7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BETELU

Ordenantzetako aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak 2006ko azaroaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen honako ordenantza fiskal hauetako tarifen aldaketa:

1. Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

2004ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 8an, eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, amaitu da jendaurrean egon beharreko epea, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bihurtu da, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen dira aldatutako artikuluak.

Betelun, 2006ko abenduaren 30an._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Ordaindu beharreko kuotak kalkulatu eta sortzeko, kontuan hartu beharreko gutxieneko kontsumoa finkatu da: 38 (hogeita hemezortzi) metro kubiko.

b) Etxeko beharretarako hornidura, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,24 euro.

c) Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,26 euro.

d) Kontsumitutako 120 metro kubikotik goiti, 0,26 euroko tasa finkatu da metro kubiko bakoitzeko.

e) Hornidurarako hartunea jartzeagatik: 70 euro.

ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN URAREN ARAZKETAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. 1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentziari edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 61 euroko zenbateko finkoa izanen da.

2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.

Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:

a) Etxebizitzak:

_Estolderia, m³ bakoitzeko: 0,031 euro.

_Arazketa, m³ bakoitzeko: 0,031 euros.

b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak:

_Estolderia, 0,031 euro/m³.

_Arazketa, m³ bakoitzeko: 0,031 euro.

Iragarkiaren kodea: L0700041