69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ardoi sektoreko plan partzialaren aldaketa puntuala, H-11.1, H-11.2 eta H-11.3 lurzatietan eragiten duena, Jose Luis Osaba Roncal jaunak sustatua, Promociones Urbanas de Navarra, S.A.ren izenean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2007ko maiatzaren 18an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0708413