II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GALAR
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2007ko apirilaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Subitzako SOL-1 unitatearen xehetasun azterlana eta aldaketa, Iñaki Larraya Larrayak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Getze-Galarren, 2007ko maiatzaren 9an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0707878