I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
229/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Granjas Arriaga, S.L.k Arroitzeko udal mugapean sustatu duen zerri-gizendegiari ingurumen baimen integratua eman eta proiektu horrek ingurumenean duen eragina adierazten duena.
Instalazio hori kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeko I. eranskineko "30 kg-tik goitiko gizentzeko zerriendako 2.000 toki dituzten haztegiko hegaztien eta zerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak" deritzon 9.3.b) atalaren barruan dago. Hau dela eta, Ingurumen arloko baimen osatuaren araubidearen menpe dago, Ingurumen arloan informazioa hartzeko, parte-hartze publikorako eta laguntza juridikoa izateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legeak aldatu baitzuen.
Halaber, instalazio hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 16/2002 Foru Legeko 2B eranskineko "30 kg-tik goitiko gizentzeko zerriendako 2.000 toki dituzten haztegiko hegaztien eta zerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak" deritzon 9.1.c) atalaren barruan dago. Hau dela eta,ingurumen arloko baimen osatuaren araubidearen menpe egonen da.
Bestalde, instalazio hori Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen I eranskinean, e) ataleko 1. multzoaren barruan dago.
Espedientean izapide eta txosten egokiak egin dira, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legean ezarritakoari jarraikiz. Ingurumen arloko Baimen Osatua emateko prozeduraren barnean, egin dira maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak ingurumen ebaluazioaren arloan aurreikusten dituen jarduketak (lege horrek Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatu baitzuen).
Foru agindu honen IV. eranskinean egin den tramitazio administratiboaren laburpena dago. Ez da proiektuari buruzko alegaziorik aurkeztu jendaurrean egon den artean.
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Granjas Arriaga, S.L.k Arroizko udal mugapeko 8. poligonoan, 270. lurzatian sustatu duen zerri-gizendegiari Ingurumen baimen integratua ematea.
2. Instalazio proiektuari buruzko Ingurumenaren eraginaren adierazpena egitea, ingurumenaren aldetik proiektua bideragarria dela azalduz.
3. Lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea aipatu instalaziorako, 35/2002 Foru Legean, abenduaren 20koan, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoan ezarritakoari jarraikiz.
4. Jarduera ingurumen arloko baimen osatua eskatzeko oinarrizko proiektuan eta 488/05 (AAI) espediente administratiboko agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzei jarraituz garatzea eta betiere foru agindu honen II. eta III. eranskinetan aipatzen diren neurriak betez.
5. Ingurumen arloko baimen honek zortzi urteko indarraldia du. Indarraldia amaitu baino hamar hilabete lehenago, gutxienez, titularrak berriztapena eskatu beharko du, erregelamendu bidez ezarriko den administrazio prozedurari jarraikiz.
6. Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du funtsezko aldaketa den edo ez, ingurumena babesteko esku hartzeko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 11. artikuluan xedaturikoarekin bat.
7. Nafarroako Hondakin Toxiko eta Arriskugarrien Ekoizle Txikien Erregistroan ematen zaio izena, urriaren 13ko 312/1993 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. PP/1482/NA/2007 zenbakia izanen du. Hondakin arriskugarriak sortzen dituen jarduera A102 (3) da, zerri ustiategia, hondakin toxiko eta arriskugarriei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamenduko I. eranskineko 6. taularen arabera. Erregelamendu hori uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Ekoizten ahal diren hondakin arriskutsuak ingurumen arloko baimen osatu honen III. eranskinean ageri dira.
8. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
9. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
10. Ebazpen hau Granjas Arriaga S.L.ri, Arroizko Udalari, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko maiatzaren 10ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.
Oharra: Foru Agindu honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. mailan, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan).
Iragarkiaren kodea: F0708093