II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
OROTZ-BETELU
Orotz-Beteluko udal frontoiaren erabilera arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena
Orotz-Beteluko Udalak, 2007ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orotz-Beteluko udal frontoiaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Orotz-Betelun, 2007ko maiatzaren 9an._Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.
Iragarkiaren kodea: L0707721