II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
BORTZIRIETAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Plantilla organikoaren behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2007. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2007ko martxoaren 26an.
Lanpostuak:
_Idazkaria.
Lan kontratudun finkoak:
_Administrari laguntzaile bat, lanaldi erdiz aritzeko, eta bertze erdia Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean. C maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.
Langileen izen zerrenda
Idazkaria: José Luis Legarra Iriarte, Etxalarko Udaleko idazkaria. Osagarria: %23, funtzionarioek A mailan duten hasierako soldataren gainean.
Administrari languntzailea: Ramona Olatziregi Mitxelena. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %24. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: lau hirurteko. Lanaldi erdia Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean emanen du eta bertze erdia Mankomunitate honetan. Behin-behinekoz lanaldi osoa Hiri-Hondakin Mankomunitate honetan ematen ari da.
Etxalarren, 2007ko maiatzaren 11n._Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.
Iragarkiaren kodea: L0707938