II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BARAÑAIN
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Barañaingo Kontseilu Sektorialaren antolaketa eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendua. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2007ko apirilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, legez ezarritako quoruma zuela, hasiera batean onestea erabaki zuen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Barañaingo Kontseilu Sektorialaren antolaketa eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.
325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta ofizialki argitaratuko da haren testua osorik, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.
Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.
Barañainen, 2007ko apirilaren 26an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0707144