67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1408/2007 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, industria, garraio eta energiaren eraldaketa sektoreetarako energiaren aurrezkiaren eta eraginkortasunaren arloko jarduketetarako dirulaguntzen 2007ko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak, 2007ko apirilaren 17an, lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten Nafarroan energiaren aurrezki eta eraginkortasunerako Estrategiaren 2005-2007 Ekintza Planean aurreikusitako jarduketak zehaztu eta abian jartzeko 2007ko ekitaldirako.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko maiatzaren 2ko Erabakiaren bidez, baimena eman dio Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiari, hitzarmen horren barruan, energiaren aurrezki eta eraginkortasunerako Estrategiaren (E4) 2005-2007 Ekintza Planean aurreikusitako jarduketak abian jartzeko. Konpromiso horiek dirulaguntzen deialdien bidez burutuko dira, hala nola, ebazpen honen xede den deialdiaren bidez. Horretarako, erabaki horren urte batzuetako gastu konpromiso bat baimendu zen, gehienez ere 1.221.351,15 eurokoa.

E4aren helburua da gure eraginkortasuna handitzea energiaren kontsumoan, gure energia sistema iraunkorragoa (ingurumenean eragin txikiagoa eta klima aldaketan ondorio gutxiago), lehiakorragoa (ondasunak eta zerbitzuak sortzeko energia gutxiago behar duelako) eta segurua (neurri handian kanpotik ekartzen ditugun baliabideekiko mendekotasuna murrizten duelako) izateko.

Testuinguru horretan energiaren arloko jarduketak egin nahi dira energiaren kontsumoa eta beraz intentsitate energetikoa (energia kontsumoaren eta barne produktu gordinaren arteko erlazioa) gutxitzeko. Jarduketa horiek zenbait neurritan zehazten dira, eta, dirulaguntzen deialdi honi dagokionez, neurriok industria, garraio eta energiaren eraldaketa (baterako sorkuntza) sektoreetara bideratzen dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

Ebatzi dut:

1. Industria, garraio eta energiaren eraldaketa sektoreetarako energiaren aurrezkiaren eta eraginkortasunaren arloko jarduketetarako dirulaguntzen 2007ko deialdia onestea. II. eranskinean zehazten dira.

2. Dirulaguntzak emateko arauak onestea. Arau horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. Ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 1.221.351,15 euroko gastua onestea, 2008ko gastuen aurrekontuetako kontusail hauen kontura (kontusail horiek 2007ko gastuen aurrekontuetako kontusailen baliokideak dira), honela banaturik:

810003-81140-4701-425202

Auditoretzak, diagnostikoak eta ikastaroak

204.500,00

810003-81140-7701-425200

Energiaren aurrezkian eta eraginkortasunean dirulaguntzak gauzatzen dituzten enpresendako transferentziak.

981.651,15

810003-81140-7800-425200

Energiaren aurrezki eta eraginkortasunerako jarduketak. EDAIrekiko hitzarmena.

35.200,00

GUZTIRA

1.221.351,15

Zenbateko horretatik, 1.121.651,15 euro azalpen zatian aipatzen den hitzarmenaren arabera EDAIk emandako funtsei dagozkie, dirulaguntzen deialdi honen xede diren sektore eta neurrietan taula honen arabera banatuko dira:

Industria

11

Energia auditoretzak

77.000,00

4.000,00

81.000,00

12

Energia eraginkortasunerako inbertsioak

800.000,00

20.000,00

820.000,00

Garraioa

22

Enpresendako garraio planak

70.000,00

16.500,00

86.500,00

24

Errepideko garraio ibilgailuen kudeaketa

108.400,00

45.200,00

153.600,00

Garraio ibilgailuen kudeaketaren auditoretzak

18.000,00

0,00

18.000,00

Ibilgailuak kudeatzeko sistemak ezartzea

90.400,00

45.200,00

135.600,00

28

Auto parkearen energia dibertsifikazioa

35.200,00

0,00

35.200,00

Energiaren eraldaketa

71

Baterako sorkuntzen bideragarritasun azterlanak

9.000,00

2.000,00

11.000,00

72

Baterako sorkuntzako energia auditoretzak

6.000,00

2.000,00

8.000,00

73

Industriatik kanpoko baterako sorkuntzarako dirulaguntza publikoak

16.051,15

10.000,00

26.051,15

GUZTIRA

1.121.651,15

99.700,00

1.221.351,15

Halaber, 2008ko ekitaldian kontusail horietan izaten ahal den dirua deialdian hasieran aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

Baliabide horiek kontusail batetik bestera pasatzen ahal dira, mota bakoitzeko eskaeren kopuruak hala eskatzen duenean.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra _ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen_, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzenduta, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 9an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

I. ERANSKINA

Industria, garraio eta energiaren eraldaketa sektoreetarako energiaren aurrezkiaren eta eraginkortasunaren arloko jarduketetarako dirulaguntzen 2007ko deialdiko arauak

1. araua._Xedea.

Dirulaguntza honen onura publikoko xedea da zerbitzu publikoen sektorean, industrian, garraioetan eta energiaren eraldaketan, zehazki, energiaren kontsumoa murriztea helburu duten inbertsio eta gastuak bultzatzea, Nafarroako Foru Komunitateko energiaren eraginkortasuna eta intentsitatea hobetzeko.

Horretarako, neurri hauek zehaztu dira (neurri horien ezaugarriak deialdiko II. eranskinean ageri dira):

Industria

11

Energia auditoretzak

12

Energia eraginkortasunerako inbertsioak

Garraioa

22

Enpresendako garraio planak

24

Errepideko garraio ibilgailuen kudeaketa

Garraio ibilgailuak kudeatzeko auditoretzak

Ibilgailuak kudeatzeko sistemak ezartzea

28

Auto parkearen energia dibertsifikazioa

Energiaren eraldaketa

71

Baterako sorkuntzarako bideragarritasun azterlanak

72

Energia auditoretzak baterako sorkuntzan

73

Industriatik kanpoko baterako sorkuntzarako laguntza publikoak

2. araua._Onuradunek bete beharreko baldintzak.

1. Honako hauek hartzen ahalko dituzte dirulaguntza hauek: Nafarroan bizi diren pertsona fisikoek, pertsona juridikoek, irabazi asmorik gabeko erakundeek, toki entitateek, jabe erkidegoek eta horiekin parekatzen diren guztiek.

Horretarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan aipatzen diren orotariko betebeharrak bete beharko dituzte. Hori erantzukizuneko aitorpen baten bidez frogatuko da. Entitate publikoak betebehar horietatik salbuetsiak daude.

2. Halaber, eskatzaileek deialdi honetan aipatzen den neurri bakoitzerako II. eranskinean ezartzen diren berariazko betebeharrak bete beharko dituzte.

3. araua._Dirulaguntzen kostuak eta laguntzen zenbatekoak.

1. Dirulaguntzen xede izanen dira II. eranskinean zehaztutako neurrietan adierazi eta aplikatzekoa den araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten inbertsio eta gastuak, Nafarroako Foru Komunitatean egindakoak.

BEZa dirulaguntzaren xede izan daitekeen kostutzat joko da, baldin eta onuradunak ezin badu berreskuratu. Horretarako, BEZa kostu kengarri gisa ez duten erakundeek hori frogatzen duten agirien kopia aurkeztuko dute. Hainbanaketa araubidean badaude, kostu hori kalkulatzeko oinarria izanen da dirulaguntza eman aurretik amaitu den azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketa. Kasu horretan, azken emaitza aurkeztu beharko dute haien betebehar fiskalen likidazioan.

Ez dira behin ere dirulaguntzen xede izanen:

_Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

_Leasing-aren bidez finantzaturik aktiboak erostea dirulaguntzen xede izaten ahalko da, baldin eta kontratua hasten denetik eragiketa osoaren BEZa aldez aurretik pagatzen bada eta, gainera, kontratu horretan, hau bukatzean aktiboa erosteko konpromiso irmoa agertzen bada.

_Oro har, argi eta garbi zehazten ez diren gastuak edo inbersioaren helburu energetikoak lortzeko xede zuzena ez dutenak. Betiere Nafarroako Gobernuko Industria eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea nagusituko da dudarik izanez gero.

2. Dirulaguntza jasotzen ahal duen inbertsioa edo gastua egiteko epea 2006ko azaroaren 18tik 2008ko abuztuaren 31 arte izanen da.

3. Laguntzen zenbatekoa, gehienez ere 200.000 eurokoa izanen dena, neurri bakoitzerako II. eranskinean zehazten dena izanen da.

4. araua._Eskaeren aurkezpena.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2007ko irailaren 15ean (biak barne) bukatuko da.

Eskabidea eta horri gehitu behar zaion dokumentazioa Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Eskabideak horretarako deialdi honen xede diren sektore eta neurri bakoitzarentzat ezarririko ereduaren arabera beteko dira. Ereduak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Erregistroan eta www.cfnavarra.es/industria/areas/energia/index.htm webguneko "Energiaren aurrezkiaren eta eraginkortasunaren arloko jarduketetarako laguntzak" izeneko atalean eskuratzen ahalko dira.

Eredu horietan, eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa zehazten da.

5. araua._Dirulaguntzak emateko irizpide objektiboak

Dirulaguntza emateko, eskaerak baloratzeko irizpideak deialdian zehazten den neurri bakoitzerako II. eranskinean ezartzen direnak dira.

6. araua._Dirulaguntza emateko ebazpena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Energia Atalak arau hauetan ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskundunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Salbuespen gisa, "Enpresendako garraio planak" eta "Errepideko garraio ibilgailuen kudeaketa" deritzen neurrien eskaerak Energia Atalak eta Garraioko Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak ebaluatuko dituzte batera.

Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiari dagokio. Ebazpena gehienez ere bost hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko du, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat joko da, administrazioaren isiltasunaren bidez.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak ez badira, zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, Administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

7. araua._Eginiko gastu eta ordainketen justifikazioa.

1. Dirulaguntzaren xedea bete eta gero, onuradunek egin dituzten gastuak eta ordainketak justifikatu beharko dituzte, 2008ko irailaren 7a baino lehen. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoari dagozkion fakturen fotokopiak eta ordaindutakoaren frogagiriak, aukeragarritzat jotzen den aurrekontuaren erdiari dagozkionak, gutxienez. Aurkeztutako ordainketek diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoa estaltzen ez badute, 2008ko abenduaren 31 baino lehen justifikatu beharko dira. Ordainketa osoa transferentzia bidez edo dirua bankuan sartuta egin beharko da, eta ez da eskudiruz egindako ordainketarik onartuko.

Salbuespenez, dirulaguntzaren onuraduna toki entitate bat baldin bada (Udala edo kontzejua), behin-behineko ordainketaren frogagiri gisa onartuko dira honako hauek: diruz lagundutako inbertsioa edo gastua jaso izanaren agiria, inbertsio edo gastu hori ordaindu izanari buruzko ebazpena, edo alkate udalburuaren edo udal edo kontzejuko idazkariaren erantzukizuneko aitorpena. Kasu horietan, onuradunak diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoaren frogagirien fotokopiak aurkeztu beharko ditu, 2008ko abenduaren 31 baino lehen.

Leasing-aren finantzaketaren bidez aktiboak erosiz gero, kontratuaren eta kuotak eragiketa hasi zenetik 2008ko abuztuaren 31 arte pagatu direla frogatzen duten banku-agiri guztien fotokopiak aurkeztu beharko dira. Gainera, leasing-a bukatzean, beste banku-agirien fotokopiak aurkeztu beharko dira.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

c) Dirulaguntzaren xede den gastua 30.000 eurotik gorakoa bada obra bakoitzerako edo 12.000 eurotik gorakoa hornidura edo laguntzarako, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela. Horretarako, eskaturiko eskaintzak aurkeztu eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman beharko ditu.

Onuradunak ez du aurreko lerroaldekoa bete beharko, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo emaile ez daudenean.

Kontu horiek denak onuradunaren erantzukizuneko aitorpen baten bidez frogatuko dira.

2. Ezarririko epean hala justifikatu ezik dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

8. araua._Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena.

Egiaztagiriak azterturik, Energia Atalak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, eskatzaileak transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (jatorrizkoa) igorri beharko du Nafarroako Gobernuko Diruzaintzara (Paulino Caballero k., 50, 31004 Iruña). Inprimakia Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es) eskuratzen ahal da.

9. araua._Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza hartzen dutenek arian eduki beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren instalazioak, gutxienez ere bost urtez, instalazioa abian jarri zenetik hasita.

Halaber, onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala egiaztatzeko, eskabidean, eskatzaileari jakinarazten zaio baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak dirulaguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

2. Dirulaguntza emateko ebazpenean, arau hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharrak bete ezik, onarturiko dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege hartako 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharrak hein batean bete ezik, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehaztuko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuliko.

Emandako dirulaguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskaeretarako erabiltzen ahalko dira.

10. araua._Dirulaguntzen bateragarritasuna eta "de minimis" izaera

1. Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren, beste administrazio publiko batzuen, beste entitate publiko edo pribatuen edo Espainiako edo atzerriko partikularren laguntzekin, baina bateraezina da ICO-IDAE 2005 finantzazio lerroarekin, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioetarako inbertsioetarako dirulaguntzekin eta Nafarroako Gobernuaren energiaren aurrezkiaren eta eraginkortasunaren arloko jarduketetarako 2006ko dirulaguntzekin.

2. Deialdiko dirulaguntzak, toki entitateei edo partikularrei ematen zaizkienak izan ezik, "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean eman 1998/2006 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emaniko "de minimis" laguntza osoa, hiru zergaldiko edozein denboralditan, gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da, edo 100.000 eurokoa errepide bidezko garraioko sektorean diharduten enpresendako, edo 3.000 eurokoa EE Tratatuaren I. eranskineko zerrendan ageri diren nekazaritzako produktuen lehen ekoizpenean diharduten enpresendako. Zerrenda hori deialdi honen III. eranskinean dago.

Horretarako, onuradunak behartuta daude kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako "de minimis" laguntzak adieraztera, eskaerak aurkezten dituztenean.

11. araua._Arauen aurkako errekurtsoa.

Arau hauen kontra interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

12. araua._Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Energia Atalak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, ondokoak zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

II. ERANSKINA

Deialdi honen xede diren neurrien azalpena

INDUSTRIA SEKTOREA

Neurriaren kodea: 11. Energia auditoretzak.

1. Helburua:

_Industria enpresen energia aurrezteko gaitasuna zehaztea

_Erraztasunak ematea energiaren aurrezkian eta eraginkortasunean inbertitzeko erabakiak hartzeko.

2. Azalpena.

Neurri honen xedea energia auditoretzak sustatzea industria sektoreetan.

Energia auditoretza da ekoizpen prozesua aztertzen duen aholkularitza lan bat (hura osatzen duten instalazioak barne), energiaren kontsumoa gutxitzeko neurriak proposatzen dituena. Energia auditoretzaren gutxieneko edukia 7. puntuan zehazten denarekin bat etorriko da.

Dirulaguntzaren xede diren energia auditoretza bai orotarikoa, bai ekoizpen lineena, banakako sistema osagarriena, mantentzekoena eta eragiketetakoena. Auditoretza horrek termografiak biltzen ahalko ditu.

3. Onuradunak.

Manufakturen industria sektoreko jarduera adar bakoitzeko enpresak, energiaren eraldaketa sektorea osatzen duten jardueren adarrekoak (birfindegiak eta argindarra sortzekoak).

4. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Auditoretzaren kostuaren %75, gehienez ere, muga hauekin:

> 20.000

17.500

> 4.000-20.000

12.500

< 4.000

7.500

Dirulaguntzaren gehieneko balio garbia zehaztu ahal izateko, eskatzaileak, laguntzen eskabidean, zehaztu beharko du urte osoko bukaerako energia kontsumoa ptb-etan (petrolioaren tona baliokideetan) adierazi beharko dute.

5. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 7. arauan zehaztutakoaz gain, auditoretza txostenaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

6. Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

1. Energia kontsumoko sektore intentsibo batean egotea: gehienez 10 puntu.

_Paper orea, papera, kartoia eta manipulatuak (21).

_Zementuak, kareak eta igeltsuak (265).

_Beira eta beirakiak egitea (261).

_Ibilgailuak eta bestelako garraiobideak egitea (34).

_Industria kimikoa (24).

_Metalgintza (27).

_Elikagiak, edariak eta tabakoa (15,16).

2. Enpresaren tamaina (zenbat eta txikiagoa gero eta balorazio handiagoa): gehienez 10 puntu.

3. Ekoizpen zentroa abian jarri zeneko urtea: gehienez 15 puntu.

4. Dirulaguntza publikoen aurreko deialdietan Nafarroako Gobernuari energia auditoretzak egiteko laguntzak eskatu izana: gehienez 15 puntu.

7. Energia auditoretzaren gutxieneko edukia.

Finkagunearen orotariko datuak

.Zentroaren identifikazioa

_Enpresaren izena

_Zentroaren helbidea

_CNAE

.Finkagunearen datuak

_Funtzionamendu araubidea (zenbat ordu egunean, zenbat egun astean, zenbat ordu urtean)

_Kostuen egitura.

.Finkagunearen ekoizpenari buruzko datuak.

_Erabiliriko lehengai nagusiak. Izena eta urteko kopurua.

_Lorturiko produktu nagusiak. Izena eta urteko kopurua.

Zentroaren azterketa energetikoa

.Urteko kontsumoa eta energiaren kontsumoaren banaketa

_Energia elektrikoaren urteko kontsumoa, konparatua eta bertan ekoitzia.

_Energia termikoaren urteko kontsumoa eta erregai erabiliak.

_Urteko kontsumo termikoa eta elektrikoa eragiketako.

_Energia kontsumitzen duten tresna nagusien urteko kontsumo termiko eta elektrikoa.

_Urteko kontsumo termikoa eta elektrikoa eragiketa laguntzaileetan.

_Bertan ekoitziriko energia elektrikoa. Erregai eskuratuak eta orotariko fluido termikoen ezaugarriak.

.Berariazko kontsumoak eta kostu energetikoak.

_Berariazko kontsumo termikoa (kWh/unitatea) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh/unitatea), ekoitziriko produktu bakoitzean.

_Berariazko kontsumo termikoa (kWh unitateko) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh unitateko) eragiketa bakoitzean.

_Energia kontsumitzen duten tresna nagusien berariazko kontsumo termikoa (kWh unitateko) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh unitateko).

_Energia termikoaren kostuak energiaren iturriko eta energia elektrikoaren kostua.

Auditoretza energetikoan atzematen diren neurriak

1._Neurriaren definizioa.

2._Energia termiko eta elektrikoaren aurrezkia energiari eta berariazko kontsumoari dagokienez.

3._Kostu energiaren aurrezkia.

4._Bestelako aurrezki eta hobekuntzak.

5._Hobekuntzei loturiko inbertsioak.

6._Proposaturiko neurria burutzeko epea.

7._Neurriaren errepikagarritasuna. Balizko merkatua.

Oharra: energiaren kontsumoak bukaerako energia energetikoaren kontsumoei dagozkie. Lehen mailako energia erabili nahi izanez gero, bukaerako energiari eta lehen mailako energiari dagokienez emanen dira.

Neurriaren kodea: 12. Energia inbertsioetarako inbertsioak

1. Helburua.

Industria sektorean energia eraginkotasunerako inbertsioen bideragarritasun ekonomikoa erraztea.

2. Azalpena.

Neurri honen helburua da energia kontsumitzen duten ekipo eta instalazioak kendu eta haien ordez eraginkortasun handiko teknologiak edo eskura dagoen teknologia darabiltzaten ekipo eta instalazioak ezartzea, energiaren kontsumoa gutxitzeko.

3. Onuradunak.

Manufakturen industria sektoreko jarduera adar bakoitzeko enpresak, energiaren eraldaketa sektorea osatzen duten jardueren adarrekoak (birfindegiak eta argindarra sortzekoak).

Enpresa batek elkarri loturik ez dauden inbertsio proiektuak egiteko laguntza eskatu nahi nahi badu, inbertsio proiektu adina eskabide aurkeztu beharko ditu.

4. Dirulaguntzaren xede izan daitekeen kostua.

Ekoizpen prozesuan energia eraldatu edo kontsumitzen duten ekipo, instalazio eta sistemetan edo hori osatzen duten sistema edo instalazioetan eginiko inbertsioak, loturiko ingeniaritza proiektuak, ekipoak ezartzeko obra zibilak eta muntatu eta abiaraztekoak barne.

5. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Enpresaren tamainaren arabera, laguntzen mugak honako hauek izanen dira:

Enpresaren tamaina/Gehieneko dirulaguntza portzentajea (euroetan):

Handia/%12,5

Ertaina/%15

Txikia/%17,5

Mikroenpresa/%20

6. Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

1. Energia kontsumoko sektore intentsibo batean egotea: gehienez 5 puntu.

_paper orea, papera, kartoia eta manipulatuak (21).

_zementuak, kareak eta igeltsuak (265).

_beira eta beirakiak egitea (261).

_ibilgailuak eta bestelako garraiobideak egitea (34).

_industria kimikoa (24)

_metalgintza (27)

_elikagiak, edariak eta tabakoa (15,16)

2. Enpresaren tamaina (zenbat eta txikiagoa gero eta balorazio handiagoa): gehienez 10 puntu.

3. Aldatu edo ordeztu beharreko ekipoa edo instalazioa abian jarri zeneko urtea: gehienez 10 puntu.

4. Dirulaguntza publikoen aurreko deialdietan Nafarroako Gobernuari energia auditoretzak egiteko laguntzak eskatzea edo eskatu izana: gehienez 5 puntu.

5. Inbertsio proiektuaren balorazio teknikoa: gehienez 20 puntu.

GARRAIO SEKTOREA

Neurriaren kodea: 22. Enpresendako garraio planak.

1. Helburua.

Langileak beren lanpostuetara joateko moduan eragitea, garraiobiderik eraginkorrenak erabil ditzaten, hala nola, garraio kolektiboa edo okupazio handiko ibilgailuak, okupazio txikiko ibilgailu pribatuen erabileraren kaltetan.

2. Azalpena.

Neurri hori bi ekintza motaren bidez garatzen ahal da:

.Enpresendako garraio planak.

Jarduera arlo bereko edo industrialde bereko enpresa-multzo batendako garraio plana mugikortasun azterlan integratua da, lanpostuetara joateko jarduketa batzuk sustatu eta modu batzuk aldatzen dituztenak, okupazio gutxiko ibilgailu pribatuen erabilera gutxitu eta energia gutxiago kontsumitzen duten garraiobideen erabilera gehitzen dutenak (garraio kolektiboena edo okupazio handiko ibilgailuena).

.Proiektu-pilotuak.

Ekintza pilotuak, gutxi dirautenak (sei hilabete gehienez), enpresetan edo industrialdetan garraio planak abian jartzeko (bizikletak alokatzeko edo autoak partekatzeko sistemak, adibidez).

Enpresa-multzo eskatzaileek, dirulaguntza hartzen badute, laguntza teknikoko kontratazio bat egin beharko dute garraio plana prestatzeko edo proiektu-pilotuak abian jartzeko, Energia Atalak eta Garraioko Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak lagundurik.

Laguntza teknikoko kontrataziorako zehaztapen teknikoen orotariko eredu bat eta garraio planetarako gida metodologiko bat jarriko dira eskatzaileen eskura, EDAIk banatuak.

Kontratazio hori 2007ko abenduaren 15a baino lehen egin beharko da eta garraio plana edo proiektu-pilotua 2008ko abuztuaren 31 baino lehen prestatu, aurkeztu (edo, proiektu-pilotua bukatu) eta pagatu beharko dira.

3. Onuradunak.

Mugikortasun arazoak partekatzen dituzten enpresa-multzoak, guztira 200 langile baino gehiago biltzen badituzte. Kontuan hartuko diren langileak 2006ko abenduaren 31n Gizarte Segurantzan izena emanak daudenak izanen dira (autonomoak izanez gero, enpresaburuak gehiturik) eta enpresa bakoitzean zehaztuko dira, laguntza eskatzearekin batera erantzukizuneko aitorpenaren bidez.

Eskaeran parte hartzen duen enpresa bakoitzaren legezko ordezkariek haien ordezkari bat izendatuko dute laguntza eskabidean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrean aritzeko.

Halaber, langileek enpresendako garraio planetan parte hartzea garrantzitsua denez, eskabideak enpresa-multzo eskatzaileko langileen ordezkarien oniritzia beharko du (delegatuarena edo enpresa batzordearena).

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Laguntzak eskatzeko inprimakiaz eta bertan aipatzen diren agiriez gain, aukeran edo elkarren osagarri, honako hauek aurkeztu beharko dira:

.Beharra azaltzen duen memoria, burutu beharreko jarduketaren plangintza eta azalpena.

.Aholkularien eskaintzak garraio planak edo proiektu-pilotuak egiteko.

.Garraio planaren edo proiektu-pilotuaren ondoriozko mugikortasun jarduketei ekiteko konpromisoa, jarduketak teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direnean.

5. Dirulaguntzaren zenbatekoa eta banaketa.

Enpresa-multzo eskatzailean guztira aritzen diren langileen arabera, garraio planak kontratatzeko gehieneko aurrekontu hauek ezartzen dira:

Langileak, guztira/Garraio planaren gehieneko kostua (euroetan)

200 - 1.000 / 30.000

1.001 - 5.000 / 40.000

5.000tik gora / 50.000

Proiektu-pilotuetarako, gehieneko kostua 120.000 eurokoa izanen da. Obra zibileko azpiegitura kostuak ez dira finantzatuko.

Garraio planaren edo pilotu-proiektuaren kostuaren %75ekoa izanen da dirulaguntza. Portzentaje horretatik, %60 arte EDAIk emandako funtsei egokituko zaie eta %15 arte Nafarroako Foru Komunitateak emandakoei. Gainerako kostua enpresa-multzoak hartuko du bere gain.

Dirulaguntza multzoko enpresa bakoitzari langile kopuruarekiko proportzioan banatuko zaio (3. puntuan adierazi denaren arabera).

6. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 7. arauan zehaztutakoaz gain, enpresendako garraio planaren edo proiektu-pilotuaren emaitzen txostenaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Plan edo txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

7. Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

1. Enpresa-multzoko langile kopurua: gehienez 20 puntu.

2. Industrialdeko eta ukituriko herrietako mugikortasun arazoak: gehienez 10 puntu.

3. Eskaerarekin batera aurkeztutako memoriaren/eskaintzaren balorazio teknikoa: gehienez 20 puntu.

Neurriaren kodea: 24. Errepideko garraio ibilgailuen kudeaketa

1. Helburua.

Errepide bidezko salgai eta jende ibilgailuen kudeaketa hobetzea, energia kontsumoa gutxitzeko garraiatzen den bidaiariko edo tonako.

2. Azalpena.

Neurri hori bi ekintza motaren bidez garatzen ahal da:

.Garraio ibilgailuak kudeatzeko auditoretzak

Ibilgailuen kudeaketa integrala hobetzeko azterlanak, energiarena kontsumoa (erregaiena) gutxitu eta lehiakortasuna handitzeko.

Auditoretzak, gutxienez, kontu hauek bilduko ditu: ibilbideen kudeaketa, zamen kudeaketa, erregaien kudeaketa, teknologia telematiko berriak, ibilgailuen eta zerbitzuen arteko egokitasuna, gidarien eta kudeatzaileen prestakuntza.

.Informazio eta komunikazio teknologien erabileran oinarrituriko ibilgailuak kudeatzeko sistemak ezartzea, honetarako adibidez:

_Ibilbideak denbora errealean planifikatu eta kudeatzeko

_erregaiak kudeatzeko

_zama-lanak kudeatzeko

3. Onuradunak.

Errepide bidezko salgai edo bidaiari garraioko enpresa publiko edo pribatuak.

Kontuan hartzen den tamaina 3.500 kilogramotik gorako PMA ibilgailuen kopurua, 2006ko abenduaren 31koa, eta enpresa bakoitzak eskabidean zehaztuko du, erantzukizuneko aitorpen baten bidez.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Laguntzak eskatzeko inprimakiaz eta bertan aipatzen diren agiriez gain, aukeran edo elkarren osagarri, honako hauek aurkeztu beharko dira:

.Beharra azaltzen duen memoria, burutu beharreko jarduketaren plangintza eta azalpena.

.Auditoretza egiteko edo ibilgailuak kudeatzeko sistema ezartzeko aholkularien eskaintzak.

5. Dirulaguntzaren zenbatekoa eta banaketa.

.Garraio ibilgailuak kudeatzeko auditoretzak

Auditoretzaren kostuaren %70, 21.000 euro bitarte.

.Ibilgailuak kudeatzeko sistemak ezartzea

Dirulaguntzaren xede den aurrekontuaren kostuaren %60, 21.000 euro bitarte. Portzentaje horretatik, %40 arte EDAIk emandako funtsei egokituko zaie eta %20 arte Nafarroako Gobernuak emandakoei.

6. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 7. arauan zehaztutakoaz gain, ibilgailuak kudeatzeko auditoretzetan auditoretzaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

7. Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

1. Ibilgailu kopurua: gehienez 15 puntu.

2. Enpresaren tamaina (zenbat eta txikiagoa gero eta balorazio handiagoa): gehienez 15 puntu.

3. Eskabidearekin batera aurkeztutako memoriaren/eskaintzaren balorazio teknikoa: gehienez 20 puntu.

Neurriaren kodea: 28. Auto parkearen energia dibertsifikazioa

1. Helburua.

Auto parkea modernizatzea, auto berrien energia eragin handiak sorturiko abantailak aprobetxatzeko.

2. Azalpena.

Neurriaren helburuak:

_Propultsio elektriko autoak erostea, baterietatik abiatuak, propultsio hibridokoak (baterien bidezko %100eko trakzio elektrikoaren gaitasuna badute), erregai pilekin, edo gas naturalarekin, petrolio gas likidotuekin (GLPekin) edo hidrogenoarekin elikatuak, eta 140 g-tik beherako CO2 aireratzeak/Km badituzte.

_Autoak eraldatzea, GLPekin elikatu ahal izateko.

_Gas natural, GLP edo hidrogeno hornitegiak (kargatu edo betetzeko) ezartzea, erabiltzaile guztiendako.

Leasing, renting edo antzeko tresna finantzarioen bidez ibilgailuak erosteagatik ez da dirulaguntzarik emanen, ez eta ibilgailu erabiliak erosteko ere.

3. Onuradunak.

Pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak.

4. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Egin beharreko jarduera edo inbertsioaren arabera laguntzek muga hauek izanen dituzte:

Propultsio elektrikoko autoak, hidrogenoaren bidezkoak (bi erregai edo gehiagoko autoak barne) edo erregai pilen bidezkoak erostea

6.000

Propultsio hibridoko autoak erostea, baterien bidezko %100eko trakzio elektrikoaren gaitasuna badute

2.000

Gas naturalarekin edo GLPekin elikatzen diren autoak erostea, bi erregai edo gehiagoko autoak barne.

2.000

Autoak eraldatzea, GLPekin elikatu ahal izateko.

450

GLP hornitegiak

10.000 / inbertsioaren %10

Gas naturalaren hornitegiak

25.000 / inbertsioaren %10

Hidrogeno hornitegiak

31.200 / inbertsioaren %20

5. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 7. arauan zehazten denaz gain, autoak erosiz gero, matrikulazioaren gaineko zergaren ordainagiria eta ibilgailuaren ezaugarri teknikoen fitxa aurkeztu beharko dira.

6. Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

1. Hidrogeno hornitegia: gehienez 15 puntu.

2. Gas naturalaren edo GLP hornitegia: 10 puntu gehienez erregai mota bakoitzeko.

3. Zehazten diren hiru erregaiak dauzkan hornitegia: gehienez 25 puntu.

4. Propultsio elektrikoko autoak, hidrogenoaren bidezkoak (bi erregai edo gehiagoko autoak barne) edo erregai pilen bidezkoak erostea: gehienez 9 puntu.

5. Popultsio hibridoko autoak erostea (baterien bidezko %100eko trakzio elektrikoaren gaitasuna badute), Gas naturalarekin edo GLPekin elikatzen diren autoak erostea, bi erregai edo gehiago autoak barne, edo autoak eraldatzea, GLPekin elikatu ahal izateko: gehienez 5 puntu.

6. Eskaera aurkezteko hurrenkera: gehienez 25 puntu.

Energiaren eraldaketa sektorea.

Neurriaren kodea: 71. Baterako sorkuntzetarako bideragarritasun azterlanak.

1. Helburua.

Espainiako eraginkortasun handiko baterako sorkuntzarako gaitasun berriaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzea, industria, zerbitzu eta hondakinen tratamenduko sektorearen kokagune berriak identifikatuz eta bertan ikerlanak eginez. Horietan, bero erabilgarriaren eskari bat egoteak bide eman behar du teknologia hori eraginkortasun handiko baterako sorkuntzari buruzko 08/2004/EE Zuzentarauan azaltzen diren irizpideen arabera aplikatzeko.

2. Azalpena.

Bideragarritasun azterlanak, baterako sorkuntza planta berriak sustatzekoak, konponbiderik eta diseinu teknikorik zuzenenak zehaztuzko dituztenak, aztertzen den kokagune bakoitzeko bero erabilgarritasunaren eskarietatik abiaturik.

Azterlan horrek instalatzen ahal den potentzia elektriko eta termikoa zehaztu beharko luke eta lehen energiaren aurrezkia kalkulatu, gaur egungo egoerako energia kontsumoa eta baterako sorkuntzarekin aurreikusten dena alderatuz, zuzentarau hartan zehazten diren erreferentzia balioekin bat. Energia batera sortzeko planta berriak garatu behar direneko esparruko eta tokietatako bideragarritasun ekonomikoaren azerketa batekin osatuko da.

3. Onuradunak.

Industria, zerbitzu eta industrietako hondakinen tratamenduko sektoreetako enpresak.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Laguntzak eskatzeko inprimakiaz eta bertan zehazten diren agiriez gain, bideragarritasun azterlana egiteko aholkularien eskaintzak aurkeztu beharko dira, arloko aholkulari lantaldearen kualifikazioa eta esperientzia barne.

5. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Bideragarritasun azterlanaren kostuaren %75 edo 11.000 euro.

6. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 7. arauan zehaztutakoaz gain, bideragarritasun azterlanaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

7. Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

1. Enpresaren tamaina (zenbat eta txikiagoa gero eta balorazio handiagoa): gehienez 10 puntu.

2. Eskaintzaren eta aholkulari lantaldearen balorazio teknikoa: gehienez 40 puntu.

Neurriaren kodea: 72. Energia auditoretzak baterako sorkuntzarako instalazioetan

1. Helburua.

Gaur egun, Nafarroako Foru Komunitatean baterako sorkuntzarako instalazio dexente daude, gaur bezalakoa ez beste legezko esparruen arabera diseinatuak eta, beraz, eraginkortasun handiko baterako sorkuntzari buruzko 08/2004/EE Zuzentarauan ezartzen diren irizpideak gabe.

Neurriaren xedea Nafarroako baterako sorkuntzarako gaitasuna ebaluatzea da, jardunean ari diren baterako sorkuntzarako zentraletan energia auditoretza edo azterlanak eginez, haien diseinutik eta haien potentziatik etekin gehien ateratzeko, gaur egungo teknologia, funtzionamendu baldintza eta legezko esparruekin.

2. Azalpena.

Baterako sorkuntzarako planten energia eraginkortasuna hobetzeko, gaur egun ase behar diren eskaintza termikoetara hobeki egokitzeko haien potentzia birdiseinatzeko eta teknologia berriak turbinetan eta motorretan aplikatzeko energia auditoretzak, hori dena apikatzeko den legezko esparru berriaren barruan, zuzentarauaren transposiziotik abiaturik.

Azterlan horrek instalatzen ahal den potentzia elektriko eta termikoa zehaztu beharko luke eta lehen energiaren aurrezkia kalkulatu, gaur egungo egoerako energia kontsumoa eta baterako sorkuntzarekin aurreikusten dena alderatuz, zuzentarau hartan zehazten diren erreferentzia balioekin bat. Energia batera sortzeko planta berriak garatu behar direneko esparruko eta tokietatako bideragarritasun ekonomikoaren azerketa batekin osatuko da.

3. Onuradunak.

Industria, zerbitzu eta industrietako hondakinen tratamenduko sektoreetako enpresak.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Laguntzak eskatzeko inprimakiaz eta bertan zehazten diren agiriez gain, bideragarritasun azterlana egiteko aholkularien eskaintzak aurkeztu beharko dira, arloko aholkulari lantaldearen kualifikazioa eta esperientzia barne.

5. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Bideragarritasun azterlanaren kostuaren %75 edo 9.000 euro.

6. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 7. arauan zehaztutakoaz gain, bideragarritasun azterlanaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

7. Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

1. Enpresaren tamaina (zenbat eta txikiagoa gero eta balorazio handiagoa): gehienez 10 puntu.

2. Auditoretzaren xede diren baterako sorkuntzarako instalazioak abian jartzeko urtea: gehienez 20 puntu.

3. Eskaintzaren eta aholkulari lantaldearen balorazio teknikoa: gehienez 20 puntu.

Neurriaren kodea: 73. Industriatik kanpoko sorkuntzarako laguntza publikoak

1. Helburua.

Nafarroako Foru Komunitateko baterako sorkuntzaren gaitasuna hobetzea, eraginkortasun handiko baterako sorkuntzak sostengatuz (eraginkortasun handiko baterako sorkuntzari buruzko 08/2004/EE zuzentarauan arautzen diren irizpideei jarraituz), teknologia horrek eragin gutxien duen sektoreetan, hirugarren sektorean, alegia.

2. Azalpena.

Neurri honen helburua hirugarren eta industria kanpoko sektorean eraginkortasun handiko baterako sorkuntzarako planta berrien eraikuntza sustatzea, lehen energiaren aurrezkiaren eta CO2 aireratzeen arloetan onura garrantzitsuengatik.

Kostu hauek izanen dira finantzatzekoak: aktibo finko berriak (ekipoak, sistemak eta ingeniaritza proiektuak) eraginkortasun handiko baterako sorkuntzarako plantetan, haien potentzia kontuan hartu gabe, 500 kW bitarteko sorkuntza txikietan, gas naturala edo gasolioa erabiltzen badute erregaitako, industriatik kanpoko sektoreetan (hirugarren sektorean, zerbitzuetan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, minden tratamenduan izan ezik), hotz sistemak barne, horrelakorik baldin bada. Loturiko obra zibilak ere finantzatzen ahalko dira, inbertsioaren kostu osoaren %10 bitarte.

3. Onuradunak.

Hirugarren sektoreko, zerbitzu sektoreko eta nekazaritza eta abeltzaintzako pertsona juridikoak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, toki entitateek, jabe erkidegoak eta horiekin parekatzen diren guztiak (minden tratamendukoak izan ezik).

4. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren xede den aurrekontuaren %10 edo 150.000 euro.

5. Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

1. Enpresaren tamaina (zenbat eta txikiagoa gero eta balorazio handiagoa): gehienez 10 puntu.

2. Lehen energiaren aurrezkia gaur egungo egoerako energia kontsumoa eta baterako sorkuntzarekin aurreikusten dena alderatuz kalkulatuko dena, eraginkortasun handiko baterako sorkuntzari buruzko 08/2004/EE zuzentarauan zehazten diren erreferentzia balioekin bat: gehienez 20 puntu.

3. Baterako sorkuntzarako plantarako proiektuaren balorazio teknikoa: gehienez 20 puntu.

III. ERANSKINA

TCEaren I. eranskinean ageri diren produktuak

_Animalia biziak

_Jaten ahal diren haragi eta hondarrak

_Arrain, krustazeo eta moluskuak

_Esnea eta esnekiak; hegaztien arrautzak; ezti naturala

_Animalien tripaki, maskuri eta urdailak (arrainenak ez direnak), osorik edo zatika

_Bestelako partidetan sartu edo azaldu ez diren animalien produktuak, 1. edo 3. kapituluko animalia hilak, gizakiak jateko balio ez dutenak

_Landare biziak eta lorezaintzako produktuak

_Lekaleak, landareak, elikadurarako sustrai eta tuberkuluak

_Jaten ahal diren fruituak, zitrikoen eta meloien azalak

_Kafea, tea eta espeziak, matea izan ezik

_Zerealak

_Produktu xehetuak; malta; almidoi eta fekulak; glutena; inulina

_Olio hazi eta fruituok, bestelako haziak eta fruituak, industria landareak, sendabelarrak; lastoak eta bazkak

_Pektina

_Gantza, zerriaren beste koipe batzuk, etxeko hegaztien gantzak, prentsatuak edo urtuak

_Behi, ardi eta ahuntz azienden gantza, bere horretan edo urtua, "lehen urinak" izeneko gantzak ere barne

_Eguzki estearina; oleoestearina; zerri gantzaren koipea eta emultsionatu gabeko oleomargarina, nahasi gabe eta prestatu gabe

_Arrain gantza eta koipeak eta itsasoko ugaztunenak, baita finduak ere

_Landare olioak, finkoak, bigunak edo zehatzak, landu gabeak, purifikatuak edo finduak

_Animalien edo landareen gantz edo olio hidrogenatuak, baita finduak ere, baina ondoko prestaketarik gabeak

_Margarina, zerri gantzaren suzedaneoak eta bestelako elikadura-koipe prestatuak

_Gantz gorputzak edo animalien edo landareen argizariak tratatzetik heldu diren hondakinak

_Haragi, arrain, krustazeo eta moluskuen prestakinak

_Erremolatxaren eta kainaberaren azukreak, egoera solidoan

_Bestelako azukreak, xarabeak, eztiaren suzedaneoak, baita ezti naturalarekin nahasitakoak ere, azukre eta melaza karamelizatuak

_Melazak, baita dekoloratuak ere

_Azukre, xarabe eta melaza aromatizatuak edo koloratzaileak emanak (baita azukrea bainillarekin edo bainillinarekin), azukrea edozein portzentajetan duten fruta zukuak izan ezik

_Kakaoa aletan, osorik edo puskatan, gordin edo errea

_Kakaoaren azala, mintza, geruzak eta hondarrak

_Egoskarien, barazkien, fruten eta beste landare batzuen edo beste landare zati batzuen prestakinak

_Mahatsaren muztioa hein batean irakina, baita "itzalia" ere alkohola erabili gabe

_Mahatsen ardoak, mahatsaren muztio "itzalia" alkoholarekin (baita mistelak ere)

_Sagardoa, udare-ardoa, ezti-ura eta beste edari irakin batzuk

_Alkohol etiliko desnaturalizatua edo desnaturalizatu gabea, edozein graduaziotakoa, Hitzarmenaren I. eranskinean zerrendatutako nekazaritzako produktuekin egina. Bazterturik daude: pattarrak, likorrak eta gainerako edari espirituosoak, edariak egiteko alkoholaren prestakin konposatuak ("estraktu kontzentratuak" izenekoak)

_Ozpina eta jaten ahal diren suzedaneoak

_Elikadura industrietako hondarrak eta zaborrak; animaliendako janari prestatuak

_Tabakoa hostoetan edo landu gabe; tabakoaren hondarrak

_Kortxo natural landugabea eta kortxoaren hondarrak, kortxo xehetua, pikorretan edo hauts bihurtua

_Liho landugabea (liho uzta), enriatua, ezpatatua, orraztua edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta lihoaren hondarrak (baita lihazkiak ere)

_Liho landugabea (liho uzta), enriatua, ezpatatua, orraztua edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta lihoaren hondarrak (baita lihazkiak ere)

(*) Europako Ekonomia Erkidegoko Kontseiluaren 1959ko abenduaren 18ko 7 bis Erregelamenduaren 1. artikuluaren bidez erantsitako gaia (7. "Egunkari Ofiziala", 1961eko urtarrilaren 30ekoa, 71. orrialdea)

Iragarkiaren kodea: F0707713