69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRURTZUN

Udal Planeko aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak Udal Planeko aldaketa xehekatua hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, 2007ko apirilaren 23an egindako osoko bilkuran.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Aldaketa honek Udal Planeko UE-3 Unitatea ukitzen du.

Irurtzunen, 2007ko maiatzaren 7an. Alkatea, Juana María Martínez Jaunsarás.

Iragarkiaren kodea: L0707497