69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OROTZ-BETELU

Ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2007ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Orotz-Betelun, 2007ko maiatzaren 9an._Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: L0707720