II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BEINTZA-LABAIEN
Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Udal honek, 2007eko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
"1. Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza hasiera batean onestea.
2. Jendaurrean uztea hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten".
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Beintza-Labaienen, 2007ko maiatzaren 14an._Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.
Iragarkiaren kodea: L0708021