7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLO

Udal Planeko aldaketa xehekatua

Alloko Udalak, 2006ko abenduaren 18an egindako bilkuran, aho batez, hau da, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa xehekatu bat, aipatu planeko katalogotik Casa del Bodeguero izeneko 63. zenbakia kentzeko. Alloko José Carranza kaleko 22an dago, 1. poligonoko 22. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz.

Allon, 2006ko abenduaren 19an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0620157