67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

143/2007 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen Ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, Andosillan 2. poligonoko 832. lurzatian B.T.an elektrizitate hargunerako. Rafael Gurpegui Alcalde jauna da sustatzailea.

2006ko urriaren 30ean Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumeneko eraginetarako baimena lortzeko eskaera, martxoaren 22ko Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean ezarritakoari jarraikiz.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak adostasun txostena eman dio proposamenari, Hiri Antolamendurako Udal Plana kontuan hartuta. Plana 1999az geroztik egon da indarrean eta lur hura nekazaritzako produktibitate handikotzat sailkatua denez, eman daiteke baimena proposatutako egiturarako. Bada udal hirigintzako adostasun txostena..

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Rafael Gurpegui Alcalde jaunari Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Andosillan 2. poligonoko 832. lurzatian B.T.an elektrizitatea eramateko.

Baimena ematearekin baldintza eta neurri zuzentzaile hauek bete beharko dira:

Aipatu linearen instalazioak baimendutako erabilpen bakarra sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioak ezarritakoa da. Bertan, berotegien automatizaziorako erabiliko dela azaltzen da.

_Proposatutako lineak Andosillako 2. poligonoko 828., 830., 831. eta 832. lurzatiak hornitu ahalko ditu soilik.

_Baimenak eskatutako energia elektrikoaren hornidura harguneak hartzen ditu, beti ere eskatzaileak sareak zeharkatzen dituen lurzatien titularren baimena badu, eskaerari erantsitako planoan adierazi bezala.

_Euskarriak herri bideen kanpoaldeko ertzetik 3 metro baino gehiagora jarri beharko dira (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikulua).

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari Andosillako Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 7an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0707560