69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2007ko maiatzaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "AR-2 banaketa eremuko UE.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua", Arizaun, S.L.k sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Milagron, 2007ko maiatzaren 3an._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0707302