II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
FUNES
Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2007ko apirilaren 26an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Funesko arau subsidiarioak aldatzeko proiektua, eremu libre publikoaren edo bidearen erabilera ematen diena ukitutako lurzatiei, dauden eraikinak antolamendutik kanpo utzita. AGG Arquitectos-ek prestatu du proiektua 2007ko martxoaren 29an herriguneko espazioak hobetzearren eremu libreak sortuta. 0.1, 1.1, 1.2 eta 1.3 poligonoetako 0 eta 1 aldeak "A = PB+2PP+E hiri balioa babestu eta konserbatzeko eremua" edo "A = PB+2PP+E erreformatu eta zaharberritzeko eremua" hartzen ditu.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 80. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.
Funesen, 2007ko apirilaren 27an._Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L0707171