II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ARAITZ
Araizko arau subsidiarioetako aldaketa, 56. artikuluko E hizkiko lurzoru urbanizaezinetako eraikuntzako jarduera eta erabilerei buruzkoa
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 15ean eman 70/2007 Foru Aginduaren bidez (2007ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, martxoaren 28an), behin betikoz onetsi zen Araizko arau subsidiarioetako 56. artikuluko 3 hizkia, lurzoru urbanizaezinetako eraikuntzako jarduera eta erabilerei buruzkoa, hori guztia Azkarateko Kontzejuak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz, artikulu aldatu osoa ematen da argitara. Hona hemen:
3. agiria._Hirigintzako arauak
V. kapitulua. Lurzoru urbanizaezinetako arautegia
56. artikulua. Eraikuntzaz kanpoko jarduerak eta erabilera:
E) hizkia. Bukaeran paragrafo bat erantsi da, honako hau:
"Azkarateko udal mugapean, hostozabalen espeziekin basoberriak landatu nahi badira, 100 metro utzi behar dira bederen ur hornidura eta argindarra, guttienez, duten eraikinetatik, edota hiri lurzorutik.
Koniferoen espeziekin basoberriak landatu nahi badira, 150 metro utzi behar dira bederen ur hornidura eta argindarra, guttienez, duten eraikinetatik, edota hiri lurzorutik.
Halako lurzatiak badira lehenagotik arboladia dutenak, edozein ezpezierekin basoberriak landatu nahi badira, 50 metro utzi behar dira bederen ur hornidura eta argindarra, guttienez, duten eraikinetatik, edota hiri lurzorutik. Lurzati bat arboladuna dela esaten denean, haren %50, guttienez, behar du arboladuna izan."
Araitzen, 2007ko apirilaren 23an._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.
Iragarkiaren kodea: L0706748