Iragarkia
69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 21eko 1650/2007 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasun teknikari izateko maiatzaren 21eko 1601/2007 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzekoa. Lekualdatze horren bidez 10 lanpostu huts bete nahi dira.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 21eko 1650/2007 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasun teknikari izateko maiatzaren 21eko 1601/2007 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko. Lekualdatze horren bidez 10 lanpostu huts bete nahi dira.
Hautaprobak lotuko zaizkie abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean gaiari buruz xedatutakoari, estatutua garatu eta burutzeko asmoz emandako Langileen Sarrerari buruzko Erregelamenduari, 2007rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriari, gainerako aplikazio arauei eta arau hauei.
1._Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea Ogasun teknikari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzea da, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, lekualdatze lehiaketa haren ondoriozkoak. Honelaxe banatuko dira txanda irekiaren eta igoera txandaren artean: lehena, txanda irekiari dagokio; bigarrena, igoera txandari; eta hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandari eta bikoitiak, txanda irekiari.
1.2. Barne igoerako txandari dagozkion lanpostuen %50 erreserba txandan parte hartzen duten Nafarroako Ogasun kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titularren berariazko txandarako gordeko dira, 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat.
1.3. Nafarroako Ogasun kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titularren berariazko txandan gehiago badira probak gainditzen dituzten izangaiak txanda horretarako gorde diren lanpostu hutsak baino, probak gainditu bai baino lanposturik lortzen ez dutenek ezin izanen dituzte aukeratu berariazko igoera txandako beste lanpostu hutsak ez eta txanda irekiko lanpostu hutsak ere.
Igoera txanda berezi horretan erreserbaturiko lanpostuetako batzuk betetzen ez badira, igoera txanda orokorrekoei gehituko zaizkie, lehenengoz, eta gero txanda irekikoei.
Bestalde, igoera txanda orokorrean nahiz txanda irekian lanpostuak bete gabe geratzen badira txanda horietako izangaiek ez dutelako lortu hauta probak gainditzeko gutxieneko puntuazioa, lanpostu huts horiek gehitu ahalko zaizkio Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanpostuaren titularrentzako erreserbaturiko igoera txanda berezirako hasiera batean ezarritako lanpostuen kopuruari.
Txanda irekiko lanpostu hutsak. Kasu honetan, lehenengo eta behin oposizioa gainditu eta txanda horretan lanposturik lortu ez duten igoera txanda orokorreko izangaiek beteko dituzte eta, hori egin ondoren, lanpostu hutsik geratzen bada, igoera txanda bereziari gehituko zaizkio.
Igoera txanda orokorreko lanpostu hutsak. Lehenengo eta behin, igoera txanda bereziko kopuruari gehituko zaizkio eta, txanda horretan gainditzen duten izangaien kopurua lanpostu hutsena baino txikiagoa bada, soberako lanpostuak txanda irekikoei gehituko zaizkie.
1.4. Bestaldetik, igoera txanda orokorrean gainditzen duten izangaien kopurua hutsik dauden lanpostuena baino handiagoa bada, txanda horretan gainditu bai baina lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdi honetako 7.2. arauan agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean deialdiko 2.1.2 arauko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txanda orokorreko izangaiek.
1.5. Lanpostuek A mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta, kasuan kasu, aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
2._Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak:
a) Espainiako herritarra izatea.
b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.
c) Lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.1.2. Igoera txanda orokorreko izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak.
Txanda horretako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek bete beharko dituzte:
a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.
c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.
Nafarroako Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.
2.1.3. Abenduaren 28ko 18/2005 Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarriak aipatzen duen igoera txandako izangaientzako betebehar berariazkoak.
Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu baterako izendatuak izan diren funtzionarioek bakarrik hartzen ahalko dute parte barne igoerako txandan, arau honen 2.1.1 eta 2.1.2 ataletan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.
2.2. Deialdiko 3.3 arauaren hirugarren puntuan aipatzen den salbuespena salbuespen, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiko 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3._Eskaerak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.
Eskera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
Eskaerak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.
3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
3.3. Eskaerari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:
Bat._Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 25 euro ordaindu izanaren ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:
.Behar bezala betetako ordainketa gutuna erabiliz
Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako finantza entitateetan dituen kontuetan sartuko da dirua. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa gutunaren eredua dago.
.Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Banestoko (Banco Español de Crédito) 00308124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
_Izangaiaren izen-deiturak.
_NANa/IFZ.
_Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.
_Kontzeptua: oposizioak.
_Deialdiaren xede den lanpostua.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.
b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.
Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.
Hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako dirusarrerarik ez duela interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Internet bidez, arestian emandako helbidean.
Bi._Behar bezala sinatutako agiria, zeinean izangaiak hautapen-probak nola egin aukeratuko duen: Lehenbiziko Taldearen arabera (Arlo Ekonomikoa) edo Bigarren Taldea (Arlo Juridikoa).
Hiru._Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste Administrazio Publiko bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, lehengoaz gainera, deialdi honetako 2.1.2 arauan jasotzen diren eskakizunak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari.
Deialdian 18/2005 Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarriak aipatzen duen igoera txanda bereziaren bidez parte hartu nahi duten izangaiek, berriz, parte hartzeko eskaeran igoera txandari dagokion laukitxoa bete beharko dute eta, horrez gain, "18/2006 Foru Legearen araberako igoera txanda" zehaztu.
3.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.
4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.
4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.
5._Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
_Mahaiburua: José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.
Ordezkoa: José Javier Zabaleta Zúñiga, Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuko zuzendaria.
_Mahaikidea: Rafael Santamaría Aquilué, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Finantza Ekonomiako eta Kontabilitateko katedraduna.
Ordezkoa: Jorge Tua Pereda, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Finantza Ekonomiako eta Kontabilitateko katedraduna.
_Mahaikidea: Rafael Lara González, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra, Merkataritzako Zuzenbidean.
Ordezkoa: José Francisco Alenza García, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra, Zuzenbide administratiboaren alorrean.
_Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak izendatu beharrekoa.
Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak izendatu beharrekoa.
_Mahaikidea: Juan Ignacio Goñi Saldise, Ogasun teknikaria, Nafarroako Zerga Ogasuneko Fiskalitate Ataleko burua.
Ordezkoa: José Antonio López Bordetas, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikiriko ogasun teknikaria.
_Mahaikidea: Ana Rubio Suescun, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikiriko ogasun teknikaria.
Ordezkoa: José Julián Alava Pérez, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikiriko ogasun teknikaria.
_Mahaikide idazkaria: José María Cebrián Jiménez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Barne Araubideko Ataleko burua.
Ordezkoa: Ignacio Royo Ardoiz, Administrazio Publikoko teknikaria (Arlo Juridikoa), Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6._Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2007ko azaroan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.
Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.
Ondoren aipatzen dira oposizioko ariketak. Aipatzen den hurrenkeran eta deialdiaren eranskineko programan adierazten diren gaien gainean izanen dira, izangaiek Lehenbiziko edo Bigarren Taldea aukeratu eta hari atxikiz.
Gai guztiak oposizioko deialdia argitaratzean kasuan kasuko aldizkari ofizialetan argitaraturiko arautegiari jarraituz eskatuko dira.
Lehen ariketa._Bi zati izanen ditu:
Lehenengo zatia: berdina izanen da bi taldeetarako eta epaimahaiak proposaturiko kontabilitateko arazo bat edo gehiago konpondu beharko dira, 5 orduan gehienez, deialdiaren eranskineko programan ageri diren gaien gainean.
Bigarren zatia:
Lehenbiziko taldea: gehienez ere hiru orduz matematika finantzarioko buruketa bat edo gehiago ebatzi beharko dira, eranskineko programan aipatzen diren gaien gainean.
Proba egiteko, epaimahaiak bidezko baderitzo, lehiatzaileek finantzen eta logaritmoen taulak eta finantzetatik kanpoko kalkulagailuak erabiltzen ahalko dituzte.
Bigarren taldea: irizpen juridiko bat egin beharko da epaimahaiak programan berariaz aipatzen diren gaien gainean ematen dituen kasuei dagokienez.
Proba horretarako gehienez ere hiru ordu emanen dira. Lehiatzaileek paperezko legezko testuak erabiltzen ahalko dituzte, baldin eta horietan bakar-bakarrik zuzenbide positiboko edukiak badaude. Horretarako, aurkibideak edo oin-oharrak, beste arau batzuen aipamenak badituzte edo beste arau batzuetara igortzen badute, ez dira eduki gehigarritzat joko. Haatik, jurisprudentzia edo doktrina administratiboaren aipamenak, doktrinaren iruzkinak edo lehiatzailearen ohar pertsonalak dauzkaten bilduma edo testuak ez dira onartuko. Epaimahaiak noiznahi ere aukera izanen du izangaien testuak berrikusi eta baztertzeko, lerroalde honetan xedaturikoari aurka egiten badiote.
Bigarren ariketa._Teorikoa izanen da eta, taldea zein den, hauxe izanen du gaia:
Lehenbiziko taldea: hamasei galdera erantzun beharko dira idatziz, bost orduan gehienez, Ekonomia Orokorraren, Enpresaren Ekonomiaren eta Merkataritzako Zuzenbidearen programan sartutako gaiei buruz. Galderek ez dute zertan izanik gai-multzoetako epigrafe berberak.
Bigarren taldea: hamasei galdera erantzun beharko dira idatziz, bost orduan gehienez, Zuzenbide Zibilaren, Merkataritzako Zuzenbidearen eta Enpresaren Ekonomiaren programan sartutako gaiei buruz. Galderek ez dute zertan izanik gai-multzoetako epigrafe berberak.
Hirugarren ariketa._Teorikoa izanen da, bera bi taldeentzat. Bi zati edukiko ditu:
Lehenbiziko zatian bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, Zuzenbide Konstituzional eta Administratiboaren programan sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.
Bigarren zatian bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, bata Herri Ogasunaren programan eta bestea Espainiako Finantza Sistemaren programan sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.
Laugarren ariketa._Teorikoa izanen da, bera bi taldeentzat. Bi zati edukiko ditu.
Lehenbiziko zatian bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, Nafarroako Finantzen eta Zergen Zuzenbidearen programaren Zati Orokorrean eta Tributuen Prozeduren atalean sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.
Eta bigarrenean, 20 galdera erantzun behar dira, idatziz, gehienez lau orduan, Nafarroako Finantzen eta Zergen Zuzenbidearen programaren Parte Berezian sartutako gaiei buruz. Galderek ez dute zertan izanik gai-multzoetako epigrafe berberak.
Bosgarren ariketa: praktikoa izanen da, bera bi taldeentzat. Bi zati edukiko ditu.
Lehenbizikoan, gehienez ere lau orduz, tributu likidazioen kasu bat edo gehiago konpondu beharko dira. Haien subjektu pasiboa pertsona juridiko bat izanen da.
Bigarren zatian tributu likidazioen kasu bat edo gehiago erantzun beharko dira, gehienez ere lau orduz. Haien subjektu pasiboa pertsona fisiko bat izanen da.
Bosgarren ariketan bi taldeetako izangaiek egin beharreko likidazioak epaimahaiak ematen dituen kasuen gainean eginen dituzte. Lehiatzaileek paperezko legezko testuak erabiltzen ahalko dituzte, baldin eta horietan bakar-bakarrik zuzenbide positiboko edukiak badaude. Horretarako, aurkibideak edo oin-oharrak, beste arau batzuen aipamenak badituzte edo beste arau batzuetara igortzen badute, ez dira eduki gehigarritzat joko. Haatik, jurisprudentzia edo doktrina administratiboaren aipamenak, doktrinaren iruzkinak edo lehiatzailearen ohar pertsonalak dauzkaten bilduma edo testuak ez dira onartuko. Epaimahaiak noiznahi ere aukera izanen du izangaien testuak berrikusi eta baztertzeko, lerroalde honetan xedaturikoari aurka egiten badiote. Kalkulagailua ere erabiltzen ahalko dute.
6.2. Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak, 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko barne igoeraren bidez oposizio honetan parte hartzen badute, lehen ariketaren lehen zatitik eta laugarren ariketatik salbuetsirik daude.
6.3. Honelaxe kalifikatuko dira ariketak:
Lehenbiziko artiketari dagokionez, edozein taldetakoa delarik ere, lehenbiziko zatian gehienez 12 puntu emanen dira. Ariketaren bigarren zatian, berriz, 8 puntu emanen dira gehienez. Beraz, lehenbiziko ariketan lor daitekeen puntuazio altuena 20 puntu izanen da.
Bazterturik geratuko da gutxienez 10 puntu lortzen ez dituena, salbu eta Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanpostuen titularrentzako igoera txanda bereziaren bidez parte hartzen duten izangaien kasuan, bazterturik geratuko baitira, ariketa horren bigarren zatian ez badute lortzen, gutxienez, 4 puntu, ez dutelako lehen zatia egin behar.
Bigarren ariketan, edozein taldetakoa delarik ere, 20 puntu emanen dira gehienez. Epaimahaiak proposatutako galdera bakoitzari dagokion kalifikazioa 1,25 puntu da gehienez. Izangaia bazterturik geldituko da baldin eta hiru galderatan edo gehiagotan zeroa jarri bazaio edo ariketan 10 puntura ailegatzen ez bada.
Hirugarren ariketan, gaietako bakoitzak 5 puntuko kalifikazioa izan dezake gehienez. Ariketa honetan, beraz, 20 puntu lortzen ahal dira gehienez. Izangaia bazterturik geldituko da baldin eta, guztira 10 puntura ailegatzen ez bada edo gaietakoren batean zeroa jarri bazaio.
Laugarren ariketan, gaietako bakoitzari 5 puntu emanen zaizkio gehienez. Galdera bakoitzari, ordea, 0,5 puntu gehienez. Ariketan, guztira, beraz, 20 puntu izanen da puntuazio altuena. Berariazko igoera txandan parte hartzen duten izangaien artetik ariketa honetatik salbuetsirik dauden izangaiak izan ezik, ariketan 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira eta gaietan edo hiru galderatan edo gehiagotan zero puntu lortzen dutenak ere bai.
Bosgarren ariketaren parte bakoitzak 10 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez eta ariketa osoak, beraz, 20 puntu gehienez. Izangaia bazterturik geldituko da baldin eta ariketan 10 puntura ailegatzen ez bada.
6.4. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.
6.5. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.
6.6. Hautapen-probak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaldutakoaren arabera.
7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
7.1. Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio, deialdiko lanpostuen kopuruaren barruan sartzen diren eta probak puntuazio altuenekin gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Gertatzen diren berdinketetan, lehen ariketan puntu gehien lortzen dituztenen alde joko da eta berdinketak badirau, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren ariketetan lorturiko puntuak hartuko dira aintzakotzat, elkarren segidan eta hurrenkera horretan.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:
7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.
b) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.
Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.
e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
f) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.
Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finko, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.
7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:
a) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.
Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskaeraren faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.
8._Lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Aurreko arauan xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.
8.2. Hautaprobak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, 8.3 ataleko bigarren lerroaldean aipatutako kasuan izan ezik, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak aukeratzerakoan, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik eta, txanda horretan, lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasuna izanen dute 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko barne igoeraren bidez lanpostua lortzen duten izangaiek.
8.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko ezgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik.
Ezgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, ezgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egindako txostenaren arabera.
9._Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.
9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, Ogasun teknikari lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.
9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dituzte izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.
9.3. Izendatzen diren izangaiek destinoko herrian bizi beharra dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko dute bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.
9.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.
9.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.
Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.
9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.
10._Errekurtsoak.
Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2007ko maiatzaren 21ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
I. ERANSKINA
Eskaera
Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia
Izena: ............................................, adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala (edo balio bereko beste agiriren bat) ............. jaioteguna: ................. jaioterria: ............... (..................) nazionalitatea: ................... helbidea: ................... (................), karrika: ................., posta kodea: .............., telefonoa: ............., laneko telefonoa: ..........
Honako hau azaltzen dut:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko .............. izateko ...............lanpostu .................... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, ondoko txandan (deialdia ......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an).
f Txanda irekia
f Igoera txanda.
f Ezgaitasunen bat dutenendako txanda
Hautaprobak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, honako esparruotako batean:
f Administrazio erroa
f Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea.
f Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.
(Esparruetako bakar bat aukeratu daiteke).
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.
Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan eta ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.
Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.
f Ezgaitasunak ditudalako, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.
f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala*
f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen dudala*
f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen dudala
Horrenbestez,
Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.
Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.
(Sinadura)
_Bidezkoa bada.
Oharra._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Orgainkoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremena kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen arautegiarekin bat.
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
LEHENBIZIKO ARIKETA
I._Kontabilitatea:
_Finantzen kontabilitatea.
_Kontabilitateko plan orokorra.
_Sozietateen kontabilitatea.
_Kontabilitate analitikoa.
_Finantza egoeren azterketa.
II._Finantzen matematika.
_Kapitalizazio bakuna eta konposatua.
_Errenta iraunkorrak, aldakorrak eta zatituak.
_Mailegu eta jesapenen amortizazioa.
_Eragiketak balore higigarriekin.
III._Irizpen juridikoaren xede izan daitezkeen gaiak:
A) Zuzenbide zibila:
I._Zuzenbidearen iturriak. Arau juridikoen aplikazioa eta ondorioak.
II._Pertsona fisikoa: gaitasuna. Adina, nazionalitatea, auzotartasuna, ezkontza eta ahaidetasuna. Pertsona juridikoa. gaitasuna, helbidea, nazionalitatea, organoak, ondarea eta amaiera.
III._Ondasunen erregimena ezkontzan.
IV._Jabetza eskubidea. Jabaria eskuratu eta galtzea. Ondasun erkidegoa. Usufruktua. Bermerako eskubide errealak.
V._Betebeharra. Betebeharren iturriak. Betebehar mankomunatu eta solidarioak. Betebehar garbi, baldintzapeko eta eperakoak. Betebeharren iraungipena. Betebeharren froga.
VI._Kontratua: elementuak eta baldintzak. Kontratuen eraketa, gauzatzea, burutzapena, ondorioak eta interpretazioa. Salerosketa kontratua. Dohaintza kontratua. Sozietate baten kontratua.
VII._Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.
Arestian aipatutako gaiak, bestela azaltzen ez den bitartean, hala Zuzenbide Zibil arruntari nola Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak dira.
B) Merkataritza Zuzenbidea:
I._Merkataritza Zuzenbidearen iturriak.
II._Merkataritza enpresa trafiko jurdikoaren xede den aldetik. Merkataritza enpresen kontabilitatea.
III._Banakako merkataria. Gaitasuna. Ezkontza eta merkataritzan jarduteko gaitasuna. Merkataritza sozietateen kontratua. Merkataritza sozietateen naziotasuna eta helbidea. Merkataritza sozietateen desegitea eta likidazioa.
IV._Merkataritza sozietateak.
V._Merkataritza betebeharrak. Merkataritza kontratuak: gauzatzea, modua, proba eta interpretazioa. Salerosketa kontratua.
C) Administrazio zuzenbidea:
I._Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Legea. Erregelamendua.
II._Egintza administratiboak.
III._Prozedura administratiboa.
IV._Egintza administratiboen berrikuspena.
D) Nafarroako zergei buruzko legeria:
I._1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa.
II._Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra eta hura garatzeko erregelamendua.
III._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
IV._Sozietateen gaineko Zerga.
V._Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga.
VI._Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.
VII._Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
VIII._Zerga bereziak.
IX._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerga arloko egintzen berrikuspena.
BIGARREN ARIKETA
Lehen taldea (arlo ekonomikoa). Ekonomia orokorra
1. gaia._Ondasunen urritasuna eta hautaketa. Ekonomia kontzeptua. Ekonomia gizarte zientzia den aldetik. Ekonomia positiboa eta arau-emailea. Jarduera ekonomikoa. Teoria eta politika ekonomikoa. Sistema ekonomikoak. Eredu ekonomikoak: errentaren fluxu zirkularra. Mikroekonomia eta makroekonomia.
2. gaia._Merkatua. Eskaria eta eskaintza. Eskariaren eta eskaintzaren kurbak eta haien gorabeherak. Merkatuaren oreka eta desoreka. Merkatu motak.
3. gaia._Erabilgarritasuna. Aurrekontuen murrizketa. Eskariaren bihurgunea eta aurrekontua. Eskariaren eta eskaintzaren malgutasuna.
4. gaia._Ekoizpena eta enpresen etekinik handiena. Ekoizpen tasa eta epe laburrerako kostuak. Ekoizpen eta epe luzerako kostuak. Lehiaren oreka.
5. gaia._Lehia akastuna: lehia monopolistikoa, oligopolia eta monopolioa. Agintaritza publikoa eta lehia.
6. gaia._Helburu eta adierazle makroekonomikoak: produktu nazionala, kontsumoa eta inbertsioa, gastu nazionala. Produktu nazional gordina eta produktu nazional garbia. Errenta nazionala eta errenta eskuragarria. Magnitude erantsiak eta errentaren fluxu zirkularra.
7. gaia._Oreka-errenta sektore publikorik gabeko ekonomia itxi batean: biderkatzailea. Oreka-errenta sektore publikoa duen ekonomia itxi batean. Oreka-errenta sektore publikoa duen ekonomia ireki batean.
8. gaia._Dirua. Diru-eranskinak. Diru eskaria. Diru oinarria eta diruaren sorrera. Finantza sistema.
9. gaia._Oreka merkatu errealean eta diru merkatuan. IS-LM eredua. Zerga eta diru kontuetarako politikak.
10. gaia._Eskaintzaren eredua eta eskari erantsia. Eskari erantsia, korritu tasa eta prezio maila. Eskaintza erantsia eredu klasikoan eta Keynes-en ereduan.
11. gaia._Inflazioa eta langabezia: arrazoiak eta ondorioak. Politika ekonomikoaren ikuspegiak. Ziklo ekonomikoak.
12. gaia._Nazioarteko merkataritza: abantaila konparatiboaren legea eta Heckscher-Ohlin eredua. Nazioarteko merkatuaren murrizketak. Merkataritza librea protekzionismoaren aldean. Integrazio ekonomikoa.
13. gaia._Ordainketen balantza: kontzeptua eta osagarriak, funtzionamendua eta saldoak. Kanbio tasak eta dibisa merkatuak. Nazioarteko erakunde finantzarioak.
14. gaia._Hazkundea eta garapena. Hazkunde ekonomikoa azaltzen duten teoriak. Hazkundearen onurak eta kostuak. Garapena eta garapen eza.
15. gaia._Lehen sektorearen egoera Espainian. Sektore horretarako politika ekonomikoa. Industria, energia eta eraikuntza sektoreak Espainian. Sektore horretarako politika. Zerbitzuen sektorea Espainian (finantzen sektorea izan ezik). Sektore horretarako politika.
16. gaia._Gizarte babeserako politika Espainian. Pentsioak. Langabeziarako babesa. Osasun politika.
17. artikulua._Hezkuntzarako eta prestakuntza etengaberako politika. Herri lanetarako politika. Garraioetarako politika. Etxebizitzarako politika.
Enpresaren ekonomia.
18. gaia._Antolaketak. Definizioa, motak, antolaketaren teoriak. Antolaketa eredu nagusiak.
19. gaia._Egiturazko antolaketa. Harremanak eta komunikazioak antolaketan. Agintaritza: agintaritzaren zentralizazioa edo dezentralizazioa. Erantzukizuna. Taldekako lana: abantailak eta arazoak. Giza baliabideetarako politika.
20. gaia._Enpresa erakundea den aldetik. Erakundearen eremua. Kontzeptua, errealitatea, ekonomia eta ingurunea. Enpresa motak eta sailkapen irizpideak. Enpresa eta merkatua.
21. gaia._Enpresa publikoa. Enpresa publikoaren helburuak. Enpresa publikoa kontrolatzeko sistema. Enpresa publikoaren finantzaketa.
22. gaia._Enpresaren helburuak. Zuzendu eta kudeatzeko sistemak. Enpresak kudeatzeko metodo matematikoak. PERT eta CPM metodoak. Stocken kudeaketa. Enpresa planifikatzea eta helburuak ezartzea.
23. gaia._Enpresa kontrolatzeko sistemak. Kontzeptua. Osagaiak. Kontrolatzeko sistema nagusiak. Kontrolerako prozesua. Zuzeneko kontrola. Eraginkortasuna eta eragimena kontrolatzeko neurriak diren aldetik.
24. gaia._Enpresaren erabakiak eta erabakiak hartzeko sistemak: kontzeptua eta motak. Erabakiak hartzeko prozesua.
25. gaia._Harremanak enpresan. Informazio sistemak. Informazio fluxua eta komunikazioa. Informazioa erabiltzea.
26. gaia._Enpresaren egitura ekonomiko eta finantzarioa. Enpresa finantzatzeko dirusarrerak. Oreka finantzarioa. Inbertsioen eta finantzaketen arteko oreka.
27. gaia._Inbertsioa enpresan: kontzeptua eta motak. Inbertsio proiektuen balorazioa eta hautaketa. Ekipo ondasunetarako inbertsioa. Ekipoak berritzeko erabakiak. Aktibo zirkulatzailerako inbertsioa. Esku-dirua.
28. gaia._Enpresaren egitura finkoaren finantzaketa: autofinantzaketa. Amortizaziorako funtsak. Epe labur, ertain eta luzerako kreditua. Zorpetzea.
29. gaia._Enpresaren kanpo finantzaketa: haren kostua. Enpresaren finantzaketa nazioarteko merkatu finantzarioetan. Enpresarendako egitura finantzariorik hoberena. Enpresaren etekina. Etekinaren erlatibotasuna.
30. gaia._Ekoizpen prozesua. Ekoizpenerako printzipio eta ereduak. Produktuaren kostua. Ustiatzeko gutxiena eta ustiatzeko hoberena. Kostuen kontrola. Azpiproduktuen kostua.
31. gaia._Produktuaren politika (I). Eskariaren ebaluazioa eta merkatuaren ikerlanak. Produktuaren merkaturatzea. Prezioen politika. Prezioen gorabeherak eta haien ondorioak.
32. gaia._Produktuaren politika (II). Produktuaren banaketa. Banatzeko bideak.
Merkataritza Zuzenbidea
33. gaia._Merkataritza Erregistroaren edukia. Merkataritzaren egintza. Merkataritzaren egintzak analogiaren bidez. Egintza mistoak. Merkataritza enpresa. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak.
34. gaia._Merkatarien kontzeptua, doktrinaren eta legeen aldetik. Banakako merkataria. Ezgaitasunak eta debekuak. Atzerriko merkataria. Ohikotasuna eta profesionaltasuna. Publizitatea Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritza Erregistroa.
35. gaia._Enpresaburuen kontabilitatea. Liburuak. Betebeharrak. Liburuek frogatako duten balioa eta haien ezagutza. Urteko kontuak.
36. gaia._Merkataritza sozietatea. kontzeptua, izaera eta motak. Sozietatearen helburua. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario bakuna. Akzioen bidezko sozietate komanditarioa. Erantzukizun mugatuko sozietatea.
37. gaia._Sozietate anonimoa. Osatzeko moduak. Sozietatearen eskritura eta estatutuak. Diru-ekarpenak. Sozietatearen ondarea eta kapitala. Erreserbak. Akzioak: motak. Botorik gabeko akzioak. Sozietatearen kapitala handitu eta gutxitzea. Betebeharren luzapena. Betebeharren sindikatua.
38. gaia._Sozietate anonimoko organoak. Batzar nagusia. Administratzaileak: Administrazio Kontseilua. Merkataritza sozietateak eraldatu, bat egin eta bereizteko araubide juridikoa. Merkataritza sozietateen desegitea. Merkataritza sozietateen likidazioa: zer eragiketa sartzen diren.
39. gaia._Kreditu tituluak: kontzeptua eta izaera. Motak. Titulu izendunak. Agindurako tituluak. Kanbio letra. Letraren luzapena eta haren modua. Endosua. Onarpena. Abala. Iraungipena eta ordainketa. Protestua. Kanbio-akzioak. Zor-agiria. Txekea.
40. gaia._Merkataritza betebehar eta kontratuak. Merkataritza-komisioa. Ordezkaritza Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritzako sal-erosketetako kontratua. Sal-erosketa bereziak. "Leasing" delakoa.
41. gaia._Lehiaketa: aurrekontuak. Lehiaketaren deklarazio autoa. Hartzekodun, kreditu eta kontratuen gaineko ondorioak. Lehiaketaren masa. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Likidazioa. Lehiaketa bukatzeko zergatikoak. Lehiaketaren kalifikazioa. Bigarren taldea (arlo juridikoa)
Zuzenbide zibila
1. gaia_Zuzenbidearen iturriak Espainiako sistema juridiko positiboan. Kode Zibila eta legeria osagarria. Nafarroako Zuzenbide zibilaren iturriak. Foru Zuzenbide Pribatuari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria: edukiaren gaineko ezagupen orokorra. Arau juridikoen aplikazioa. Eraginkortasun orokorra. Denborari eta espazioari dagozkien mugak. Zuzenbidea eratzen duen eraginkortasuna.
2. gaia_Pertsona: kontzeptua eta motak. Pertsona fisikoa. Pertsona juridikoa. Fundazioa eta elkartea. Gaitasuna. Ordezkaritza. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila: gaitasuna eta fundazioak.
3. gaia._Nazionalitatea. Helbidea. Egoera zibila. Nafar izaera zibil forala. Erregistro zibila.
4. gaia._Ezkontzaren araubide ekonomikoak. Ezkontzako hitzarmenak. Irabazpide-elkartea. Partaidetzako araubidea. Ondasunak bereizteko araubidea.
5. gaia._Ondasunen araubidea familian Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera: Familiako ondasunen araubidearen oinarriak. Ezkontzako hitzarmenak. Ondasunen araubidea ezkontzan. Ondasunen araubidea bigarren ezkontzan edo hurrengoetan. "Propter nuptias" dohaintzak.
6. gaia._Zuzenbidearen xedea. Gertaera, egintza eta negozio juridikoa. Funtsezko elementuak.
7. gaia._Eskubide errealak. Kontzeptua, ezaugarriak eta motak.
8. gaia._Jabetzarako eskubidea. Edukia. Babesa. Jabaria eskuratu eta galtzea. Dohaintzaren aipamen berezia. "Inter vivos" dohaintza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.
9. gaia._Ondasun erkidegoa: edukitza. Usufruktu, erabilera eta bizilekurako eskubidea. Zortasunak. Usufruktuari eta zortasunei buruzko arau bereziak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.
10. gaia._Bermerako eskubide errealak. Hipoteka. Ondasun higigarrien hipoteka. Bahitura. Eskualdaketarik gabeko baihitura. Antikresia. Berme errealak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.
11. gaia._Jabetza erregistroa: ezin inskribatuzko tituluak eta erregistroko idatz-oharrak. Hipoteken printzipioak. Bahitu baino lehenagoko idatz-oharra.
12. gaia._Betebehara (I). kontzeptua eta sailkapena. Kontratuez kanpoko betebeharrak. Arrazoirik gabe aberastea. Betebeharen betetze normala: ordainketa.
13. gaia._Betebehara (II). Betebeharrak iraungitzeko bestelako moduak. Betebeharren betetze berezia: zergatikoak eta ondorioak. Kredituaren babesa. Kredituen konkurrentzia eta lehentasuna.
14. gaia._Betebeharrak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: Betebeharren iturri eta ondorioak. Betebeharrak bete eta iraungitzea. Urratzea, kalteagatik. Arrazoirik gabe aberastea. Eginbeharrak gelditzea.
15. gaia._Kontratua. Osagaiak eta betebeharrak. Sailkapenak. Kontratua sortu, gauzatu eta burutzea. Kontratuen eragingarritasun eza. Kontratuen interpretazioa.
16. gaia._Salerosketako kontratua. Osagaiak. Saltzailearen eta eroslearen eginbeharrak. Lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideak. Eskubideak eta akzioak lagatzea. Trukaketa.
17. gaia._Orotariko errentamendua. Zerbitzuen errentamendua. Obren errentamendua. Gauzen errentamendua. Landa eta hiri finken errentamendua.
18. gaia._Agindua. Mailegua. Prekarioa. Gordailua. Bermea.
19. gaia._Sozietatea. Transakzioa. Konpromisoa. Arbitrajea. Atxikitzea.
20. gaia._Denboraren eragina harreman juridikoetan. Preskripzioa eta iraungipena.
21. gaia._Oinordetzako zuzenbidea (I). Kontzeptu orokorrak. Oinordetzan hartzeko gaitasuna. Jaraunspena onartu eta zapuztea. Oinordekoak. Gehiagotzeko eskubidea. Jaraunspenaren kolazioa eta partiketa.
22. gaia._Oinordetzako zuzenbidea (II). Oinordekotza, testamentu bidezkoa, nahitaezkoa eta testamenturik gabea. Oinordeko izendatzea. Ordeztea. Utzia. Testamendu-betearazlea. Oinordeko izateari uztea testamentugilearen borondatez. Preterizioa.
23. gaia._Oinordekotza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: oinarrizko printzipioak. Mortis causa dohaintzak. Oinordetzako itun edo kontratuak. Testamentua eta testamentu motak. Xedatzeko askastasunaren mugak. Fiduziario-komisarioak. Konfiantzazko oinordekoak. Legezko oinordekotza.
Merkataritza zuzenbidea
24. gaia._Merkataritza Erregistroaren edukia. Merkataritzaren egintza. Merkataritzaren egintzak analogiaren bidez. Egintza mistoak. Merkataritza enpresa. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak.
25. gaia._Merkatarien kontzeptua, doktrinaren eta legeen aldetik. Banakako merkataria. Ezgaitasunak eta debekuak. Atzerriko merkataria. Ohikotasuna eta profesionaltasuna. Publizitatea Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritza Erregistroa.
26. gaia._Merkataritza kontuei buruzko orotariko doktrina. Jabetza industriala. Patenteak eta markak. Espainiako Patente eta Marken Bulegoa. Haiek babesteko nazioarteko araubide juridikoa. Lehiarako eskubidea. Lehia bidegabea eta lehia desleiala: publizitatearen eta kontsumoaren araubidea. Lehiaren babesa. Enpresen aldi baterako batasuna.
27. gaia._Enpresaburuen kontabilitatea. Liburuak. Betebeharrak. Liburuek frogatako duten balioa eta haien ezagutza. Urteko kontuak.
28. gaia._Merkataritza sozietatea. kontzeptua, izaera eta motak. Sozietatearen helburua. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario bakuna. Akzioen bidezko sozietate komanditarioa. Erantzukizun mugatuko sozietatea.
29. gaia._Sozietate anonimoa. Osatzeko moduak. Sozietatearen eskritura eta estatutuak. Diru-ekarpenak. Sozietatearen ondarea eta kapitala. Erreserbak. Akzioak: motak. Botorik gabeko akzioak. Sozietatearen kapitala handitu eta gutxitzea. Betebeharren luzapena. Betebeharren sindikatua.
30. gaia._Sozietate anonimoko organoak. Batzar nagusia. Administratzaileak: Administrazio Kontseilua. Merkataritza sozietateak eraldatu, bat egin eta bereizteko araubide juridikoa. Merkataritza sozietateen desegitea. Merkataritza sozietateen likidazioa: zer eragiketa sartzen diren.
31. gaia._Kreditu tituluak: kontzeptua eta izaera. Motak. Titulu izendunak. Agindurako tituluak. Kanbio letra. Letraren luzapena eta haren modua. Endosua. Onarpena. Abala. Iraungipena eta ordainketa. Protestua. Kanbio-akzioak. Zor-agiria. Txekea.
32. gaia._Merkataritza betebehar eta kontratuak. Merkataritza-komisioa. Ordezkaritza Merkataritzako Zuzenbidean. Merkataritzako sal-erosketetako kontratua. Sal-erosketa bereziak. "Leasing" delakoa.
33. gaia._Bankuen orotariko kontratuak. Kontu korrentearen azterketa, kreditua irekitzea, maileguak eta bankuen deskontua. Bankuetako gordailuak. Baloreen pignorazioa. Kreditu dokumentarioak. Aseguru kontratua: kontzeptua, izaera eta arautegia.
34. gaia._Laguntza teknikoko kontratua. "Factoring" delakoa. Agentziaren kontratua: esklusibotasuna. Frankizia. Merkataritzako kontu korrenteko kontratua. Parte hartzeko kontuetako kontratua. Merkataritzako mailegu eta gordailuak. Gordailuan uzteko orotariko biltegietarako konpainiak: "warrant" direlakoak.
35. gaia._Lehiaketa: aurrekontuak. Lehiaketaren deklarazio autoa. Hartzekodun, kreditu eta kontratuen gaineko ondorioak. Lehiaketaren masa. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Likidazioa. Lehiaketa bukatzeko zergatikoak. Lehiaketaren kalifikazioa.
Enpresaren ekonomia
36. gaia._Enpresa erakundea den aldetik. Erakundearen eremua. Kontzeptua, errealitatea, ekonomia eta ingurunea. Enpresa motak eta sailkapen irizpideak. Enpresa eta merkatua.
37. gaia._Enpresa kontrolatzeko sistemak. Kontzeptua. Osagaiak. Kontrolatzeko sistema nagusiak. Kontrolerako prozesua. Zuzeneko kontrola. Eraginkortasuna eta eragimena kontrolatzeko neurriak diren aldetik.
38. gaia._Harremanak enpresan. Informazio sistemak. Informazio fluxua eta komunikazioa. Informazioa erabiltzea.
39. gaia._Enpresaren egitura ekonomiko eta finantzarioa. Enpresa finantzatzeko dirusarrerak. Oreka finantzarioa. Inbertsioen eta finantzaketen arteko oreka.
40. gaia._Enpresaren egitura finkoaren finantzaketa: autofinantzaketa. Amortizaziorako funtsak. Epe labur, ertain eta luzerako kreditua. Zorpetzea.
41. gaia._Ekoizpen prozesua. Ekoizpenerako printzipio eta ereduak. Produktuaren kostua. Ustiatzeko gutxiena eta ustiatzeko hoberena. Kostuen kontrola. Azpiproduktuen kostua.
42. gaia._Produktuaren politika (I). Eskariaren ebaluazioa eta merkatuaren ikerlanak. Produktuaren merkaturatzea. Prezioen politika. Prezioen gorabeherak eta haien ondorioak.
43. gaia._Produktuaren politika (II). Produktuaren banaketa. Banatzeko bideak.
HIRUGARREN ARIKETA
Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea
1. gaia._Europar Batasuneko zuzenbidea. Europar Batasuneko legeriaren iturriak eta haren aplikazioa. Europar Batasuneko eta kide diren estatuetako legerien arteko harremanak.
2. gaia._Europar Batasuna: batasun politikoa eta batasun ekonomikoa eta diruarena. Salgai, pertsona eta kapitalen zirkulazio librea. Nekazaritza eta arrantzarako Europar Batasuneko politika. Atzerri eta segurtasunerako Europar Batasuneko politika.
3. gaia._Europar Batasuneko erakundeak: Europako Kontseilua, Ministroen Kontseilua, Europako Parlamentua, Batzordea, Justizia Auzitegia eta Kontuen Auzitegia.
4. gaia._Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak eta egitura. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Konstituzioaren erreforma.
5. gaia._Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Parlamentuko organoak. Legegintzako prozedura arrunta.
6. gaia_Botere Judiziala: eginkizunak eta gobernua. Auzitegi Konstituzionala: antolaketa eta eginkizunak. Auzitegi Konstituzionalari jartzen zaizkion errekurtso eta prozesuak. Arartekoa.
7. gaia._Gobernua: osaera eta eginkizunak. Ministroen Kontseilua. Kontuen Auzitegia.
8. gaia._Estatuaren lurralde antolaketa: Autonomia erkidego eta hiriak. Toki entitateak.
9. gaia._Autonomia Erkidegoen legeria. Autonomia Estatutuak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen artean. Nafarroaren ahalmen eta eskumenak.
10. gaia._Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa Gaztelan sartu aurretik eta ondoren. 1841eko Lege Hitzartua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: izaera, egitura eta edukia.
11. gaia._Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: Aurrekariak. Parlamentua: ahalmenak eta prerrogatibak. Parlamentarioen estatutua. Antolaketa eta funtzionamendua. Eginkizunak: gehien bat legegintzakoa.
12. gaia._Nafarroako Gobernua edo Foru Diputazioa. Aurrekariak. Osaketa, izendapena, kargu uztea, eskurantzak, funtzionamendua eta laguntza organoak. Lehendakaria: hautaketa, izendapena, kargu uztea eta eskurantzak. Lehendakariordeak eta kontseilariak. Nafarroako Gobernuaren lege ekimena eta erregelamendu ahalmena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egitura organikoa. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta eskumenak.
13. gaia._Nafarroako Comptos Ganbera: Aurrekariak. Antolaketa eta funtzionamendua. Kontuen Auzitegia eta Comptos Ganbera: harremanak. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Arartekoa.
14. gaia._Nafarroako Toki Administrazioa. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Prozedura. Ondasunak.
15. gaia._Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Konstituzioa. Legea. Lege-Dekretuak. Legegintzarako eskuordetza. Nazioarteko itunak. Europar Batasuneko zuzenbidea.
16. gaia._Erregelamendu ahalmena: titulartasuna, mugak eta kontrola. Erregelamendua: motak. Erregelamenduen eraginkortasuna. Indargabezintasun berezia.
17._Antolaketa administratiboa. Pertsona bakar bateko organoak eta kolegiatuak. Eskumena eta hierarkia. Zentralizazioa, dezentralizazioa eta deskontzentrazioa.
18. gaia._Erakundeen administrazioa. Erakunde autonomoak. Enpresa-entitate publikoak. Estatuko Merkataritza Sozietateak. Gainerako entitate publikoak.
19. gaia._Ahalmen administratiboak. Legezkotasunaren printzipioa. Administrazioak bere burua babesteko prozedura.
20. gaia._Administrazio egintza (I). Kontzeptua, motak eta osagaiak. Egintza politikoak edo Gobernuaren egintzak.
21. gaia._Administrazio egintza (II). Modua. Administrazio egintzen jakinarazpena eta argitalpena. Isiltasun administratiboa.
22. gaia._Administrazio egintza (III). Egintza administratiboen balioa eta betearazi beharra. Egintza administratiboen ondorioak bertan behera uztea. Nahitaez desjabetzea: premiamendu bidearen aipamen berezia.
23. gaia._Administrazio egintza (IV). Administrazio egintzen balioa eta baliorik eza. Administrazioaren egintzen atzera botatzea eta ofizioz indarrik gabe uztea.
24. gaia._Administrazio prozedura (I). Kontzeptua eta motak. Arautzea. Administrazio prozeduraren parteak. Interesdunak. Gaitasuna, legitimazioa eta ordezkaritza.
25. gaia._Administrazio prozedura (II). Hastapena. Instrukzioa: entzunaldiari buruzko aipu berezia. Prozeduraren bukaera: erak.
26. gaia._Kontratu administratiboak (I). Ekainaren 9ko 6/2006 Legea: aplikazio esparrua. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Kontratazio organoak. Esleipena egin aurreko jarduketak. Esleipena: orotariko xedapenak eta esleitzeko prozedurak. Kontratuak betearaztea: orotariko xedapenak, aldatzea, kontratua aldatzea, etetea eta lagatzea. Kontratuen amaiera eta baliogabetasuna
27. gaia._Kontratu administratiboak (II). Ekainaren 9ko 6/2006 Legea: obra, hornidura eta laguntza kontratuen herri lanen emakidarako kontratuen eta zerbitzuen emakidarako kontratuen legezko araubidea.
28. gaia._Jabari publikoko ondasunak, herriarenak eta ondarezkoak: kontu konstituzionalak. Nafarroako Ondareari buruzko arautegia: eskumenen titulua. Nafarroako Ondarea eskuratu, besterendu, laga, babestu eta defendatzea. Nafarroako Foru Komunitateko jabari publikoa eta jabari pribatua.
29. gaia._Zerbitzu publikoaren kontzeptua. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.
30. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zehapen gaitasuna. Oinarriak, edukia eta mugak. Administrazio zehapenak: kontzeptua eta motak. Zehapen prozedura.
31. gaia._Nahitaezko desjabetzea. Oinarria eta mugak. Desjabetzearen subjektuak. Desjabetzearen betebeharrak. Justiprezioa. Desjabetzearen itzulera.
32. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondarearekiko erantzukizuna. Betebeharrak. Erreklamatzeko epeak eta prozedura.
33. araua._Errekurtso administratiboei buruzko arauak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean. Errekurtso motak. Administrazio errekurtsoak tramitatzeko eta ebazteko prozedura.
34. gaia._Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa (I). Esparrua. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren organoak. Prozeduraren faseak. Errekurtsoaren xedea.
35. gaia._Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa (II). Administrazioarekiko auzien prozedura. Epaia. Errekurtsoak.
36. gaia._Administrazio publikoa eta justizia. Jurisdikzioen arteko liskarrak, eskumen arazoak eta esleipen liskarrak.
37. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak: motak. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren aplikazio esparrua. Funtzionario publikoak: kontzeptua, funtzionario bihurtzea eta izatetik gelditzea, egoera administratiboak, eskubideak eta eginbeharrak. Funtzionario publikoen diziplina araubidea.
Ogasun Publikoa
1. gaia_Sektore publikoa merkatu-ekonomian. Mugak, neurtzeko irizpideak, garrantzia eta bilakaera. Kontabilitate nazionala eta sektore publikoa. Ogasun publikoa. Gaur egungo edukiak.
2. gaia._Sektore publikoak jarduera ekonomikoan esku hartzeko modua. Merkatuaren akatsak. Sektore publikoaren helburuak. Sektore publikoaren eragiketak.
3. gaia._Erabakiak hartzea sektore publikoan. Gizartearen hautaketa eta gizabanakoen lehentasunak. Funtzionamendu demokratikoa. Burokrazia eta interes-taldeak.
4. gaia._Aurrekontua. Kontzeptua eta egitura. Aurrekontuen zikloa. Aurrekontuetarako teknikak: aurrekontu administratibotik aurrekontuetarako teknika berrietara. Aurrekontua eta planifikatzeko eta kontrolatzeko sistemak.
5. gaia._Eraginkortasuna sektore publikoan. Ekoizpen publikoa eta ekoizpen pribatua. Proiektuak hautatu eta ebaluatzea. Kostuak, etekinak eta erabakiak hartzeko arauak.
6. gaia._Kudeaketa publikoa. Kudeaketa publikoa diziplina askoko zientzia den aldetik. Sektore publikoaren akatsak. Parte-hartze publikoaren mugak merkatuaren akatsak zuzentzerakoan. Enplegu publikoa: azalpenak eta pizgarriak emateko tresnak.
7. gaia._Kudeaketa publikoaren berrikuntzen esperientziak Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko herrialdetan. "Outpout" publikoa neurtzeko arazoak. Jardueraren adierazleak. Tresna sasi lehiakorrak eta merkatukoak: sasi-merkatuak. Enpresa publikoak eta eraginkortasuna.
8. gaia._Aurrekontuaren orekaren eta hazkunde eta egonkortasun ekonomikoaren arteko lotura. Diziplina fisikala Europar Batasunean: Egonkortasunerako eta Hazkunderako Ituna. Aurrekonturako erakundearen berrikuntza Espainian: Aurrekontuen Egonkortasunari buruzko legeak.
9. gaia._Gastu publikoa: hazkundearen, bidezkotasunaren eta eraginkortasunaren teoriak. Gastu Publikoaren hazkundeari buruzko teoriak. Gastu publikoak banaketan duen eragina eta ondorioak. Gastu publikoaren eragingarritasuna eta efizientzia: kontzeptuak eta azterketa-teknikak.
10. gaia._Gastu publikoa ongizate estatuan (I): gizarte gastuak. Lehentasunezko ondasunak eta berdintasun kategorikoa. Gastu publikoa osasungintzan. Gastu publikoa hezkuntzan. Gastu publikoa etxebizitzan.
11. gaia._Gastu publikoa ongizate estatuan (II): prestazio ekonomikoak: kontzeptua, motak eta justifikazioa. Pentsio sistemak: diseinua eta ondorio ekonomikoak. Langabeziarako asegurua. Pobreziari aurre egiteko programak.
12. gaia._Dirusarrera publikoak. Sailkatzeko irizpideak. Prezioak eta enpresa publikoa. Prezio publikoak eta tasak. Kontribuzio bereziak. Zerga, kontzeptua eta bereizgarriak. Zerga motak. Zergen osagaiak.
13. gaia._Zergapetzearen printzipioak. Onuraren eta ordaintzeko gaitasunaren printzipioak. Zergapetzearen eragina. Sistema fiskalak. Zergapetze mota nagusiak. Zergen egitura baldintzatzen duten elementuak. Bilakaera eta nazioarteko ereduak.
14. gaia._Zergen kostuak. Efizientzia kostuak. Karga gehiegizkoa eta zerga hoberena. Dirubilketaren kostuak. Iruzur fiskala: kontzeptuak, ondorioak eta baldintzatzen duten elementuak.
15. gaia._Pertsona fisikoen errentaren zergapetzea (I). Kontzeptua eta izaera. Bilakaera. Errentaren kontzeptu fiskala. Iturrien kontsiderazioa. Erreta irregularrak eta ondareari buruzko aldaketak. Enpresarien errentak. Salbuespenak eta gastu kengarriak.
16. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren zergapetzea (II): Zergapekoen batasuna: mugatzeko arazoak eta haien aurreko alternatibak. Tarifak eta tarifen arazoak. Autolikidazioa. Ondorio ekonomikoak eta gaur eguneko balorazioa.
17. gaia._Sozietateen zergapetzea: kontzeptua eta ezaugarriak. Justifikazioa. Zerga oinarria: arazoak eta zehazteko aukerak. Karga-tasak eta onura fiskalak. Zergaren eragina. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarekiko integrazioa.
18. gaia._Gastuaren zergapetzea: justifikazioa eta sailkapena. Gastuaren gaineko zerga pertsonala: kontzeptua, aurrekariak eta deskripzioa; ondorio ekonomikoak eta gaur eguneko balorazioa.
19. gaia._Salmenten zergapetze orokorra: kontzeptua eta sailkapena. Balio erantsiaren gaineko zergak: tipologia eta arazoak. Eragina eta balorazioa.
20. gaia._Kontsumo berariazkoen zergapetzea. Justifikazio-arrazoiak. Bilakaera eta gaur eguneko motak. Eragina eta ondorio ekonomikoak. Kuota finkoa versus ald valorem zergapetzea. Kanpoko salerosketaren gaineko zergapetzea.
21. gaia._Tributu ereduen joerak. Gaur egun indarra duten ereduei egiten zaizkien kritikak. Zergapetze mota berriak. ordenamendu zergak, zerga ekologikoak eta finantza-transakzioen gaineko tasa. Berrikuntza fiskaletarako proposamenak.
22. gaia._Defizit publikoa eta Ogasun berezia. Definizioak eta finantzabideetarako tresnak. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta ondorio ekonomikoak: zorraren zama. Aktibo publikoen pribatizazioak. Inflakzioa zerga gisa. Defizitaren ondorio ekonomikoak: zabalpena eta kanporatze-efektua.
23. gaia._Ogasun maila aniztuna. Federalismo fiskalaren printzipioak. Eskumenen banaketa eta finantzabide ereduak. Gobernuarteko dirulaguntzak. Nazioarteko Ogasuna: nazioarteko zergapetze bikoitza; armonizazio fiskala.
24. gaia._Plangintza fiskala, banakakoa eta enpresariena. Plangintza fiskala aztertzeko metodoak: erabilera-kostuaren kontzeptua, tasa-mota eraginkorrak eta barneko itzulketa-tasen kalkulua zergen arabera egokitua. Urteko zerga tasa baliokidearen kontzeptua. Epe laburrerako eta epe luzerako aurrezki-tresnei nola aplikatu.
Espainiako finantza sistema
1. gaia._Espainiako finantza sistemaren egitura instituzionala. Agintea monetaren kontuan. Finantzetarako bitartekoak. Finantza-merkatuak.
2. gaia._Espainiako Bankua. Zuzendaritza organoak. Eginkizunak. Kreditu entitateak zuhurtziaz gainbegiratzea. Moneta politika burutzea. Banku Zentralen Europako Sistema eta Europako Banku Zentrala.
3. gaia._Kreditu Entitateak. (I) Kreditu entitateen jarduerak Europar Batasunean. Kaxako legezko koefizientea. Kaudimen koefizientea. Kaudimen arauak eta kontrol arauak. Gordailuetarako berme funtsak.
4. gaia._Kreditu Entitateak (II). Bankuak. Aurrezki kutxak. Gobernu organoak. Autonomia erkidegoen eskumenak. Kreditu kooperatibak.
5. gaia._Bankuko eragiketa-multzoa: bankuaren mailegua, krediku-kontuaren irekitzea eta bankuaren deskontua. Sinaduraren arriskua: abala eta agiri bidezko kreditua. Gordailuko ziurtagiriak eta bankuko zor-agiriak. Aktiboen aldi baterako lagapenak. Bankuaren konpentsazioa. Bankuaren isilpea.
6. gaia._Beste bitarteko batzuk, finantzarako beste laguntzaile batzuk. Krediturako finantza-establezimenduak. Jarduteko modua: leasing-a eta factoring-a. Elkarrentzako bermea duten sozietateak. Arrisku-kapitaleko sozietate eta funtsak. Tasaziorako sozietateak. Kalifikaziorako agentziak.
7. gaia._Inbertsio kolektiboko erakundeak. Higigarrien inbertsiorako sozietate eta funtsak. Higiezinen inbertsiorako sozietate eta funtsak.
8. gaia._Baloreen merkatuari buruzko legea: aplikazio esparrua. Balio negoziagarriaren kontzeptua. Kontuan oharrak idatziz ordezkaturiko baloreak. Lehen mailako merkatua. Balioak luzatzea.
9. gaia._Baloreen Merkaturako Batzorde Nazionala. Inbertsio-zerbitzuen enpresak. Baloreen sozietate eta agentziak. Kartera bat kudeatzen duten sozietateak. Inbertsio-bermearen funtsa.
10. gaia._Diru merkatuak. Bankuen arteko merkatuak. Baloreen merkatu dezentralizatuak: zor publiko agertarazia, errenta finko pribatuaren AIAF merkatua. Garrantzi ekonomikoa. Tresna negoziatuak. Antolamendua. Jarduteko modua. Merkatu hipotekarioa: hipotekaren tituluak.
11. gaia._Kapitalen merkatuak. Errenta aldakorra eta errenta finkoa. Lehen mailako merkatua. Akzioak saltzeko eskaintza publikoak. Bigarren mailako merkatua: Baloreen Burtsa. Kontratazio sistemak. Bigarren merkatua. Merkatu eratorriak. Aukera kontratuak eta etorkizun negoziatuak.
12. gaia._Merkatu sekundario ofizialetan kontratatzeko arauak. Eragiketen likidazioa eta konpentsazioa. Baloreak erosteko eskaintza publikoak. Negoziatzekotzat hartutako baloreen kontratuak. Batzordea. Burtsako salerosketa. Burtsako eragiketa motak: eskurako eta eperako eragiketak. Krediturako eragiketak. Balore berezien erosketa.
13. gaia._Kreditu-titulizazioa. Nozioa eta partaideak. Titulizazio hipotekarioko funtsak. Titulizazio funtsak kudeatzen dituen sozietatea. Titulizazio bonoak. Kreditu ez hipotekarioen titulizazioa.
14. gaia._Finantza-jardueraren arriskuak. Arriskuaren kontzeptua eta arrisku motak. Neurketa eta kontrola. Tresna eratorrien arriskuak eta esku diruko merkatuen gaineko eraginak. Merkatu antolatuetan negoziatzen ez diren produktu eratorriak: forward-forward gordailuak, geroko interes tasei buruzko akordioak (FRA) eta trukaketa finantzarioak (Swap). Warrants direlakoak. Cap, floor eta collar kontratuak. Produktu egituratuak.
15. gaia._Nazioarteko finantza-merkatuak. Dibisen merkatuak. Kanbio tasa. Kanbio tasa zehazteko azalpen teoriak. Dibisa merkatuko eragiketa motak: transakzioak esku dirutan, eperako, trukaketak. Nazioarteko kreditu-merkatuak: bonu eta mailegu sindikatuak. Nazioartean bestela luzatu eta kokatzea.
16. gaia._Aseguru sektorea. Aseguru enpresa. Aseguruetan sartu eta jarduteko baldintzak. Baldintza teknikoak eta kaudimen marjina. Berme funtsa. Aseguru jardueraren kontrol administratiboa. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa.
17. gaia._Aseguruen eragiketaren osagai nagusiak. Aseguru kontratua: xedapen orokorrak. Kalteetarako asegurua.
18. gaia._Pertsonendako asegurua. Pentsio planak: motak, oinarrizko printzipioak eta araubide finantzarioa. Pentsio funtsak: araubide finantzarioa, entitate kudeatzaileak eta gordailuzainak.
LAUGARREN ARIKETA
Nafarroako Finantzen eta Zergen Zuzenbidea
I. Zati orokorra eta tributu arloko prozedurak
1. gaia._Finantza-zuzenbidea: kontzeptua, autonomia eta edukia. Ogasun publikoa Espainiako Konstituzioan.
2. gaia._Estatuko Aurrekontu Orokorrak: edukia, aurrekontuen egitura, muga eta aldaketak. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeak gai hauek nola arautzen dituen.
3. gaia._Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta eginbeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak bete eta likidatzea. Nafarroako gastu publikoa burutzeko prozedura bereziak.
4. gaia._Jarduera finantzarioaren kontrola Nafarroako sektore publikoan. Barne kontrola: kontu-hartzearen aipamen berezia. Kanpo kontrola: Comptos Ganberaren eginkizunak.
5. gaia._Finantza-zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Tributu Zuzenbidearen iturriak. Tributuei buruzko legeriaren printzipioak.
6. gaia._Nafarroako zerga arauen aplikazioa eta interpretazioa. Denbora-esparrua eta toki-esparrua. Legearen kontrako iruzurra. Analogia Zergen Zuzenbidean. Simulazioa.
7. gaia._Tributuak: kontzeptua, helburuak eta motak. Harreman juridiko-tributarioa. Zergapeko egintza. Loturarik eza nahiz salbuespena. Salbuespen subjektiboak eta objektiboak. Sortzapena. Preskripzioa.
8. gaia._Zerga oinarria: kontzeptua eta zehaztu edo kalkulatzeko araubideak. Likidazio oinarria. Tributu kuota. Tributu zorra. Tributu zorraren bermeak.
9. gaia._Tributudunak: motak. Eskubideak eta bermeak. Subjektu pasiboak. Zergadunak. Tributu ordenan jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza. Egoitza eta helbide fiskala.
10. gaia._Tributuen erantzuleak. Tributuekiko erantzukizuna. Erantzule solidarioak eta subsidiarioak. Ondorengoak eta atxikitako ondasunen eskuratzaileak. Atxikitzailea eta konturako sarrera egiteko betebeharra duena. Bestelako tributudunak.
11. gaia._Tributuen kudeaketa (I). Kontzeptua eta ezaugarriak. tributudunari informazioa eta laguntza ematea. Zergei buruzko kontsulta. Gizarte lankidetza. Entitate laguntzaileak. Identifikazio fiskalerako zenbakia. Entitateen errolda.
12. gaia._Tributuen kudeaketa (II). Tributu kudeaketaren prozedura: Hastapena. Tributu aitorpena. Autolikidazioak. Salaketa publikoa. Ebatzi beharra eta ebazteko epeak. Entzunaldia eta alegazioak. Jakinarazpenak. Froga.
13. gaia._Tributuen kudeaketa (III). Egiaztatzeko eta ikuskatzeko jarduketak. Egiaztapen laburtua. Balioen egiaztapena. Tributuen likidazioak: izaera eta motak.
14. gaia._Tributuen kudeaketa (IV). Laguntza eman beharra. Agintariek eta instituzioek datuak emateko duten betebeharra. Tributu informazioaren izaera eta xedeak. Fakturazio betebeharra. Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena. Okerreko diru-sarreren itzulketa. Autolikidazioen zuzenketa eta zergetan eragina duten egintzen inpugnazioa eta konturako atxikipen eta sarrerena.
15. gaia._Dirubilketaren kudeaketa (I). Ezaugarriak eta legezko araubidea. Ogasun Publikoaren dirubilketarako organoak. Zorrak iraungitzea. Pagatzea. Preskribatzea. Kaudimenik eza. Zorra barkatzea.
16. gaia._Tributuen kudeaketa (II). Ordainketa arbitratzeko formula bereziak. Gerorapenak eta zatikako ordainketak. Konpentsazio prozedura. Entitate finantzarioen eginkizunak dirubilketan.
17. gaia._Premiamendu bidezko dirubilketa. Aurka egiteko zergatikoak. Bahitu, gorde eta besterentzeko prozedura.
18. gaia._Tributu zorrak jasotzeko pribilejioak. Ogasun Publikoa eta lehiaketa prozesuak. Hirugarrengotzak. Ekintza zibilak eta penalak.
19. gaia._Zergak ikuskatzeko prozedura (I). Tributuen ikuskapena: eginkizunak, antolaketa, eskubideak eta betebeharrak. Ahalmenak. Jarduketa motak. Zergen arloan garrantzitsua den informazioa lortzeko jarduketak. Informazio eta aholkurako jarduketak.
20. gaia._Zergak ikuskatzeko prozedura (II). Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak. Jarduketen tokia eta denbora. Prozeduraren hasiera, garapena eta bukaera. Zergapekoen eskubideak eta bermeak egiaztatzeko eta ikertzeko prozeduretan. Ikuskapen jardueraren agiriak. Zehapenak ezartzea.
21. gaia._Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak (I). Kontzeptua. Arautegia. Zehapenaren egileak. Arau-hauste arin eta larriak. Tributu arloko zehapenak. Tributu arloko zehapenak mailakatzeko irizpideak. Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko erantzukizunaren iraungipena.
22. gaia._Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak (II). Tributu arloko zehapenak ezartzeko prozedura. Zergadunen eskubide eta bermeak zehapen prozeduran. Zehapenak ezartzeko eskumena duten organoak. Prozedura bereizia. Hastapena, instrukzioa, entzunaldia interesdunei, tramitazio laburra eta bukaera. Ebazpena emateko epea.
23. gaia._Ogasun Publikoaren kontrako delituak. Ogasun Publikoaren kontrako delituen zigor motak azaltzea. Ordain zibila. Ogasun Publikoaren kontrako delituei aurka egiteko ikuskapen prozedura: tramitazioa.
24. gaia._Egintzaren berrikuspena bide administratiboan. Berrikuspeneko prozedura bereziak. Berraztertzeko errekurtsoa. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko eta Administratiboaren antolamendua. Prozedurarekiko interesdunak: gaitasuna, legitimazioa eta ordezkaritza.
25. gaia._Bide ekonomiko-administratiboan inpugnatzen ahal diren egintzak. Berraztertzearen zabalpena. Metaketa. Inpugnatzen ahal den egintza bertan behera uztea. Prozedura. Berrikusteko errekurtso berezia. Bermeen kostuaren errenboltsua eta haien murrizketa proportzionala.
II. Zati berezia
1. gaia._1841eko Lege Itunduaren xedapenak Ogasunaren arloan. Hitzarmen ekonomikoaren eta Itun ekonomikoaren arteko desberdintasunak. Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoen historia laburra. Nafarroako Foru Eraentza Hobetu eta Berrezartzeari buruzko Lege Organikoaren arlo horretako xedapenak.
2. gaia._1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera (I). Xedapen orokorrak. Tributu-harmonizazioa. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Ondarearen gaineko Zerga. Egoitzagabeen gaineko zerga. Oinordekotzaren eta Dohaintzen gaineko Zerga.
3. gaia._1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera (II). Sozietateen gaineko Zerga eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Eragiketak zein tokitan egiten diren. Kudeaketa. Ikuskapena.
4. gaia._1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren (III.a) arabera (III). Zerga bereziak. Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga. Aseguruetako primen gaineko zerga. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Jokoaren gaineko tributuak. Tasak. Toki Ogasunak.
5. gaia._1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren (IV.a) arabera. Arbitraje Batzordea. Diru aportazioa. Batzorde Koordinatzailea.
6. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (I). Ezaugarriak, helburua eta aplikazio eremua. Zergarekiko lotura: kontu materialak eta pertsonalak. Zerga oinarria eta likidazio oinarria zehazteko orotariko arauak. Zergapeko errenta zehaztea: lan etekinak.
7. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (II). Zergapeko errenta zehaztea: ondasun higigarri eta higiezinen kapitalaren etekinak eta enpresa eta lanbide jardueren etekinak.
8. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (III). Ondare gehikuntza eta gutxitzeak. Errentak egoztea, nazioarteko gardentasun fiskala eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeak.
9. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (IV). Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Likidazio oinarria. Zerga kalkulatzea: kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala. Tributu-zorra.
10. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (V). Taldeko tributazioa. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zergaren kudeaketa: aitorpenak. Atxikipenak eta konturako ordainketak. Likidazioak. Eginbehar formalak.
11. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (I). Ezaugarriak, helburua eta aplikazio eremua. Elementu pertsonalak. Zergarekiko lotura.
12. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (II). Establezimendu iraunkorren bitartez eskuratutako errentak. Establezimendu iraunkorrik gabe eskuratutako errentak. Errenta-egozpenaren araubideko entitateak. Erakunde ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga-tasa bereziak. Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetan egoitza duten zergadunendako aukera.
13. gaia._Pertsona Fisikoen Ondarearen gaineko Zerga. ezaugarriak, helburua eta aplikazio eremua. Zergapeko egintza eta ondasun salbuetsiak. Subjektu pasiboa. Ondareko elementuen zergapetzea eta egozketa. Zerga oinarria eta likidazio oinarria. Sortzapena. Tributu zorraren zehaztapena. Zergaren kudeaketa.
14. gaia._Sozietateen gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Zergapeko egintza. Subjektu pasiboa. Salbuespenak. Zerga oinarria: kontzeptua eta zehaztapen araubideak. Dirusarrera eta gastuen aldi bateko egozpena.
15. gaia._Sozietateen gaineko Zerga (II). Amortizazioen eta horniduren kengarritasuna. Ezin kendu diren gastuak. Errentamendu finantzarioa. Baloratzeko arauak. Diru zuzenketak. Aparteko etekinen berrinbertsioa. Azpikapitalizazioa.
16. gaia._Sozietateen gaineko Zerga (III). Likidazio oinarria. Likidazio oinarriaren murrizketak. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Karga-tasak. Ezarpen bikoitza saihesteko bideak.
17. gaia._Sozietateen gaineko Zerga (IV). Hobariak eta pizgarriengatiko kenkariak. Ordainketa zatikatua. Atxikipenak eta konturako dirusarrerak. Entitateen errolda. Kontabilitateko eta erregistroko betebeharrak. Aitorpenak, likidazioak eta itzulketak.
18. gaia._Sozietateen gaineko Zerga (V). Salbuespen partziala duten entitateen araubidea. Etxebizitzak errentan ematea jardueratzat duten entitateak. Zerga-bateratzerako erregimena.
19. gaia._Sozietateen gaineko Zerga (VI). Europar sozietate bateko edo europar sozietate kooperatibo bateko bat-egiteen, zatiketen, aktiboen ekarpenen, baloreen trukearen eta helbide soziala Europar Batasuneko kide den Estatu batetik bestera aldatzeko araubide berezia. Beste araubide berezi batzuk: aipamena eta oinarrizko ezaugarriak.
20. gaia._Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Izaera eta xedea. Zergapeko egintza. Salbuespenak. Subjektu pasibo eta erantzuleak. Zerga-oinarria. Likidazio oinarria. Tributu-zorra. Sorrarazpena eta preskripzioa. Arau bereziak.
21. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ondasun-ematea eta zerbitzu-emateak. BEZaren eragina Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergan. Zerga-loturarik gabeko eragiketak.
22. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (II). Ondasunen erosketak Europar Batasunaren barrenean. Zergapeko egintza. Loturarik eza. Salbuespenak Europar Batasunaren barreneko ondasun entregetan, egiteko tokia, sortzapena, zerga oinarria eta subjektu pasiboa. Ondasunen inportazioa: zergapeko egintza, salbuespenak, itzulketa, zerga oinarria eta subjektu pasiboa.
23. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (III). Salbuespenak: barnekoak, esportazioei buruzkoak, esportazioen baliokidetzat hartutako eragitekei buruzkoak, barruti salbuetsiei burzukoak eta suspentsio araubideei buruzkoak. Zergapeko egintzaren kokalekua.
24. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (IV). Zergaren sortzapena. Zerga oinarria: Arau orokorra eta arau bereziak. Subjektu pasiboa. Zergaren eragina eta zerga tasak.
25. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (V). Kenkariak: kenkaria izateko eskubiderako betebeharrak eta mugak. Jarduera bereiziko sektoreen kenkarien araubidea. Hainbanaketaren erregela. Kenkarien erregularizazioa. Enpresari edo lanbide jarduerak hasi aurreko kenkariak. Itzulketak.
26. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (VI). Araubide bereziak. arau orokorrak. Araubide erraztua. Abeltzaintzaren, nekazaritzaren eta arrantzaren araubide berezia. Ondasun erabilien, arte-gauzen, antigoaleko eta bilduma-gauzen araubide berezia.
27. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (VII). Inbertsioko urre bidezko eragiketen araubide berezia. Bidaia-agentzien araubide berezia. Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia. Bide elektronikoaz emandako zerbitzuen araubide berezia. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa. Dirusarrera bertan behera gelditzea. Arau-hausteak eta zehapenak
28. gaia._Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Kostu bidezko ondareen eskualdaketak. Zergapeko egintza, subjektu pasiboa, zerga oinarria, tributu-kuota, arau bereziak. Sozietate Eragiketak: zergapeko egintza, subjektu pasiboa, zerga oinarria, tributu-kuota eta arau bereziak.
29. gaia._Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (II). Egintza Juridiko Dokumentatuak: tributazioa. Hiru karga motei aplikatzen zaizkien xedapenak. Salbuespenak, baloreen egiaztapena. Formazko betebeharrak. Zergaren kudeaketa eta likidazioa.
30. gaia._Zerga bereziak. Izaera. Motak. Zergapeko egintzak, elementu pertsonalak eta tributu zorraren kalkulua. Zenbait garraiobideren gaineko zergaren aipamen berezia: zergapeko egintza, salbuespenak, itzulketak, subjektu pasiboak, sorrarazpena, zerga oinarria, zerga tasa, likidazioa eta ordainketa.
31. gaia._Aseguruetako primen gaineko zerga. Fundazio eta babesletza jardueren tributu araubidea. Kooperatiben zerga araubidea.
32. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko Foru Legea: orotariko xedapenak, tasa eta prezio publikoak.
33. gaia._Nafarroako Toki Ogasunen finantzabidea. Nafarroako toki entitateen baliabide motak. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Lurraren gaineko kontribuzioa. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak.
34. gaia._Araubide arrunteko autonomia erkidegoen finantzabidea: finantza baliabideak eta printzipioak. Haien esku utzi diren tributuen araubidearen eta baterako zerga erantzukizunaren aipamen berezia.
35. gaia._Ekonomia eta Ogasun Departamentua: aurrekariak, eginkizunak eta egitura. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa: egitura eta eginkizunak.
Iragarkiaren kodea: F0708695
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
