67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FALTZES

Udal Planeko 10. aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2007ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, hasiera batez onestea erabaki zuen Faltzesko Udal Planeko 10. aldaketa puntualaren proiektua. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

1. Behin betiko onestea Faltzesko Udal Planeko 10. aldaketa puntualaren proiektua, honako hauek sustatzaile direla: Errai, S.L. (IFZ: B31224009; Pedro I.a, 19; Martzilla), Zadec Reformas y Decoración IFZ: B-50963925; Fita, 16-behegain eskuina; Zaragoza) eta María Angeles Ibarrola Jaime (IFZ: 15.793.499-C; Cruz plaza, 1-2. A; Faltzes). Cesar Fuertes Goñi eta Pedro J. Goñi Murugarren arkitektoek 2006ko abenduan prestatua da eta EHAEOk 2006/12/20an ikus-onetsia. 2. ordenantza partikularreko 2.3 artikuluko 4. atalari dagokio aldaketa: Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorreko G2 eta G2' eraikuntza multzoa, behe solairuko + 2ko eraikinen altuera 8,80 m-tik 9,50 m-ra igo baita, G3-G3' ordenantzako eraikinekin berdintzeko; behe solairu +1ekoen altuera, 6,50 m-koa, ontzat ematen da bai G2-G2'rako bai G3-G3'rako.

2. Behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentu osoaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabost eguneko epean behin betiko onespenetik aitzina.

Aditzera ematen da, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Faltzesen, 2007ko apirilaren 27an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0707137