69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2006ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Igaro da jendaurreko aldia eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak 2006ko plantilla organikoa hasiera batean onesteko hartu zuen erabakiaren aurka (iragarkia 2006ko ekainaren 23an argitaratu zen, 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean). Hortaz, behin betikoz onetsita dago; langile hauek osatzen dute:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Administrazio-kontratudunak (bitarteko izaera)

_Idazkaria. Funtzionarioek A mailan duten soldataren %10eko osagarria. Izenen zerrenda: M. José Larraiotz Ariztegi.

_Kontu hartzailea. %37ko osagarria. B maila. Betebeharra: euskaraz jakitea. Izenen zerrenda: M. Dolores Oyarzabal Zubieta. Doneztebeko, Iturengo, Elgorriagako eta Zubietako Udalen artean partekaturiko lanpostua. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudun finkoak

1. Gizarte langilea. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita bi eta ehuneko zortzi. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: sei hirurteko. Jardunean, lanaldi erdiko murrizketarekin, haur txikia zaintzeko. Betebeharra: euskaraz jakitea: Izenen zerrenda: Begoña Alberro Etxandi.

2. Administrari-laguntzailea, lanaldi erdia egiten du hondakin solidoen zerbitzuan eta euskara zerbitzuan, eta beste lanaldi erdia oinarrizko gizarte zerbitzuan. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi eta ehuneko lau. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: bi hirurteko. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betebeharra: euskaraz jakitea. Izenen zerrenda: Amaia Sagastibeltza Azpiroz.

3. Bi famili langile, lanaldi osokoak. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi eta ehuneko lau. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan egoera: finkoa. Betebeharra: euskaraz jakitea. Izenen zerrenda:

_María Luisa Zubigaray Mitxelena. Antzinatasuna: bi hirurteko.

_Edurne Ancizar Ibarra. Sarrera eguna: 2004ko apirilaren 5a.

4. Euskara teknikaria, B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko zazpi eta ehuneko bi. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: bi hirurteko. Betebeharra: euskaraz jakitea. Izenen zerrenda: Mikel García López De Sabando.

Behin-behineko lan-kontratudunak

1. Badaude familia langile batzuk behin-behineko kontratuekin.

Donezteben, 2007ko maiatzaren 2an._Mankomunitateko burua, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0707554