69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

654/2007 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, "Malusa" 363 NA sozietatearen deuseztapena Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan ofizioz inskribatzea agintzen duena.

2007ko apirilaren 16an erregistro honetan Malusa 363 NA Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea deuseztatzeko Javier Luna Echarri bazkide jaunaren eskaera jaso zen, gainerako bazkideen heriotza dela eta 2002ko irailaren 8tik aurrera beraiek ordezkatzea ezinezkoa baita.

Honako legezko xedapenekin bat: Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzeko Estatutua onesten duen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua; hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Agindua; Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretua; eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari atxikitzeko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretua; eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretua.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Malusa" 363 NA Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, erantzukizun mugatukoa eta egoitza Erriberrin, duena deuseztatzeko erabakia Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzeko agindua ematea, 2002ko irailaren 8ko datarekin.

2. Ebazpen honen berri ematea Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesatuari eta Estatuko Administrazioari, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 2an._Landa Garapenerako zuzendari nagusia, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0708030