67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2007ko martxoaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onestea erabaki zuen lur batzuen kalifikazioa aldatzea, Elizondoko katastroko 60. poligonoko 184. lurzatiko C eta F azpilurzatiak eta 60. poligonoko 186. lurzatiko A azpilurzatia oihangintzako lurzoru urbanizaezin izatetik nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin izatera, Baztango Udal Planaren barrenean definitzen baitira. Hori dela eta ireki da espedientea María Julia Carrica Ochandorena andreak eskaturik.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iduritzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2007ko apirilaren 23an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0707043