67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2007ko apirilaren 24ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, Sadar Energia, S.L.k sustatua. Las Canteruelas eta La Vistilla alderdietako hainbat lurzatiren (824.786,28 m²) kalifikazioa aldatzen da, "urbanizaezin-nekazaritzako produktibitate handikoa" izatetik "urbanizaezin gorde beharrekoa, natura aldetik ustiatzeko balioaren azpikategoriakoa" izatera, zilegi izanik planta fotovoltaiko bat ezartzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2007ko apirilaren 26an._Alkatea, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0707150