7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2006ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Onespenaren erabakia 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean, eta jendaurreko epean aurkeztu diren alegazioak ebatzi dira; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioetarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

"5. artikulua. 1._Eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira eta urtero eguneratuko dira, nekazariek jasaten dituzten prezioen aldaketaren arabera, nekazaritzako produktu guztientzat eskumena duen erakunde ofizialak onesten dituen urteko indizeei jarraikiz, hala jartzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan.

Nolanahi ere, kanonak toki entitatearen kostuak berdinduko ditu, gutxienez ere.

2._Ureztatzea hobetu eta modernizatzeko inbertsioak egiten badira, 1. puntuan aipatutako tarifak goititzen ahal dira: Udalak gastu guztietatik zenbat hartzen duen bere gain, haren proportzioan. "

Tarifak:

1. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak:

A) Lehorreko lurrak:

1. mota: 1,75 euro/erregua.

2. mota: 1,28 euro/erregua.

3. mota: 0,75 euro/erregua.

B) Ureztalurrak:

1. mota: 30,98 euro/erregua.

2. mota: 23,83 euro/erregua.

3. mota: 14,95 euro/erregua.

2. Herritarren zuzeneko aprobetxamenduak: aurreko tarifak %50 igoko dira.

3. Montes de Cierzo eta Valdetellasko mendietako ureztalur berriak: 27,85 euro/erregua".

Tuteran, 2006ko abenduaren 29an._Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0700022