7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLLOIBAR

Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Olloibarko Udalak, 2006ko abenduaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa, Senosiaingo 8. poligonoko 14. lurzatian eragiten duena, Jose Ollo Azcona jaunak eskatua, betiere udal arkitektoak egin txostenari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ollon, 2006ko abenduaren 11n._Alkatea, Félix María Cobos Subiza.

Iragarkiaren kodea: L0620382