II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LIZARRAGA
Mugaketaren hasierako onespena
Lizarragako Kontzejuak, 2007ko martxoaren 18an egin batzarran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarragako 2. poligonoko 98. lurzatia mugatzeko espedientea, 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 47.artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.
Mugaketa lanak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 60 egunen ondotik dagoen lehenbiziko egun baliodunean hasiko dira.
Halaber, interesdunei jakinarazten zaie mugaketa egiteko ezarritado eguna baino hogei egun lehenago arte, beren eskubideak frogatu eta babesteko egoki iruditzen zaizkien agiriak aurkeztu ahalko dituztela Lizarragako Kontzejuko Etxean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 51.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Lizarragan, 2007ko maiatzaren 8an._Tomás Andueza Elso, Kontzejuko presidentea.
Iragarkiaren kodea: L0707627