69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ALTSASU

2007ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2007ko maiatzaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren eta Musika Eskolako eta "Aita Barandiaran" Zahar Etxearen Udal Patronatuen 2007ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.ari dagokionez xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2007ko maiatzaren 9an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0707745