I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
135/2007 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ukatzen da Vianako 11. poligonoko 168. eta 257. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko (100 kw-ko 80 instalazio), Solartia S.L.k sustatuta.
Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.
2006ko azaroaren 13an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan, ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emango duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.
Aurretik aipatutako martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoak, 25.2 artikuluan ezarri du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere jasoko duela, hirigintzako legediaren arabera hori ere eskatu behar den kasuetan.
Azaroaren 30eko 364/2006 Ebazpenaren bidez espedientea jendaurrean jarri zen, 2007ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 8an.
Jendaurreko aldian, "GURELUR, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural" elkarteak aurkeztutako alegazio bat jaso da. Bertan aipatu dute Ingurumen ukipenen azterlanean ez direla batere zehaztu animalia eta landare espezie berezien presentzia, proiektuak eragiten dituen lur mugimenduak eta itxiturak animalien mugimenduan zer eragin izanen duen.
Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proiektuaren kontrako txostena egin du, ondoko arrazoiengatik:
_Vianako Udal Planak lurzati horiek oihan lurzoru direla adierazten du.
_Soilik nekazaritzako emankortasun ertaineko lurzoruetan eta lurzoru generikoetan baimen daitezke lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko industriarako eraikuntza jarduerak.
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 24an emaniko 64/2006 Foru Aginduak, lurzoru urbanizaezinean eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko aintzat hartuko diren ingurumen eta hirigintza arloko irizpide eta baldintzak arautzen dituenak, 3. artikuluan ezartzen du ezin dela eguzki-instalaziorik jarri ingurumenaren aldetik balioa duten lurzoruetan, eta, aipatutako foru aginduaren xedapen iragankorraren arabera, "Ingurumen arloko balioa duten lurzoruen kategorian abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen aurreko planeamenduan oihan lurtzat hartzen zirenak ere sartzen dira, homologazioa egin gabe baitago oraindik".
Horren ondorioz, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ukatzea Vianako 11. poligonoko 168. eta 257. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko (100 kw-ko 80 instalazio), Solartia S.L.k sustatuta.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Vianako Udalari eta interesatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko maiatzaren 2an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0707368