69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Kultur eta kirol jarduerentzako diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantza. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2006ko azaroaren 8ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kultur eta kirol jarduerentzako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Onespenaren erabakia 2007ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 26an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Erron, 2007ko maiatzaren 2an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

ORDENANTZA, KULTUR ETA KIROL JARDUERAK ANTOLATZEKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

1. Interesdunek eskaerak Erroibarko Udalari aurkeztuko dizkiote urte bakoitzeko maiatzaren 30a baino lehen. Horiekin batera jardueren aurrekontua: diru-irteerak eta diru-sarrerak. Diru-sarreren artean entitate publiko zein pribatuetatik jaso dituzten diru-laguntzak eta parte-hartzaileek ordaindutakoa aipatu beharko dute.

2. Udalak diruz lagunduko dituen eskaerei lehen baino lehen erantzungo die, baina zenbateko diru-laguntza emanen dien zehaztu gabe.

3. Eskatzaileek jardueren diru-irteera eta diru-sarreren ziurtagiriak eta baita egindako jardueren deskribapena ere igorriko dizkiote Udalari, urte bakoitzeko utarrilaren 30a baino lehen.

4. Erroibarko Udalak eskaera bakoitzari egokia iruditzen zaion diru-laguntza emanen dio, horretarako duen aurrekontua eta jasotako eskaerak kontuan hartuz.

5. Jarduerak antolatzeko emango den gehieneko diru-laguntza horien kostuaren (beste entitate publiko zein pribatuetatik jaso diren diru-laguntzak kendu ondoren) %50 izango da, eta gehienez ere 600 euro emango dira.

6. Pilotarekin zerikusia duten jarduerak.

a) Udalak eskualdeko Pilota Eskolari emango dion diru-laguntza horrela kalkulatuko da: ibarreko ikasleei dagokien gastuaren (beste entitate publiko zein pribatuetatik jaso diren diru-laguntzak kendu ondoren) %50, gehienez ere 1.000 euro.

b) Pilota txapelketak antolatzeko ez da diru-laguntzarik emango, Auñamendi pilota eskolak antolatzen dituenak izan ezik, prestakuntzaren jarduera osagarriak kontsideratzen direlako.

Iragarkiaren kodea: L0707585