69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

231/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 10koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Granja Txaparduia, S.L.k Ameskoabarrengo udal mugapean oilaskoak gizentzeko ustiapen jarduerarako, (handitzea) jasotako ingurumen arloko baimen osatua aldatzen duena.

Abuztuaren 2ko 1449/2004 Ebazpenaren bidez Ingurumen zuzendari nagusiak Granja Txaparduia, S.L .ri oilaskoak gizentzeko ustiapen jarduerari Ingurumen arloko Baimen Osatua eman zion. Hasierako titulartasun honek Goñi Azanza, Gonzalo eta San Martín Azpilicueta, María Rosario, S.I. izena hartu zuen gero Gollaon.

2006ko abuztuaren 23an, instalazioaren titularrak produkzio prozesuan izandako aldaketaren jakinarazpena aurkeztu zuen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, propano-gas likuatuaren biltegi bat paratzeko proiektuari buruzkoa, Ameskoabarrengo udal mugapeko, Gollaoko 8. poligonoko 236. lurzatian Hegazti ustiategian propano-gas likuatu ontziratua biltegiratzeko eta banatzeko 8.334 m³ biltzeko edukiera lur gaineko biltontzi instalazioa handitzeko.

Jakinarazpen hori ikusirik, 2006ko irailaren 15eko idazkiaren bidez, ingurumeneko organo honek aditzera eman zuen aurreikusitako jarduketek ez zutela funtsezko aldaketarik eraginen instalazioetan, kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat, eta, hortaz, ez zela beharrezkoa ingurumen arloko beste baimen osatu bat ematea; hala ere, proposatuko jarduketak garrantzizkoak zirenez eta instalazioen funtzionamenduan aldaketak sortzen zituenez, jardueraren titularrari adierazi zitzaion ingurumen arloko baimen osatua aldatzeko eskaria egin beharko zuela.

2006ko urriaren 4an oilaskoak gizentzeko ustiapen jarduerarako Ingurumen arloko Baimen Osatuaren aldaketa ez funtsezko nabarmenaren espedientea tramitatzen hasi zen, Ameskoabarrengo udal mugapean titularrak sustatua.

Horiek horrela, eta ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenengoa._Granja Txaparduia, S.L.ri emandako oilaskoak gizentzeko ustiapen jardueraren Ingurumen arloko baimen osatua aldatzea (titulartasunaren egungo izendapena S.I. Goñi Azanza, Gonzalo eta San Martín Azpilicueta, María Rosario da, Ameskoabarrengo udal mugapean kokatua). 2006ko urriaren 4an titularrak eskatutako aldaketaren ondoko instalazioaren konfigurazio berriari egokitzeko, baimena Ingurumen zuzendari nagusiak eman zuen 2004ko abuztuaren 2ko 1449 Ebazpenaren bidez.

Bigarrena._Aldaketa aipatu Ingurumen arloko baimen osatuaren I. eta II. eranskinei dagokie, honekin batera heldu den Foru Aginduak erabat ordezkatzen baititu.

Hirugarrena._Ingurumen arloko baimen osatua eskatzeko oinarrizko proiektuan eta 0435/03 espediente administratiboko agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzei jarraituz garatu beharko da jarduera, 2006ko abuztuaren 23an aurkeztutako aldaketa ez funtsezkoak biltzen dituen dokumentazio berriarekin, betiere, foru agindu hau laguntzen duten eranskinetan aipatzen diren neurriak bete beharko ditu.

Laugarrena._Lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea propano-gas likuatuaren biltegi bat paratzeko proiektuari , Ameskoabarrengo udal mugapeko, Gollaoko 8. poligonoko 236. lurzatian Hegazti ustiategian propano-gas likuatu ontziratua biltegiratzeko eta banatzeko 8.334 m³ biltzeko edukiera lur gaineko biltontzi instalaziorako, 35/2002 Foru Legean, abenduaren 20koan, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoan ezarritakoari jarraikiz.

Ingurumenaren arloko Baimen Integratuaren indarraldia 2012ko abuztuaren 1ean bukatuko da. Berritu nahi izanez gero, titularrak indarraldia bukatu baino hamar hilabete lehenago, beranduenez, berritzeko eskatu beharko du, arauetan ezarriko den prozedura administratiboari eutsiz.

Seigarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Foru Agindu honen berri eman Granja Txaparduia, S.L.ri, Ameskoabarrengo Udalari, Udalen Hirigintza Planeamendurako Atalari eta Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan

Iruñean, 2007ko maiatzaren 10ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Oharra: Foru Agindu honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. mailan, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan).

Iragarkiaren kodea: F0708086