67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

45/2007 FORU DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, Julio Pedro Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatu eta Pedro Burillo López jauna, Gizarte Kontseilu horretako kidea, kargu horrexetatik kentzen duena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak, bere artikulu bakarrean, ezartzen du errektoreak Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izan behar duela. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legeak ere, 4. artikuluko b) letran, ezartzen du Unibertsitateko errektoreak Gizarte Kontseiluko kide izan behar duela.

Bestetik, aipatu foru legearen 5. artikuluak dio Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez izendatuko dituela.

Hori horrela, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko maitzaren 21ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Pedro Burillo López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. artikulua. Julio Pedro Lafuente López jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 21ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0708603