7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1926/2006 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko lanpostu huts batzuk, merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzea egin ondotik, adjudikatzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 25ean emandako 971/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan zeladore izateko 72 lanpostu huts, merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzea egin ondotik, betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2005eko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 72. zenbakian.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da lanpostuak adjudikatzea interesatuen nahiaren arabera.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko zeladore izateko lanpostu huts batzuk, lehiaketa bidezko lekualdatzea egin ondotik, honako izangai hauei adjudikatzea:

_Foru Komunitatearen barreneko lekualdatzea:

Palacios Elizalde, Eloy, lanpostua Oinarrizko Osasun Laguntzako Zerbitzu Orokorren Atalean, plantilla zenbakia 60768 duena.

Martincorena Leache, Juan, lanpostua Laguntza Espezializatuko Kontsultetako B Zentroko Erizaintza Unitatean, plantilla zenbakia 64374 duena

Juaniz Ugarte, Jesus Antonio, lanpostua Oinarrizko Osasun Laguntzako Tafallako Larrialdietako Zerbitzu Arruntean, plantilla zenbakia 68328 duena.

López Marquina, María Angeles, lanpostua Laguntza Espezializatuko Zerbitzu Zentraletako Erizaintza Unitatean, plantilla zenbakia 64918 duena.

Gil Luquin, María Josefa, lanpostua Oinarrizko Osasun Laguntzako Zerbitzu Orokorren Atalean, plantilla zenbakia 68727 duena. Moreno Sagües, José Luis, lanpostua Ubarmin Klinikako Erizaintza Zerbitzuan, plantilla zenbakia 67531 duena.

Ariz Reta, Encarnación, lanpostua Laguntza Espezializatuko Kontsultetako C Zentroko Erizaintza Unitatean, plantilla zenbakia 64680 duena.

Muñoz Rodríguez, Francisca, lanpostua Laguntza Espezializatuko Zerbitzu Zentraletako Erizaintza Unitatean, plantilla zenbakia 60822 duena.

Goñi Goñi, Rosa María, Lanpostua Bideko Ama Birjina Ospitaleko Zeladoreen Unitatean, plantilla zenbakia 64572 duena.

Viscarret Vergara, María Soledad, lanpostua Laguntza Espezializatuko Kontsultetako B Zentroan, plantilla zenbakia 65711 duena.

Unzué Olóriz, Luis María, lanpostua Bideko Ama Birjina Ospitaleko Zeladoreen Unitatean, plantilla zenbakia 65699 duena. Lecuona Lizaso, Cecilia, lanpostua Laguntza Espezializatuko Kontsultetako A Zentroan, plantilla zenbakia 65146 duena.

Goñi Fernández, Agustina, lanpostua Laguntza Espezializatuko Kontsultetako C Zentroko Erizaintza Unitatean, plantilla zenbakia 64939 duena.

Raro Gastón, Merche, lanpostua Laguntza Espezializatuko Arratsaldeetako Erizaintza Unitatean, plantilla zenbakia 61078 duena.

Goñi Huici, María Camino, lanpostua Laguntza Espezializatuko Arratsaldeetako Erizaintza Unitatean, plantilla zenbakia 66807 duena.

Vallejo Pascual, Luisa, Lanpostua Bideko Ama Birjina Ospitaleko Zeladoreen Unitatean, plantilla zenbakia 65575 duena.

Cia Zabaleta, Jose Javier, lanpostua Laguntza Espezializatuko Administrazio Atalean, plantilla zenbakia 60934.

Sánchez Juango, María Isabel, lanpostua Laguntza Espezializatuko Laguntza Administratiboko Unitatean, plantilla zenbakia 64420 duena.

_Estatuko lehiaketa bidezko lekualdatzea:

Sande Vazquez, Santiago, Lanpostua Bideko Ama Birjina Ospitaleko Biltegi Unitatean, plantilla zenbakia 65223 duena.

2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzuko buruari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria zuzendariari, Ubarmin Klinikako Kudeaketa Zerbitzuko buruari, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 28an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0620573