2 B BELARDIA

BERA 42 1 2 C IBARBASOA

48 1 2 D IBARBASOA

BE005 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK). 1.022 1 62 LEGARRA

SAN IGNACIO ETORB., 3-IRUÑA (NAFARROA)

BE006 LARRATXE ARRETXEA, JUAN RAMON 1.257 1 5 A ZUHAITZAK

ISTILLAGA, 2-IRUN (GIPUZKOA) 146 1 5 B PINUDIA

BE007 MUGICA MARTIARENA, MIGUEL 2.012 1 23 A BELARDIA

XANTELERREKA/ELTZAURDIA, 35 352 1 23 B BELARDIA

BERA 7880 1 23 D ZUHAITZAK

BE008 LIQUINIANO ELGORRIAGA, CLEOFE 3.530 1 45 ZUHAIXKAK

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, GENOVEVA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, MARIA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

BE009 LIQUINIANO ELGORRIAGA, CLEOFE 98 1 40 A ZUHAITZAK

(HELBIDE EZEZAGUNA) 1.975 1 40 B ZUHAIXKAK

LIQUINIANO ELGORRIAGA, GENOVEVA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, MARIA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

BE010 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 25 1 33 E PINUDIA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA) 7.185 1 33 K ZUHAIXKAK

BE011 LIQUINIANO ELGORRIAGA, CLEOFE 826 1 46 ZUHAIXKAK

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, GENOVEVA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, MARIA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

BE012 ANTZUZELAI S.L. 275 1 68 ERAIKINA

SAN ESTEBAN, 10-BERA (NAFARROA)

BE013 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 1.220 1 55 LARREAK

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA)

BE014 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 8.370 1 1 A LARREAK

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA) 10.956 1 1 B LARREA

101 1 1 C LARREAK

BE015 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK). 231 1 54 LARREAK

SAN IGNAZIO ETORB., 3-IRUÑA (NAFARROA)

BE016 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK). 296 1 44 LARREAK

SAN IGNAZIO ETORB., 3-IRUÑA (NAFARROA)

BE017 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 79 1 53 LARREAK

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA)

BE021 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 501 16 26 K HARIZTIA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1 - BERA (NAFARROA) 73 16 26 L HARIZTIA

278 16 26 D IRALEKUA

1.711 16 26 E IRALEKUA

BE025 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 282 15 122 C LARREAK

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA)

BE026 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 3.697 16 27 A BELARDIA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA) 1.069 16 27 B BELARDIA

122 16 27 D HARIZTIA

1.002 16 27 E ZUHAITZAK

168 16 27 H BALTSA

LESAKAKO UDAL MUGAPEA

LE001 LESAKAKO UDALAREN HERRILURRAK 1.545 1 286 IRALEKUA

PZA. ZAHARRA, 1-LESAKA (NAFARROA)

LE002 LESAKAKO UDALAREN HERRILURRAK 6.218 1 55 A IRALEKUA

PZA. ZAHARRA, 1-LESAKA (NAFARROA)

LURRAK BOTATZEKO ALDI BATEZ OKUPATUKO DIREN LURZATIAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

BERAKO UDAL MUGAPEA

BE021 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 916 16 26 K HARIZTIA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA) 2.008 16 26 L HARIZTIA

2.953 16 26 D IRALEKUA

18.019 16 26 E IRALEKUA

BE024 MAYA VERGARA, FELISA 5.452 16 16 A BELARDIA

SUSPELA AUZOA, 17 _BERA (NAFARROA) 96 16 16 B ERAIKINA

BE026 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 3.381 16 27 A BELARDIA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA) 3.595 16 27 B BELARDIA

1.901 16 27 D HARIZTIA

517 16 27 E ZUHAITZAK

586 16 27 H BALTSA

LANETAKO MAKINAK SARTZEKO ALDI BATEZ OKUPATUKO DIREN LURZATIAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

BERAKO UDAL MUGAPEA

BE008 LIQUINIANO ELGORRIAGA, CLEOFE 372 1 45 ZUHAIXKAK

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, GENOVEVA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, MARIA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

BE011 LIQUINIANO ELGORRIAGA, CLEOFE 193 1 46 ZUHAIXKAK

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, GENOVEVA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, MARIA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

BE018 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 100 16 22 E HARIZTIA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA)

BE019 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 50 16 23 A GAZTAINADIA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA) 50 16 23 E PINUDIA

1.250 16 23 G HARIZTIA

BE020 AGUIRRE IRAZOQUI, JAVIER 750 16 13 HARIZTIA

BIDASOA KARRIKA, 54-BERA (NAFARROA)

BE021 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 125 16 26 A HARIZTIA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA) 75 16 26 C HARIZTIA

25 16 26 D IRALEKUA

50 16 26 E IRALEKUA

BE022 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 50 16 25 D IRALEKUA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA

BE023 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 25 12 112 E IRALEKUA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1-BERA (NAFARROA)

25 12 112 F ZUHAIXKAK

LESAKAKO UDAL MUGAPEA

LE001 LESAKAKO UDALAREN HERRILURRAK 433 1 286 IRALEKUA

PZA. ZAHARRA, 1-LESAKA (NAFARROA)

LE002 LESAKAKO UDALAREN HERRILURRAK 2.270 1 55 A IRALEKUA

PZA. ZAHARRA, 1-LESAKA (NAFARROA)

UKITUTAKO ZERBITZUEN ZORTASUNA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

BERAKO UDAL MUGAPEA

BE001 LARRATXE ARRETXEA, JUAN RAMON 132 660 - 396 ELEK. AIR. 1 3 HIRILURRA

ISTILLAGA, 2

IRUN (GIPUZKOA)

BE002 LARRATXE ARRETXEA, JUAN RAMON 252 1008 3 948 ELEK. AIR. 1 56 HIR.-LURZORUA

ISTILLAGA, 2

IRUN (GIPUZKOA)

BE004 MUGICA MARTIARENA, MIGUEL 190 822 11 762 ELEK. AIR. 1 2 B BELARDIA

XANTELERREKA/ELTZAURDIA, 35 1 1,5 4 10 ELEK. LURP. 1 2 B BELARDIA

BERA (NAFARROA)

BE007 MUGICA MARTIARENA, MIGUEL 20 30 4 200 ELEK. LURP. 1 23 B BELARDIA

XANTELERREKA/ELTZAURDIA, 35 119 595 9 421 ELEK. AIR. 1 23 B BELARDIA

BERA (NAFARROA) 187 935 9 625 ELEK. AIR. 1 23 D ZUHAITZAK

192 288 2 576 TEL. AIR. 1 23 D ZUHAITZAK

BE009 LIQUINIANO ELGORRIAGA, CLEOFE 45 68 1 135 TEL. AIR. 1 40 B ZUHAIXKAK

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, GENOVEVA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

LIQUINIANO ELGORRIAGA, MARIA

(HELBIDE EZEZAGUNA)

BE010 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 300 450 5 900 TEL. AIR. 1 33 K ZUHAIXKAK

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1

BERA (NAFARROA)

BE012 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 26 130 - 78 ELEK. AIR. 1 68 ERAIKINA

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1 50 75 1 150 TEL. AIR. 1 68 ERAIKINA

BERA (NAFARROA)

BE014 BERAKO UDALAREN HERRILURRA 643 3215 63 2.377 ELEK. AIR. 1 1 B LARREAK

HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1 569 854 13 1.707 TEL. AIR. 1 1 B LARREAK

BERA (NAFARROA) 292 1460 - 876 ELEK. AIR. 1 1 A LARREAK

395 593 8 1.185 TEL. AIR. 1 1 A LARREAK

Iragarkiaren kodea: F0620519