II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
AZKOIEN
Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Hauek dira aldaketak:
Kreditu gehikuntzak:
4321-218 Karriken zainketa: 24.500,00 euro.
4320-60000 Campanar aldeko egokitzapena: 260,00 euro.
45100-22611 Zinemaldia: 2.375,00 euro.
45311-22607 Herriko bestak: 20.425,00 euro.
45313-22607 Gazteriaren bestak: 3.725,00 euro.
581-225 Ureztatzeko tributu eta kontribuzioak: 1.810,00 euro.
561-60103 San Silvestre altxonbidearen konponketa: 6.385,00 euro.
611-120 Kudeaketako langileen ordainsariak: 2.840,00 euro.
611-22608 Dirubilketa zerbitzuak: 455,00 euro.
751-487 Eder partzuergoa: 3.200,00 euro.
Gastuen kontusailak, guztira: 65.975,00 euro.
Finantzabidea:
Kontusail hauek beheititurik:
222-120 Udaltzainen ordainsaria: 25.700,00 euro.
222-22111 Zutikako seinaleak: 9.700,00 euro.
314-16004 Montepioko kuota: 7.000,00 euro.
322-141 Tailer eskolako langileak: 15.000,00 euro.
322-22106 Tailer eskolako materiala: 3.300,00 euro.
441-16001 Ur saileko langileen Gizarte Segurantza: 5.275,00 euro.
Kontusail beheitituak, guztira: 65.975,00 euro.
Azkoienen, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.
Iragarkiaren kodea: L0707758