67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua araultzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko, 2007ko martxoaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua araultzen duen ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Etxarri Aranatzen, 2007ko apirilaren 2an._Lehendakaria Asun Razkin Razkin.

Iragarkiaren kodea: L0707172