67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

137/2007 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Sesman, Lodosa-Carcar 13'2 kVko aireko linea elektrikoaren bariantea paratzeko Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzekin. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k sustatu du proiektua.

2007ko urtarrilaren 23an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera, martxoaren 22ko Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean ezarritakoari jarraikiz. I).

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak adostasun txostena eman dio proposamenari, Sesmako Udal Plana kontuan hartuta. Plana 2002az geroztik egon da indarrean eta lur hura nekazaritzako produktibitate ertainekotzat sailkatua denez, alorrak eta basoberritze artifizialeko lurrak baitira, eman daiteke baimena proposatutako egiturarako. Udal hirigintza txostenarik ez dago.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Sesman, Lodosa-Carcar aireko linea elektrikoaren bariantea paratzeko, 13'2 kV-koa.

Baimena ematearekin baldintza eta neurri zuzentzaile hauek bete beharko dira:

_Sustatzaileak, beharrezkoa den obra lizentzia lortu baino lehen, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren baimena izan beharko du abelbideak hartzeko (T - 6 zeharbidea ), proposatutako linearen 174 m-ko luzeraren kanalizazioa dela eta, Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

_Zutoinak herri bideen kanpoaldeko ertzetik 3 metro baino gehiagora jarri beharko dira (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikulua).

_Herrigunearen ondoko ezpondaren zehar doan kanalizazioan okupazio eremua murriztuko da eta gurutzatzea landaredi gutxien dagoen zatitik eginen da

_Obrek ukitzen dituzte lurrak, alorrak ez direnak, lehen bezalatsu uzteko lehengoratu beharko dira.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari Sesmako Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 4an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0707494