69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

961. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Villatuertako alkate udalburuak, 2007ko apirilaren 25ean, hasiera batean onetsi zuen Promociones Seis Villas, S.L.k sustaturiko xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 961. lurzatiko erakinaren lerrokadurak eta bolumenen ordenamendua aldatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Villatuertan, 2007ko apirilaren 25ean._Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L0707718