7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUSTIÑANA

San Francisco Javier Zahar Etxeko zerbitzuen 2007ko tarifa fiskalak. Hasierako onespena

"San Francisco Javier" Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2006ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "San Francisco Javier" Zahar Etxeko zerbitzuak emateko indarra duen ordenantza fiskaleko tarifak aldatzeko espedientea, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen artikulu hau, 11.a eta hurrengoak aldatzen dituen 15/95 Legean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Mankomunitatea osatzen duten Cabanillasko eta Fustiñanako udal idazkaritzetan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Halakorik ez badago, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Fustiñanan, 2006ko abenduaren 21ean._Mankomunitateko burua, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0620313