II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IRUÑA
Udal Planeko aldaketa Iturrama-U.I. XVIIIko ZN-1ean eta (ARZ-4) Trinitarios-U.I. VII-ko GZA1en eta GZA2an. Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2007ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 19-ABR-07 (7/CU)
"Ikusita Udal Planeko aldaketaren dokumentua, Iturrama-U.I.XVIII-ko ZN-1ari eta (ARZ-4) Trinitarios-U.I.VII-ko GZA1ari eta GZA2ri buruzkoa, Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 70. artikuluetan xedatutakoarekin eta espedienteko txostenekin bat, honako hau erabaki da:
1._Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa, Iturrama-U.I.XVIII-ko ZN-1ari eta (ARZ-4) Trinitarios-U.I.VII-ko GZA1ari eta GZA2ri dagokiena.
2._Espedientea jendaurrera ateratzea, hala egon dadin hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkien bidez.
3._Dokumentua behin-behinekoz onetsi aurretik, lantalde prestatzaileak espedienteari lotutako testu bategina aurkeztu beharko du, 2007-04-4ko txosten teknikoan adierazitako kontuak zuzenduko dituena.
4._Informazio publikoa eta aipatu dokumentua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan esandako moduan.
5._Aipatu dokumentua Iruñerriko Mankomunitatera igortzea, dagokion txostena egin dezan, bidezko bada, 35/2002 Foru Legearen 70.5 artikuluan adierazi moduan.
6._Ebroko Ur Konfederaziora igortzea, txostena egin dezan bere eskumeneko arloan, bidezko bada".
Iruñean, 2007ko apirilaren 26an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0707220